Urtarrilak 12, 2021
Mundu globalizatu honetan, non eboluzioa eta aldaketak etengabeak diren, funtsezkoa da gizarteak egokitzen jakitea eta korporazioek etorkizuneko beharrei aurre hartzea, gure bezeroentzat eta, oro har, gizarte osoarentzat soluzio berritzaileak eskainiz.
Berrikuntza funtsezko elementua da eboluzio honetan, giltzarria, eta bizi garen egoera honetan are gehiago; izan ere, aurrekaririk gabeko arazoak sortu dira, eta horiei erantzun egin behar zaie hobekuntza etengabeak eta berritzaileak aplikatuz. Horrelako egoeren aurrean, funtsezkoa da konpainiek eta erakunde publiko eta pribatuek elkarrekin lan egitea eta konponbidea aurkitzeko bide berriak proposatzea, modu eraginkorrean. Premisa hori tamaina eta sektore guztietako enpresentzat aplikagarria da. Orain inoiz baino gehiago, garrantzitsua da konpainiak gai izatea zentzu guztietan berritzeko eta gaur egungoa bezalako egoera zailetan egokitzeko.
Covid-19aren pandemia honetan, agerian geratu da enpresa txiki eta ertain askok jauzi bat eman dutela digitalizazioan edo dibertsifikatu egin dutela beren negozioa; hala, hortik produktu berriak sortu dira, une horretan beharrezkoagoak zirenak. Esate baterako, kosmetiko-fabrikatzaileak gel hidro-alkoholikoak fabrikatzen aritu ziren hainbat hilabetez.
Sektore teknologikoaren kasuan, pandemiaren hasieratik, agerian geratu da zein garrantzitsua den eraldaketa digitala eta konektibitatea, baita telekomunikazio-enpresek hori posible egiteko betetzen duten eginkizuna ere.
Urteak daramatzagu iraultza teknologiko bete-betean, mundu gero eta globalizatuago baten aldaketetara egokitzeko aukera eman diguten aurrerapen berriekin. Baina, nire iritziz, iraultza honen guztiaren palanka funtsezkoena 5G sarearen hedapena da, eta, hain zuzen, telekomunikazio-konpainiek hor dute eginkizun erabakigarria. Sare hori sektore desberdinetan eta industrian aplikatzea elementu bereizlea da, eta onuragarri izan daiteke hainbat sektoretan, hala nola osasunean eta segurtasunean, hezkuntzan, garraiobideetan, turismoan, retail-ean, industrian, smartcity-en garapenean eta abarretan. Eta lanean ari gara erakusteko nola sare horrek prozesuen eta konektibitatearen hobekuntza ekarriko duen, eta, orobat, pertsonen bizi-kalitatea eta herritarren esperientzia ere hobetuko dituen, produktuen eta zerbitzuen bezero gisa.
5G sarea esparru horietan guztietan aplikatuta, emaitza gehiago eta hobeak lortu ahal izango ditugu, azkarrago, eta modu arin, eraginkor, zehatz eta, batez ere, iraunkorrean. Xedea da aurrera egiten jarraitzea eta teknologia berri horrek eskaintzen dizkigun onura guztiei etekina ateratzea. Hauek dira onura horietako batzuk: latentzia murriztea, 1Gbps-rainoko deskarga-abiadurak edota milaka gailu sare berera konektatu ahal izatea.
Laburbilduz, teknologiak aurrera jarraitzen badu, urte gutxitan 5G sareaz gozatu ahal izango dugu Espainiako lurralde osoan, eta horrek gizarte aurreratuagoa eta konektatuagoa izatea ahalbidetuko digu. Eraldaketa digitalak jarraitzen du bidea egiten eta beharrezko elementua dela erakusten; izan ere, gure bizi-estiloaren parte da dagoeneko, baina era berean gizartearen eraldaketa ere eskatzen du.