Etorkizuna zenbat eta urrunago finkatu, gero eta zailagoa izango da fase edo egoera zehatz bat aurreikustea.

Halere, etengabeko ziurgabetasuna, aldakortasun sistemiko menderatzailea edo akatsak egiteko beldurra datozen bezala hartuz gero, ontzat joko genuke bizi beharreko edozein egoera. Determinismo jaraunsgarria geure egingo genuke gure pasibotasunetik eta konpromisoari uko egitetik, eta bizi nahiko genukeen (guk geuk eta, batez ere, etorkizuneko belaunaldiek) espazio ideal horren aldeko apustua egingo genuke Hemen daude prospektibaren eta estrategiaren funtsak, baita gure lana bideratuko duten aukeren hautapena ere. Edonola ere, helburu eta printzipio aspirazionaletatik abiatuta egiten da, honako hauen analisi serioak eta zorrotzak oinarri hartuta: batetik, giza kapital eskuragarriaren, aspirazio eta jarrera pertsonalen eta “n” erakundeen plan eta errealitateen analisiak; bestetik, horien bokazioarenak, kasuan kasuko herrialdeko gizartearen instituzionalizazio- eta heldutasun-maila potentzialarenak eta guk nahi ala ez gure bidean eta erabakietan dauden edo egongo diren “mega edo meta joerek” baldintzatutako kanpo-faktoreen behaketa objektiboarenak.

Desiratutako amaierako egoera batera igarotzeko proposamena egin behar diogu geure buruari, ez dagoeneko beste batzuek edo hainbat egoerak diseinatuta (edo inposatuta) dagoenean bizitzekoa.

Bakoitzak bere erantzukizunaren kontzientzia hartu behar du, konplizitateak osatu, konpromisoak geure egin eta erabakiak hartu (edo bideratu); erabaki horiek gehienetan deserosoak izango dira (eta trade offaren balantze zailean egongo dira beti), baina horrela egin behar diogu aurre etorkizunari. Definizioz ziurgabea den etorkizuna, behar baino gehiagotan pentsaezina pentsatzera eramaten gaituena, ondoren gauza pentsaezin horiek errealitate bihurtzeko. Hala, etorkizun zehatz batean (10, 20, 30 urte) zer egin izanen dugun galdetu behar diogu geure buruari, egongo garen egoeran (edo gure esfortzua, konpromisoa eta oinordetza zor dizkiegun hirugarrenak egongo diren egoeran) eroso egoteko.

Hala, etorkizun zehatz batean (10, 20, 30 urte) zer egin izanen dugun galdetu behar diogu geure buruari, egongo garen egoeran (edo gure esfortzua, konpromisoa eta oinordetza zor dizkiegun hirugarrenak egongo diren egoeran) eroso egoteko.

Hor dago gure egiteko nagusia: gure gizartearen egungo eguneroko behar eta eskariei erantzunez, etorkizuna proiektatu eta osatu behar dugu. Antzeman ditzakegun joera globalek (modu batean edo bestean gure artean daude) jardute-esparru berri bat osatzen dute eta horien erronkei aurre egin behar diegu. Horiek gugan eta gure herrialdean duten intentsitatea, inpaktua eta influentzia-aldia aldatu egingo dira horien egiazko garapenaren nahiz guk horiekiko dugun edo ez dugun pasibotasun mailaren arabera. Etorkizunari begira dagoen etorkizun hori aukeraz eta oparotasunaz betetako mundua da gaur egun, gure inguruan eite kezkagarriak eta tragikoak izan arren.

Sortutako balioaren banaketak gure oinarrizko lehentasunak agerian utzi behar ditu, baita aukera berriez inguratuta gauden (eta egongo garen) ideia indartu ere, egun ditugun arazoez haratago. Hori izango da benetako oparotasun eta garapen inklusiboa lortzeko optika eragilea EAEk (gaur, eta batez ere etorkizunean) etorkizun oparoa du, baina ez zaio berez etorriko, lan handia egin beharko du. torkizun hori eraiki behar dugu, eta horretarako bidea oso zorrotza da. Muturreko eraldaketa bat baino gehiago dugu zain.

“Etorkizunaren aldeko olatuetan” nabigatu behar dugu, zain ditugun eraldaketa garrantzitsuen ardatz gidariak birmoldatzeko (digitala, ingurumenekoa, energetikoa, lurraldekoa, osasunekoa, gobernantzakoa, demografikoa). Zinezko iraultza disruptiboak Gure artean egongo dira eta horien konplexutasuna datu garrantzitsua da. untu horretatik finkatu behar ditugu gure etorkizuneko olatuak hainbat arlo kritikotan. Atxikita doan koadroak, “Etorkizuneko olatuak. Aukeren katalogo bat” (Jon Azua. 2050eko Bizkaia: Bilbao, Bizkaia, Basque Country. Argitaratu berria), “etorkizuneko olatu” horiek lotu egiten ditu gure etorkizuna baldintzatuko duten joera global nagusiak batzen dituzten ardatz gidariekin. Oparotasun-krisialdiek, teknologikoek, instituzio eta antolakuntza arloko lidergo- eta legitimitate-krisialdiek, desberdinkeriaren etengabeko integrazioak, eta balioen, etikaren eta demokraziaren birmoldaketak bideratuko dituzte gure gako “nitxoak”, gure gaitasunetatik eta benetako posibilismotik abiatuta esku hartu ahal izateko.

Aukeren multzo edo elkar-erlazionatutako espazio oso hori hartu eta landu beharko dugu. Erronka honi aurre egiteko gurekin izan beharko ditugu sormena, berrikuntza eta baterako lankidetza proiektuak.

Aukerak elkar erlazionatuta dauden espazioa

Etorkizuneko olatuak aukeren katalogo bat

Partekatu albiste hau