Nazio Batuen Erakundeko klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeak (IPCC, ingelesezko siglen arabera) apirilaren 4an bere azkeneko txostena argitaratu zuen. Dokumentuan gai desberdinei buruz hartu beharreko neurriak jasotzen dira: berotze globala gelditzea, gure planetan ingurumen-inpaktu atzeraezinak saihestea, Parisko Akordioa betetzea, eta tenperatura globalaren igoera 1,5 °C-ra mugatzea mende honen amaierarako.
Gai horretako munduko aditu hoberenen lankidetzari esker egin den klima-aldaketa arintzeari buruzko txosten horretan azaltzen denez, ohartarazpen ugari egin dira, baina hala ere berotegi efektuko gasen mundu mailako isuriek gora egiten jarraitzen dute. Aitzitik, aurreko hamarkadan munduko isurien hazkunde garbirik handiena gertatu zen, EBri dagozkion isuriak 1990az geroztik behera egin duten arren. Halaber, mundu mailako CO2 isuriek historian izandako maila altuenera iritsi dira 2021ean, eta COVID-19aren ondoriozko pandemiaren konfinamenduak eragindako jaitsiera neutralizatu da.
Enpresek lehentasuna eman behar diote energia-efizientziari eta garapen jasangarriari, co2-a kentzeko teknologiei eman ordez; izan ere, gaur egun ez da haien eraginkortasuna bermatu.
Glasgowen 2021ean egindako klima-aldaketari buruzko Nazio Batuen Konferentzian (COP26), munduko enpresa handienak biltzen dituen Munduko Foro Ekonomikoak adierazi zuen gobernuek industria are gehiago sustatu behar dutela araudi-esparruak sortzeko eta inbertsioak finantzatzeko. Ildo horretatik, “The Global Risks Report 2022” txostenak hamarkada batean mundu osoan ezar litezkeen irtenbiderik errentagarrienetako batzuk nabarmentzen ditu. Irtenbide horien artean, lehentasuna eman behar zaio energia-efizientziari eta garapen jasangarriari, CO2-a kentzeko teknologiei eman ordez; izan ere, gaur egun ez da haien eraginkortasuna bermatu beharrezko eskalan.
Eta horrek, nola eragiten die ETE-ei?
Europan ETEak garrantzitsuak dira ikuspuntu ekonomikotik, baina baita ingurumenaren ikuspuntutik. Banakako inpaktua txikia den arren, kolektiboki enpresen CO2 isurien % 63 sortzen dute.
Zalantza handiena da ea teknologiak, kapitalak eta politikak ahaleginak batuko dituzten enpresek lehengo ekoizpen-metodoekin hausteko.
2021eko abenduan, EBko ETE‑ei egindako 13.400 elkarrizketa baino gehiagotan oinarritutako txosten baten ondorioetan adierazi zenez, enpresa gehienek (% 53) ez dute karbono-aztarna murrizteko eta klima-neutraltasuna lortzeko estrategiarik, eta ez dute hurrengo bi urteetarako aurreikusi. Hala ere, etorkizunean honako eremu hauetan jarduteko aukerak antzeman dira:
- Efizientzia baliabideak erabiltzerakoan
Inkestan parte hartu duten ETE-en % 89k dagoeneko neurriak hartu ditu arlo horretan, eta % 77k hurrengo bi urteetan neurri gehiago aplikatzea aurreikusten du. Zehazki, energia aurrezteari (% 53), hondakinak murrizteari (% 50) eta lehengaiak aurrezteari (% 48) dagokionez.
2. Merkatu berdeak
Produktu eta zerbitzu berdeak ingurumenerako arriskua, kontaminazioa eta baliabideen erabilera murrizteagatik bereizten dira. Horren barruan dago ekoizpen organikoa: etiketa ekologikoa, birziklatutako edukia, diseinu ekologikoa, etab.
ETE gehienek produktu edo zerbitzu berderik ez eskaintzea edo produktu horiek eskaintzea ez aurreikustea mehatxua izan daiteke haien lehiakortasunerako, jasangarritasunak eta klima-aldaketaren aurkako borrokak eremu guztietan (politiko-legegilea, ekonomikoa, soziala…) duten garrantzia kontuan hartuta.
Arestiko McKinsey analisi baten arabera, enpresa handiek zero isuri garbi lortzeko kapital-gastua urteko 5,7 bilioi dolarretik (gaur egun) 9,2ra (hurrengo hiru hamarkadetan) igaro beharko litzateke. Hortaz, 30 urtetan 105 bilioi dolarreko igoera gertatuko litzateke. Datu horiek kontuan hartuta, galdetu beharra dago nola bizkortu daitekeen ETE-en klima-neutraltasunerako trantsizioa,
Europako mailan markatu ditugun asmo handiko helburuak lortzen laguntzeko. Trantsizio horrek askorentzako aukera berriak ekarriko dituen arren, aukera handia da, eta horrek arrisku handia dakar. Eta, ez dagoenez arrisku horiek bere gain har ditzakeen enpresarik, sektoreen arteko eta enpresen eta gobernuaren arteko lankidetza beharrezkoa izango da. . Enpresetako liderrentzako zalantza handiena izango da ea teknologiak, kapitalak eta politikak ahaleginak batuko dituzten enpresek lehengo ekoizpen-metodoekin hautsi eta negozio-lerro berrietan eta hornidura-kate berrietan inbertitzeko.