STEAM Saren 165 ikastetxek, 66 eragile sozioekonomikok eta 170 STEM profesionalek baino gehiagok parte hartzen dute. Jarduerak ikastetxeen beharretatik abiatuta antolatzen dira landutako irakasgaietan: biologia, geologia, kultura zientifikoa, marrazketa teknikoa, fisika, kimika, matematika, teknologia eta teknologia industriala.
STEAM Sare sarea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatzen du, eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, koordinatzen du.
STEAM SARE 24-25 Katalogoa
2024-2025 ikasturterako euskal ikastetxeei zuzendutako STEAM hezkuntzako praktika onak trukatzeko 40 jarduera, programa eta tailer baino gehiago biltzen ditu.
Lanbide-orientazioko jardunaldiak
DBHko 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketak dira, eremu zientifiko-teknologikoekin lotutako lanbideen aniztasuna erakusteko eta profesionalekiko harreman zuzenaren bidez bokazioak pizteko.