Osasunaren arloan datuen kudeaketa eta erabilerak disrupzioa eragin dezakete.

Europar Batasunaren mailan pertsonen osasunari, inguruneari eta gailu eta tresna medikoen funtzionamenduari buruzko erreferentziak erabiltzeak oso ondorio onuragarriak izan ditzake, besteak beste, gaixotasunak diagnostikatu eta tratatzeko, osasunaren prebentzio eta sustapenerako, gailu eta ekipamendu medikoen eta farmazeutikoen sektoreak indartzeko edo osasun arloko sistemak eta prozesuak optimizatzeko. Horrek onura ekarriko luke hainbat arlotan: soziala (neurrira egindako eta gizarte osoaren esku egongo den osasuna); ekonomikoa (osasun‑, gizarte‑ eta lan‑sistemen gastuak murriztea, industria-sektoreen lehiakortasuna eta Europako autonomia teknologikoa) eta ingurunekoa (ekonomia zirkularra gailu medikoetan eta konputazio banatua).

Botere eraldatzaile nabarmenena datu pertsonaletan dago, baina, aldi berean, datu horien kudeaketak sortzen ditu arazo handienak

Gaur egun Europa arautegien sorreran eta pilotuen garapenean aurrera pausuak ematen ari da, eta nahiz eta bide luzea aurretik egon, datu horiek erabiltzean aurreratuago dauden herrialdeak daude ( Estonia edo Finlandiabesteak beste), eta baita osasunaren kudeaketa digitalak eskaintzen dituen aukerak bistaratzea ahalbidetzen duten garapen teknologikoak ere. Adibidez, herrialde askotan tratamenduak oso garestiak dira eta aseguruaren estaldura, berriz, mugatua. Hori da asistentzia egokia jasotzeko oztopo nagusia. Edo, beste era batera esanda, osasun-planek antzutasuna tratatzeko tratamendu gutxi estaltzen dituzte, eta, hortaz, in vitro ernalketa oso garestia da paziente askorentzat. Univfy osasun enpresa digitala lanean ari da kostu hori bi modutan murrizteko. Alde batetik, adimen artifizialean (AA) oinarritutako plataforma garatu du kasu zehatz bakoitzaren arrakasta-probabilitatea aurreikusteko, eta, bestetik, klinikekin elkartu da in vitro ernalketarako saiakerek huts egitekotan dirua itzultzeko.

Botere eraldatzaile nabarmenena datu pertsonaletan dago (historia medikoa, sintomatologia, medikazioa, tratamendu eta testen emaitzak, irudi erradiologikoak, etab.). ala ere, aldi berean, datu pertsonalen kudeaketak sortzen ditu arazo handienak. Horregatik, eskuragarri dauden osasunaren arloko datuen zati bat soilik erabiltzen da analizatzeko xedearekin, baina ez erakunde eta herrialde guztietan.

Datuen erabilera mugatua, funtsean, datuen sentsibilitatean oinarritzen da, eta, beraz, pribatutasunarekin eta erabilera etikoarekin lotutako murrizketetan, bai eta herrialdeen, osasun-sistemen eta diziplina medikoen araberako zatikatzean ere. Europako Batzordeak oztopo horiek saihesteko lehendabiziko urratsak eman ditu honako hauei esker: Europako Datuen Estrategia, AA fidagarrirako Gidalerro etikoak eta Osasun-datuen Europako Gunea sortzeko Erregelamendua.

Gaur egun soluzio digitalak daude, hala nola teleosasuna, osasun-erregistroak, online errezetak edo osasunari buruzko informazio-sistemak. Hala ere, oraindik ere teknologia eraginkor, solido eta eskalagarriak garatu behar dira, pribatutasuna eta datuen kudeaketa deszentralizatua bermatzeko. Erronka nagusiak dira erabiltzeko erraztasuna (erabiltzailearen onarpena), orokorrean hartzeko gaikuntza eta zerbitzuen kalitatea mantentzeko azpiegitura egokien eskuragarritasuna bermatzea. Baina beste erronka batzuk ere kontuan hartu behar dira: osasun informaziorako sistemen elkarreragingarritasuna, izapide telematikoen protokolo falta, osasun erakundeen administrazio- eta antolaketa-egiturak eguneratzea, legezko alderdiak edo e-osasuneko zerbitzuak diseinatzeko, ezartzeko eta ondo funtzionatzeko finantzaketa eskuragarritasuna.

Erronka nagusiak erabiltzeko erraztasuna, orokorrean hartzeko gaikuntza eta zerbitzuen kalitatea mantentzeko azpiegitura egokien eskuragarritasuna bermatzea dira

Etorkizunean, aipatutako aurrerapen guztiak (teknologikoak edo beste mota batekoak) bat etorriko balira, haustura handia gerta liteke osasunaren eremuan. Datuen erabilera optimoa eta eskalagarria lortuko genuke pribatutasuna urratu gabe; adimen artifizialean aurrerapen handiak ahalbidetuko genituzke diagnostikorako, tratamendurako eta medikamenduak aurkitzeko, bai eta erabilera horiei buruzko konfiantza sortzeko ere.

Etorkizuneko egoera horretan arriskua ere badago; hortaz, erne egon beharko genuke. Alde batetik, sustapen publikoa nahikoa ez bada, aukerak galdu daitezke eta inbertsioak sektore pribatutik bultzatzea ezinezkoa izango litzateke. Bestalde, AA teknologia aplikatzeko egitura eta diseinu ez oso sendoek, datuen kalitate txarra eta gobernantza eskasa ekar dezakete, baita datu horien erabilera ez oso etikoa ere.

Horregatik, industriak eta administrazio publikoek lan egin beharko lukete balizko egoera horri aurrea hartzeko. lde batetik, produktu, zerbitzu eta negozio-ereduak garatu behar dira, datuak monetizatzeko, kostuak murrizteko eta pertsonen arreta hobetzeko. Bestalde, dagozkien lege-esparruak lerrokatu behar dira (kontrolerako politikak eta mekanismoak).

Nolanahi ere, kasu guztietan, ezinbesteko baldintza da lankidetzan aritzea balio-katean, EBn eta mundu mailan ere.

Partekatu albiste hau