Ekintzailetza agenda politikoko, ekonomikoko eta sozialeko erdigunetik gero eta hurbilago dago, eta hala izan beharko luke. Azken garaian, aldaketa disruptiboetan eta inguru aldakor, zalantzazko, konplexu eta anbiguoetan, startupak malgutasuna dute aukera batzuei heltzeko, enpresa handiek onartu ezin dituztenak. Izan ere, garai batean enpresa handiek merkatuko aldaketa handiak sustatzen zituzten arren, beren azpiegitura konplexuen ondorioz denbora gehiegi behar dute aukera horiek aurrera eramateko.

Horregatik, enpresa handiek startupekin bat egin behar dute atzean ez gelditzeko, eta, aldi berean, startupek enpresa handiak eta inbertitzaileak behar dituzte beren negozioei bultzada emateko eta azkar handitzeko, izan ere, mundu mailako lehiaren hazkundea ikusita, hori baita arrakasta izateko modu bakarra. Horregatik, MWCri lotutako 4FYN ekitaldiak, besteak beste, gero eta zentzu eta garrantzia handiagoa dute. Euskadin, azken urteotan, horrelako estrategien alde apustu egiten ari dira, bi aldeentzako win‑win formulen bidez, hala nola Bind 4.0 edo REACH: Next Generation Data Incubator proiektuaren bidez. Deustuko Unibertsitateak, DeustoTech eta Deusto Emprende bidez, Europako Batzordeko Horizon 2020 proiektua sustatu da Euskadin; bertan, datuak ematen dituzten enpresa handiek big datako erronkak aurkezten dizkiete Europako startupei, arazoak ebatz ditzaten. Aldi berean, startupek, garapen teknologikorako finantzazioaz gain, hori garatzeko beharrezko datuak eta lehenengo bezeroekiko kontaktua lortzen dute.

Deustuko Unibertsitatetik, startupen zein enpresa handien beste erronka nagusietako bati jartzen diogu arreta: talentu ekintzailea garatzea eta ekintzaileak beren lan garapenean zehar laguntzea. Orain arte, karrera profesionala guztiz lotuta zegoen ikasitako graduarekin, eta ekintzailetza ez zen batere ohikoa, eta batzuetan, gaizki ikusia zegoen ere haren ziurgabetasunagatik.

Gaur egun, belaunaldi berriek ez dute bilatzen (eta, kasu gehienetan, ez lukete aurkituko) bizitza osorako lanik, eta, beraz, modu berriak asmatzeko eta enpresak sortzeko gaitasuna garatzea (pentsamendu sortzailea, arazoen ebazpena, aldaketetara egokitzea, enpatia…) beharrezkoa da beren lan-garapenerako. izkaia Talent talentuaren behatokiaren arabera, horiek dira hain zuzen ere gure lurraldeko erakundeek eskatzen dituzten gaitasunak, gaitasun teknikoak baino areago. Deustuko Unibertsitatean zeharkako gaitasun horiek gehitu ditugu gradu guztietako curriculumetan; aitzitik, ekintzailetza, berrikuntza eta sormenari lotutako gradua dugu, eta Deustuko Unibertsitateko ekintzaile guztiei beren garapenean laguntzen diegu Deustuko Ekintzailetza Ereduaren bitartez.

Bestalde, profil desberdinak kontuan hartzea ez da soilik eskaera etiko edo morala, abantaila da profil horiek kontuan hartzen dituzten enpresen lehiakortasunerako. Erakunde bat benetan berritzailea izan dadin, beren lantaldean genero, jatorri eta ikasketa anitzeko langileak izan behar dituzte. Horren aldeko apustua egiten dugu ere Deustuko Unibertsitatean; hona hemen bi adibide.

Lehenengo, Egitezko Ekintzailetzako Master Duala; diziplinarteko lehenengo masterra da: irakatsi den 5 urteetan zehar gradu desberdinetako profesionalek egin dute lan, hala nola filosofia, matematika, zuzenbidea, nazioarteko harremanak, enpresa‑ikasketak, giza zientziak, artea, hezkuntza, ingeniaritza edo biologia arlokoak, besteak beste. Profil horietan guztietan aldi berean lan eginez, Euskal Autonomia Erkidegoan erreferenteak diren sektore guztietako erakundeen erronkak ebazten dira, design thinkingmetodologiari jarraiki: proiektu berritzaileak diseinatzeko metodologia, pertsonak erdigunean jartzen dituena, erronkak modu jasangarrian ebazteko, bideragarritasun ekonomikoa eta teknologikoa kontuan hartuta. Agerikoa da hiru alderdi horiek elkartzeko (giza zientziak, teknologia eta ekonomia) beharrezkoa dela ikuspegi anitzak bateratzea berrikuntzako, diseinu estrategikoko eta erabakiak hartzerako prozesuetan.

Jatorri aniztasunari dagokionez, eta Euskadiko enpresak globalizatzeko beharrari erantzunez, Deustuko Unibertsitatetik, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, Deusto‑Bizkaia Ekintzailetza Sare Globala izeneko proiektua sustatu dugu. Horren helburua da Latinoamerikako pertsona ekintzaileak erakartzea (hura da gure erakundeen artean une gorenean dagoen merkatua) Bizkaiko lurraldeko enpresetara. Hala ere, beharrezkoa da talentu ekintzailea mantentzeko mekanismo berriak garatzea, izan ere, lege-arazoengatik, askotan zailtasunak baitituzte gure lurraldean epe luzerako geratzeko.

Ondorio gisa, eta aurretik bide luzea dugun arren, Euskadin ekintzailetzako joera nagusiei ekin diegu. Ekintzailetzaren eta berrikuntzaren garapen ekonomiko eta sozialeko ekintzen aldeko apustua egiten dugu, esaterako, B Accelerator TowerB Accelerator Tower ekimenaren bidez, eta horren aldeko aurrerapauso garrantzitsuak eman ditugu. Hala ere, ezin dugu ahaztu gizarteko esparru guztiei eragiten dien kontua dela, eta, horregatik, eragile ekonomiko eta sozial guztiek babesa eman behar dioten arren, oztopoak aurkitzen ditugu bidean.

Partekatu albiste hau