RIS2019 Euskadi INNOBASQUE analisia

02 Urr, 2019

Regional Innovation Scoreboard 2019 Txostenak, Euskadik, 2017ko azterketan baino berrikuntza-maila handiagoa izanik ere, pisu erlatiboa galdu duela berrikuntzan egiaztatzen du.

Izan ere, Euskadik azken 8 urteetan hobetu egin du bere errendimendua berrikuntzan (74,8 2011. urtean, EBko 2011ko batezbestekoari buruzko datu erlatiboen arabera, eta 83,6 2019. urtean).

Hala ere, hobekuntza hori ez da nahikoa izan Goi-mailako Berrikuntzako Eskualde izaten jarraitzeko, Europako berrikuntzaren batez besteko mailak proportzio handiagoan egin baitu gora.

Horrela, beraz, Euskadi Moderatu Plus Eskualdea da orain, eta lehenengo tokian jarraitzen du Estatuko autonomia-erkidegoen sailkapenean.

Aldaketa hori honako bi arrazoi hauengatik gertatu da nagusiki: inbertsio publikopribatu urria krisiaren ondorioz, eta Espainiako estatuko efektu zuzentzailea; izan ere, Estatuko berrikuntza-maila txikiak penalizatu egin ditu autonomia-erkidego guztiak, eta Euskadiko katalogazioa aldatzea eragin du horrek.

Europako txostenak eskualdeen berrikuntza-maila neurtzen duten 17 adierazle hartzen ditu kontuan. Euskadik sendo jarraitzen du I+G+Baren eragin-adierazleetan (teknologiaren eta ezagutzaren arloko sektore trinkoetako produktu berrien salmentari eta enpleguei dagokienez), baita gazteen hezkuntza-mailan ere (Europako eskualde liderren artean kokatuta dago alderdi horretan). Hala ere, Euskadik hobetu egin behar du ETEen berrikuntzari eta industria-jabetzaren babesari lotutako adierazleetan.

Deskarga
PDF 4,17 MB

Partekatu albiste hau