Subiranotasun teknologikoa kontzeptua garaiko gaia bihurtu da Europako liderren artean.
COVID-19aren krisiak aurretik antzematen genuen krisia areagotu du; hots, Europak Estatu Batuetatik edo Txinatik datozen teknologien menpe dago, txertoen garapenaren eta adimen artifizialaren kasuan, adibidez.
Baina, zer da subiranotasun teknologikoa? STOAk (Panel for the Future of Science and Technology) “Key Enabling Technologies for Europe´s technological sovereignty” xostenean honela definitu zuen:“Europak duen gaitasuna Europako herritarren ongizaterako eta enpresen oparotasunerako beharrezkoak diren teknologia kritikoak garatzeko, erosteko, babesteko eta mantentzeko, eta, ingurune globalizatuan era independentean jarduteko eta erabakitzeko gaitasuna”.. Hau da, ez da teknologien garatze eta ikertze hutsa soilik, lidergo‑egoeran merkaturatu behar dira eta talentu kualifikatuari eusten diogula bermatzen duten gaitasunak mantendu behar ditugu.
Europak oinarrizko arlo jakin batzuetan hobeto lehiatzeko duen premia nabaria da, eta, horretarako, subiranotasun teknologikoak erantzuna eman beharko lioke. Era berean, gaur egun EEBBen eta Txinaren aurrean galdu dugun lekua irabazten lagundu beharko liguke, baina, hori lortzeko, egungo eta etorkizunerako lehiakortasunari lotutako hainbat erronkari edo mehatxuri aurre egin beharko diegu:
1. Baliabide eta lehengai falta
Europan produktuak eta teknologiak garatzeko beharrezkoak diren baliabide kritiko edo lehengai ugari eskuratzeko hirugarren herrialdeen menpe gaude.
Horri dagokionez, EBak lehentasunezko eremuetan duten eragina kontuan hartuta, KETei (“Key Enabling Technologies”)* lotutako mendekotasunetan jarri du fokua.
2. Europakoak ez diren hornitzaileekiko mendekotasuna
Europako fabrikatzaileen balio‑kateetan ezinbestekoak diren zati eta produktuen hornitzaileekiko mendekotasuna ere agerikoa da.
- Txina: goi‑teknologiako produktuak (makinen atalak, produktu medikoak, telekomunikazioak, optika‑tresnak, …)
- EEBB: goi-teknologiako produktuak (motorrak, produktu elektrikoak, aeroespaziala, diagnostikoa, …)
- Errusia: lehengaiak (metalak, gasa eta petrolioa, ikatza, nikel, …)
- Erresuma Batua: Kontuan hartu diren material eta produktu gehienak
3. Gaitasun esanguratsuen falta
Europak STEM delakoari lotutako gaitasun‑defizita du, besteak beste, Txina edo EEBBekin alderatzen badugu
4. Ikerketaren emaitzak merkaturatzea
EBk zerrendaren amaieran jarraitzen du ikerketaren emaitzak merkaturatzeari eta emaitza horiek Europan gordetzeari dagokionez.
Aipatutako erronkei erreparatuta, Europak subiranotasun teknologikoa lortzeko premia erraz ulertu daiteke. Eta hori argi geratu da mezu politikoetan.
Hala ere, ez dago argi gaia nola jorratuko den Europan edo diskurtso politikoak ekintza zehatz nola bihurtuko diren; izan ere, protekzionismo‑jarrerak (Europako eta bertako enpresak egungoa baino lehiakortasun-posizio okerragoetara eramango ditu) eta irekiera‑jarrerak aurrez aurre jartzen ditu (orain arte Ikerketarako eta Berrikuntzarako Batzordeak defendatu ditu).
Laburbilduz, eztabaidak jarraitzen du. Bruselan jorratzen den arren, gaiak hemen ere eragina du:
Lehentasuna lortuko duten ekintzek eta teknologiek gure interesekin bat egin dezakete (edo ez); sortzen diren (edo sortzen ez diren) plataformek gure zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-sistemako eragileak hartu ditzakete barne, beste herrialde batzuekin sortuko diren “mugek” gure harremanetan eragina izan dezakete,…
Hausnarketarako gaiak, zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-sistema eta banakako enpresa gisa:
- Jakinaren gainean gaude eta gaiaren inguruan sortzen diren eztabaidak jarraitzen ditugu?
- Eztabaida horietan parte hartzen duten eragileengan eragina izaten saiatzen gara?
- Eztabaida horietan ordezkaritza dugu?
- Zeintzuk dira gure alde indartsuak eta ahulak KETak garatzean eta aplikatzean?
- Zenbateko menpekotasuna dugu material eta produktu kritikoekiko? Saiatu gara menpekotasun hori murrizten?
- Garatu eta erosi/sartu beharreko teknologien arteko oreka lortu dezakegu horiei buruzko jakintza garatzen badugu eta enpresen xurgapen‑gaitasuna hobetzen badugu?