EUSKADIK EUROPAKO BATEZ BESTEKOAREN GAINETIK HOBETU DU BERRIKUNTZA ARLOKO ERRENDIMENDUA

  • Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, berrikuntzari buruzko bere txostenaren laugarren edizioa aurkeztu du, eta Euskadiko, Espainiako eta Europako iturrietatik jasotako datuen azterketa sakona jaso du lan horretanEuskadik 93. posiziotik 72.era egin du gora Europar Batasuneko Eskualdeen Berrikuntza Adierazleen Koadroak monitorizatzen dituen 239 eskualdeen arteanEuskadiko I+Gko inbertsioa errekorrera iritsi da 2021ean, aurreko ekitaldiaren aldean % 10,5 haziz, goranzko joera sendotuz

INNOBASQUE, 2023ko urriaren 30a. Euskadik hobetu egin du berrikuntza arloko errendimendua Europar Batasunak lantzen duen Eskualdeen Berrikuntza Adierazleen Koadroan. Hala jasotzen da ‘Berrikuntzaren Innobasque Txostena 2023’ lanaren azken edizioan. Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, bi urtean behin argitaratzen duen txosten horrek Euskadiko, Espainiako eta Europako iturrien analisi sakona jasotzen du. Era horretara, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistema monitorizatzen du Berrikuntzaren Euskal Agentziak; izan ere, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2030 Planak Innobasqueren esku uzten du ardura hori. Berrikuntzaren esparruan Euskadi Europako erreferentzia bihurtzea da aipatutako plan horren helburua.

Horrela nabarmendu dute gaur goizean Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak; Cristina Uriartek, Innobasqueko zuzendaritzako kideak eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako ordezkariak; Nuria Gisbertek,  Innobasqueko lehendakariorde eta CIC energiGUNEko zuzendari nagusiak; eta Iñigo Ucinek, Innobasqueko lehendakariorde eta Mondragon Korporazioko presidenteak. Haiekin batera parte hartu dute aurkezpen-ekitaldian Manuel Salaverria Innobasqueko presidenteak eta Leire Bilbao zuzendari nagusiak.

I+G arloko inbertsioa

Txostenaren laugarren edizioak 2021eko datuak aztertzen ditu, eskuragarri dauden azkenak: ekitaldi horretan, I+G arloko euskal inbertsioa 1.647 milioi eurokoa izan zen; hau da, 2020an baino ,5 handiagoa. Hain zuzen, inoizko inbertsio handiena da hori, Euskadin berrikuntzak duen dinamismoaren adierazle. Zenbaki horiek sendotu egiten dute 2016an hasitako goranzko joera, eta Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak urte honen hasiera argitaratutako “Euskadiren I+Gko inbertsioaren zenbatespena”-ren arabera, hazkunde hori finkatu egingo da datozen bi ekitaldietan; izan ere, 2022an 1.768 milioikoa eta 2023an 1.895 milioikoa izatera irits daiteke inbertsioa.

Aurreko krisietan gertatutakoaren guztiz kontrakoa erakusten du joera horrek, aurrekoetan I+G arloko euskal inbertsioak murriztu egin baitziren. Portaera-aldaketa horrek argi erakusten du euskal enpresek lehen baino garrantzi estrategiko handiagoa ematen diotela berrikuntzari, eta funtsezko elementutzat hartzen dutela lehiakorragoak izateko. Inbertsioaren hazkunde horretan lagungarri izan dira Europar Batasunak susperraldi ekonomikorako hartutako premiazko neurriak ere, euskal ekonomiako funtsezko sektoreen eraldaketa azkartu baitute neurri horiek. Orobat, Eusko Jaurlaritzaren babes irmoa ere erabakigarria izanda, azken urteotan inguru handitu baita I+G+b arloa bultzatzeko aurrekontua.

Euskadi, Europar Batasunak “bikaintasun-polo” izendatua, 93. posiziotik 72.era igo da Eskualdeen Berrikuntza Adierazleen Europako Koadroan (239 eskualde dira guztira), eta Estatu osoan hobekien kokatutako autonomia-erkidegoa da. Adierazleen koadro horretan Europar Batasuneko berrikuntzaren errendimendu-maila erreferentziatzat hartuta, eta maila horri 100eko balioa emanda, Euskadiren maila 109,8 litzateke; Madrilena 106,6; Kataluniarena 105,9, eta Nafarroarena, 101,8 (horiek dira Estatuan berrikuntza altuko beste hiru erkidegoak).

Maila teknologiko handiko esportazioak

Emaitzei dagokienez, berrikuntzaren kasuan aurreko urteetan egindako inbertsioen eskutik etorri dira emaitza horiek, eta nabarmentzekoa da, egitura aldetik, esportazio industrialen maila teknologikoa nabarmen hobetu duela Euskadik. Horrela erakusten du maila teknologiko ertain-altuko industria-sektoreen esportazioetan izan den gorakadak. 2014. urteaz geroztik, maila teknologiko ertain-altuko produktuen esportazioa handituz joan da pixkanaka, eta 2021ean P ingurukoa izatera iritsi da. Horren ifrentzu, maila teknologiko ertain-txikiko sektoreen esportazioak gutxitzen joan dira.

Gaur egun, berritzailea da euskal enpresa handien v,6, enpresa ertainen `,4 eta txikien 5,9; hau da, euskal enpresen @,5 berritzailea da. Gainera, euskal enpresa horiek gehiago inbertitu dute Europako lehiakideek baino; zehazki, beren fakturazioaren %4,5 inbertitu dute berrikuntzan, eta Europako enpresek, aldiz, %3 batez beste. Berrikuntzan inbertitutako %4,5 horretatik, %3,4 I+G arlora bideratu da, eta gainerako %1,1, berrikuntzako gainerako ekimen batzuetara: ingeniaritzara, marketinera, jabetza intelektualaren eta industrialaren kudeaketara edo makinen erosketara.

Gero eta profesional gehiago I+G arloan

Bestalde, I+G arloko profesionalen kopuruak ere gora egin du, eta dagoeneko 20.800 dira (6,2 emakumeak). Lanean ari diren euskal biztanleen %2 bete-betean aritzen da I+G arloko jardueretan; 2020an %,1,88koa zen portzentajea, eta Europako batez bestekoa %1,5ekoa da.

Gainera, STEM graduetan matrikulatu diren euskal gazteen kopuruak gora egin du gainerako unibertsitate-tituluen aldean; zehazki, ia puntu bat hazi da ehunekoa ((,8 zen lehen eta ),7 da orain).

Azkenik, laugarren edizio honek badu berritasun bat; izan ere, “Berrikuntzaren 2023ko Innobasque Txostenak” berrikuntzaren nazioarteko testuingurua ere aztertu du, eta nazioarteko potentzia nagusien aldean (Estatu Batuak eta Txina) Europar Batasunaren posizioa zein den erakutsi du. Analisi horretan ikusten da Europar Batasunak superpotentzia izaten jarraitzen duela zientziaren eta teknologiaren esparruan, baina geldialdiaren zenbait zantzu ere agerikoak dira.

Informazio gehiago

Blanca Pardo, Edukien arduraduna

Tel. 658 727 776 / [email protected]

Ana Larizgoitia, Komunikazio arduraduna

Tel. 656 788 328 / [email protected]

Partekatu albiste hau