Innobasqueko taldea osatzen dugun pertsonok Gabon zoriontsuak eta urte berri on bat opa dizkizuegu. 2017 ondo hasi nahi dugulako, joko berritzaile bat proposatzen dizuegu non eguneroko gertaerei aurre egiteko era posible bakar bat bakarrik ez dagoela ikasiko dugun, bai arlo pertsonalean eta bai lan munduan. Jokoarekin hasi baino lehen istorio bat kontatuko dizuegu hausnarketari bidea emateko:

“Bazen behin Txinan enperadore aberats baten zerbitzari bat. Honek, egun batean enperadorearen mosaiko hauskor eta garesti bat eskuetan zeramala, hau lurrera jausi eta apurtu egin zen. Zerbitzaria, oso urduri, mosaikoa berreraikitzen saiatu zen. Hain zen baliotsua mosaiko hori, zerbitzari honek zeukan ardura ikaragarria zela. Horregatik, zerbitzariak konponbide bat bilatu behar zuen lehenbailehen. Honek, alferrik, ez zuen mosaikoa berdin-berdin eraiki, baina era ezberdinetako milaka irudi eraiki ahal zituela konturatu zen.”

Horrela, gaur egun mundu osoan ezaguna den Tangram jokoa sortu zen Txinan, pieza desberdinekin irudi desberdinak eratzeko jokoa hain zuzen ere. Joko honek erabilpen ugari dauzka, giza baliabideetan aplikatzen den coaching-etatik umeen hezkuntzara arte. Alde batetik, coaching-etan zuzendari eta bere taldeen trebetasunak, hala nola, talentuaren garapena, sormena eta berrikuntza-gaitasuna, edo helburuak era eraginkor batean betetzea. Bestetik, frogatuta dago Tangram jokoa erabiltzen duten umeek trebetasun gehiago eta hobeagoak garatzen dituztela ere, besteak beste, orientazio eta egituraketa espaziala, atentzioa edo memoria bisuala.

Lehenago azaldu dugun moduan, Innobasquetik proposatzen dizuegun joko hau ez da Tangram arrunt bat, Tangram berritzaile bat baizik: Tangramdala, non behin irudia eraikita duzuelarik zuen sormenak paper garrantzitsu bat jokatuko duen, piezen hondoa koloreztatzeko mandala batean oinarritzen baita. Horrela, nahiz eta pertsona guztiek eraikitako irudiek forma berdina izan, tangramdala bakoitzaren esentzia desberdina izango da, bakarra. Mandalen jatorria Indian aurkitzen da, estilo geometrikoak osatzen dituen zirkuluak nabarmentzen direlarik. Kasu honetan baita ere, frogatuta dago mandalak koloreztatzeak ez duela bakarrik sormen abilezia hobetzen, baita pazientzia, konfiantza eta segurtasunaren garapena ere.

Beraz, geure burua berritzeko momentua ailegatu da! Era honetan, hemendik aurrera aurkeztuko zaizkigun erronkei era baikorrago eta sortzaileago batean aurre egin nahi badiezue, hauek dira jarraitu beharreko pausoak: 

  1. Piezak ebaki eta zirkulu bat sortu.
  2. Behin zirkulua sortuta, Innobasqueko logoa ikusi eta koloreztatuko dugu.
  3. Azkenik, proposatutako forma desberdinak eraikitzen saiatu. 

* Oharra: Tamgrandala-ra jolastu ahal izateko beharrezkoa izango da azpian atxikituta dagoen dokumentua “Tamgrandala: 1. eta 2. pausoak” imprimatzea. 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago