Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren egoitzan, aurten Euskadin berrikuntza sustatzen duen elkartera gehitu diren 14 erakundeak izan ditugu gaur. Leire Bilbaok, Innobasqueko zuzendari nagusiak, Alaitz Landaluzek eta Gotzon Bernaolak, Berrikuntza Politiketako eta Enpresa Berrikuntzako koordinatzaile nagusiak, hurrenez hurren, ongietorria egin diete Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoaren egoitzan egindako gosari batekin. Erakunde berri hauekin, Innobasquek dagoeneko 902 kide ditu. Agentziako kide diren erakundeen erdiak enpresa-kolektibokoak dira eta, horien artean, ia % 90 ETEak edo mikroETEak dira.

Zuzendari nagusiak Innobasqueko xedean sakondu du; izan ere, Euskadin berrikuntza sustatzen duen berrikuntza-agentzia den aldetik, xede du arlo horretan lurraldea Europako liderren artean kokatzea. Helburu estrategikoen artean hauek aipatu daitezke: ETE-en berrikuntzan laguntzea; euskal I+Garen nazioarteko presentzia finkatzea eta areagotzea; euskal gazteen artean, emakumeen artean bereziki, hezkuntza zientifiko-teknologikoa bultzatzea, horren inguruko interesa sustatuz; Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Euskal Sistemari plangintza eta kudeaketarako tresna aurreratuak ematea (prospektiba eta monitorizazioa), erabakiak hobeto hartzeko; eta gure kideekin batera esperimentazio-laborategia izatea.

Innobasqueren jardueretan nola parte hartu daitekeen ere azaldu da: prestakuntzako berrikuntza, berrikuntza-profilak, kasu praktikoen bankua, Europako finantzaketa eskuratzeko zerbitzuak, proiektu pilotuak eta berrikuntza ebaluatu eta jakintza elkarbanatzeko lantaldeak, besteak beste.

HAUEK DIRA 14 KIDE BERRIAK:

  1. Active Business and Technology
  2. Battery Care
  3. C4E Consulting
  4. CPES Colegio Zabalburu Ikastetxea BHIP
  5. CPEIPS Sagrado Corazón HLBHIP
  6. Fineco Sociedad Gestora de Instituciones de Inversión Colectiva
  7. IS2Coach
  8. Multiverse Computing
  9. PKF Attest Servicios Profesionales
  10. Rodrigo Wagner dal Borgo-Paralogosai
  11. Soraluze Makina Bereziak
  12. FI Group
  13. Bahía de Bizkaia Gas
  14. Goizper Group

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago