2022an eta hurrengo urteetan gertatuko denari buruzko zenbat artikulu, erreportaje eta abar ikusi dituzu azkenaldian? 10, 100, …? Zenbat irakurri dituzu?… Hainbat artikulu irakurtzeko aukera izan baduzu, bat datoz bertan aipatzen diren “joerak”? iragarpenak?

Hainbeste txosten egiteak argi uzten du etorkizunean zer gertatuko den jakin nahi dugula, bereziki COVID-19aren eta pandemiaren bilakaera ikusita.

Baina etorkizuna iragartzea ezinezkoa da. Hala ere, beharrezkoa da, eta ezinbestekoa ere, aintzat hartzeko moduko etorkizuna irudikatzea. Denbora hartu beharko genuke gerta litekeena aztertzeko eta gure negozio eta erakundeei eragiten dieten inguruko faktoreen bilakaera posibleen inguruan hausnartzeko, askotan menderatu ezin ditugun arren. Bilakaera posibleak aipatzen ditugu, pluralean, mundua ez delako lineala, eta, hortaz, aukera desberdinak irudikatu beharko genituzkeelako. Erreferentziazko galdera honako hau izan liteke: Eta gauzak beste era batean gertatuko balira…?

Denbora hartu beharko genuke gerta litekeena aztertzeko eta gure negozio eta erakundeei eragiten dieten inguruko faktoreen bilakaera posibleen inguruan hausnartzeko, askotan menderatu ezin ditugun arren.

Artikulu hau lehenengoa da, baina, hilero Innobasquek hainbat artikulu argitaratuko ditu zuek inspiratzeko (eta agian ahaikatzeko?) asmoz. Labur esanda, etorkizunean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sisteman eragina izan dezaketen gaiei buruz hausnarketa abiarazteko.

Eta joera eta iragarpenen “meta”analisi batekin emango diogu hasiera. Meta, modako hitza. Hori da! Hurrengo artikuluetan beste “meta” kontu batzuei buruz arituko gara, hala nola metabertsoa.

Horretarako, 300 artikulu, txosten, podcast eta elkarrizketa baino gehiagotan bat datozen iragarpenen inguruko Visual Capitalist-ek egindako lana duzue hemen:

Hor agertzen diren 25 iragarpenetatik, tentsio geopolitikoen eztanda errealitate bihurtu da jadanik, Errusiak Errumania inbaditu ondoren, eta guda hastean. Gainera, gehien errepikatzen diren arteko joeran batean eragin handia izaten ari da: hornidura-kateetako etenaldietan alegia. Pandemiak agerian utzi zuen Europako hornikuntza‑kateek hornitzaile globalekiko duten mendekotasuna eta horrekin lotutako arriskua. ne hartan hurbileko hornitzaileetara bueltatuko ginela aurreikusi zen (nahiko logikoa denez), baina ez da guztiz horrela izan. Aitzitik, mugak berriro ireki direnean aurreko normaltasunera bueltatzen ari ginela ziruedien. Gudak, oreka aldatu duen arte, eta erreakzionatu eta ainbat lehengai estrategikoengan dugun kanpo menpekotasuna murrizteko denbora izan aurretik.

Egungo egoera eta etorkizuneko arriskua kontutan hartuta, gure buruari galdetu diezaiokegu, nola murriztu genezake material kritiko hoien kontsumoa; zein negozio ereduren bitartez erantzun ahal genioke galdera horri; zein aldaketa burutu genezake gure prozesu eta produktuetan zirkularrakoak bilakatzeko; hainbat osagarri kritiko Europan konpetitiboki produzitzeko gaitasuna dugun edo ez; edo material eta prozesu ordezkoetan ikerketa bultzatu behar dugun edo ez.

Gainontzeko joeren artean honakoak dira Euskadiko berrikuntzan eragin handiena izan dezaketen joerak:

  1. Klima‑aldaketa oso garrantzitsua izaten jarraituko du
  2. Urte paregabea izango da ibilgailu elektrikoentzako
  3. ESG (environmental, social and governance) faktoreen eragina geroz eta handiagoa izango da
  4. Lan‑dinamika aldatuko da. Langileek indarra hartuko dute

Zerrendak ziurrenik ez zaituzte ustekabean harrapatuko.

Luzez hitz egin dugu klima‑aldaketari buruz baina gero eta zorrotzagoak izango dira egokitzeko eta arintzeko neurriak. Lurralde eta enpresa batzuetan dagoeneko neurriak hartu dituzte, eta beren inbertsioak lehiaketarako abantaila izango dira arautzea errealitatea bihurtzen denean. Konpainia eta sektore guztiak zero emisio garbira egokituko dira, eta Euskadin, gai horri buruz dugun esperientzia plataforma gisa erabili ahal dugu, eskualde aurreratuenetariko bat izateko. Aurrera egiteko aukera aprobetxatuko dugu edo atzean geldituko gara? Indarrak batuko ditugu klima‑aldaketarako egokitzeko eginkizunari erantzuna emateko? Egokitzapena eta arintzea baliatuko ditugu berrikuntza‑sistemikoaren sustatzaile gisa?
Klima‑aldaketa arintzeko araudiak aurrera egin ahala, gero eta beharrezkoagoa izango da erregai fosilak erabiltzen dituzten ibilgailuen erabilera birpentsatzea. Zentzu horretan, badirudi ibilgailu elektrikoek salmenta‑markak hautsiko dituztela. Aurreko egoeran gertatzen den moduan, Euskadik posizio ona dauka. Baina kontua bestelakoa da; lortuko dugu enpresa txikiak trakzionatzea, ibilgailu berrien eskakizunetara egokitzeko? mugikortasun-eredu jasangarriagoetarantz aurrera egingo dugu?

Proposatutako zerrendatik, gehien bizkortu den joera ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-faktoreen garrantziari buruzkoa da.Inbertitzaileek, bezeroek eta kontsumitzaileek geroz eta gehiago izaten dute kontuan enpresak ingurumen-, gizarte- (enpresan lan egiten duten pertsonen kudeaketarekin eta beste interes‑talde batzuekin lotuta) eta gobernantza-irizpide jakin batzuen arabera gidatzea (kudeaketarekin eta lidergoarekin, barne-politikekin, zuzendarien ordainsariarekin, barne-kontrolekin, gardentasunarekin eta abarrekin lotuta daudenak). Hala ere, kontuan izaten ditugu irizpide horiek berrikuntza‑iturri gisa? inbertitzaileengandik balorazio hori jasotzen duten bezeroentzako balio proposamen berritzailea egiteko erabilgarria izan liteke?

Azkeneko tendentzia lan‑giroari buruzkoa da, zehazki eremu horretan gertatzen ari diren aldaketei buruzkoa. Pandemiak agerian utzi du lan egiteko beste modu bat. Horrek, gainera, munduko edozein tokitan dagoen talenturako sarbidea eman digu, baina baita gure enpresan dagoen talentua mantentzeko aukera ere. Egoera ikusita, garrantzitsua da geure buruari galdetzea ea enpresak langileei malgutasuna eskainiko dieten lan egiteko modu hibridoak hausnartuko dituen, enpresa lan egiteko modu alternatiboak dituzten pertsonen unean uneko lankidetzetarako irekiko dugun, eta pertsonak kudeatzeko eta antolatzeko arloan berritzaileak izango garen, langileak lana uztea eta motibazioa galtzea saihesteko.

Aipatutako 4 joera gako horietaz gain, gero eta garrantzia handiagoa duten beste gai batzuk aipatu behar ditugu, hurrengo hilabeteetan horien inguruan arituko garelakoan:
  • NFTak eta web 3a
    • NFT token no fungible kontzeptuaren ingelesezko siglak dira. Blockchain delakoan oinarrituta dauden aktibo digital berdingabe eta antzeratu ezinak dira. Ukitu daitekeen formarik ez duten arren, beste edozein jabetzarekin gertatzen den bezala, saldu eta erosi daitezke.
    • Web 3a interneteko hirugarren belaunaldia da. Lehenengo belaunaldia hiperesteketan oinarritu zen, bigarrena, berriz, sare sozialetan; hirugarren belaunaldiaren helburua interneten deszentralizaziora itzultzea da, blockchain teknologian oinarritutako segurtasuna bermatuko duen sare ireki batera.
  • Sortzailearen ekonomiaren” loraldia handia izan da; hots, influencer direlakoak plataforma digitaletan partekatzen duten edukia monetizatzea lortu dute.
  • Kriptodirua etengabe gora doa, eta aktibo horien inguruko arautzea laster ikusiko dugu: Kriptodiruaren merkatua sendotu ahala, proiektu eta kontzeptu berritzaileak sortuko dira. Gainera, aurretik aipatutako NFTak kriptobertsoan dimentsio berri bat sortuko dute. Kriptodirua arautzeko prozesua aurten bizkortuko dela aurreikusten da eta horrek NFTak legitimatuko ditu.
* https://www.visualcapitalist.com/prediction-consensus-what-the-experts-see-coming-in-2022/

Partekatu albiste hau