RIS3 Euskadi espezializazio adimendunerako estrategiak Euskadirako lehiakorrenak diren arloetara bideratzen ditu giza baliabideak eta finantza-baliabideak. Hauek dira arlo horiek: industria adimenduna, energia garbiagoak, osasun pertsonalizatua, elikadura osasungarria, ekoberrikuntza, hiri jasangarriak eta Euskadi sortzailea. Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan, Berrikuntzaren Euskal Ekosistemako eragileek hainbat jardunaldi antolatzen dituzte enpresei eta gizarteari estrategia horren aukeren berri emateko. Azaroko jardunaldietan, hauek izango dira ardatz: elikadura jasangarria, ekoberrikuntza eta I+G+b arloaren nazioartekotzea. 

Azaroak 10. Ezagutu nekazaritzako elikagaien balio-kateko proiektuak eta esperientziak. Antolatzailea: Landaola Federazioa. Izen-emateak: [email protected] 

Azaroak 10. Pilula teknologikoa: ZTBESko eragileen bidez teknologia transferitzea. Antolatzailea: Aclima. 

Azaroak 14. Etorkizuneko erronka: Abeltzaintza birsortzailerantz bidea egiten. Antolatzailea: Urkiola LGE. Izen-emateak [email protected] emailera idatzita edo 94 620 36 11 telefonora deituta. 

Azaroak 15. Nekazaritzako elikagaien eraldaketarako zentroa. Antolatzailea: Lautada LGE. 

Azaroak 16. Trantsizio zirkularra eraikuntzaren sektorean. Antolatzailea: Gasteizko Udala 

Azaroak 23. Plant-based elikagaien oraina eta etorkizuna. Antolatzailea: Basque Food Cluster. Lekandene aretoan

Azaroak 27. Euskadiko merkataritza-abeltzaintzetan txandakako artzaintza birsortzailearen praktikak inplementatzea. Antolatzailea: Basque Food Cluster. Zallan (Bizkaia)

Azaroak 27. Elikagaien sektorean aplika daitezkeen aukera eta soluzio teknologikoak. Antolatzailea: Basque Food Cluster. 

Azaroak 29. Basque GreenTech 3. foroa. Antolatzailea: Aclima. Barakaldon (Bizkaia). 

Azaroan. Ingurumeneko I+G+b arloaren nazioartekotzea. Antolatzailea: Aclima. 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago