Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.

 

Urriaren 24tik azaroaren 28ra arte

BERRIKUNTZAN TREBATZEKO PRESTAKUNTZA-TAILERRA

Programa zabal honetan beren ezagutza-arloetan prestigio aitortua duten adituek ikastaro berriak emango dituzte. Ikastaroak doakoak dira eta enpresa eta erakundeetan eragin gehien izan dezaketen prestakuntza-beharrei erantzuteko daude diseinatuta, hala nola finantzaketa, berrikuntza merkatuan, digitalizazioa, negozio-eredu berriak, etorkizuneko joerak, berrikuntzaren eta I+G-aren kudeaketa edo Europako funtsetarako sarbidea. Bloke bakoitza publiko zehatz bati dago zuzenduta.

Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

Azaroak 2

“30 URTE EMANKOR” EKITALDIA.

Ekitaldi berezia izango da, gure hedabidearen 30 urteak ospatzeko, eta Euskadik hiru hamarkada hauetan izan duen eraldaketa ekonomikoa aztertuko da bertan. 

Izena eman nahi baduzu, sakatu hemen

Antolatzailea: Estrategia Empresarial; hauen laguntzarekin: Kutxabank, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Sinedor, Bilboko Udala eta TotalEnergies

 

Azaroak 2, 9 eta 16

 ADIMEN ARTIFIZIALARI BURUZKO ZIKLOA. Bizkaiko Batzar Nagusian (Bilbo).

Ziklo horren bidez Bizkaiko publikoari Adimen Artifiziala (AA) izeneko teknologia berri horren aukeren eta inplikazioen errealitateari buruzko ikuspegi egokitua eskaini nahi zaie. Lau mahai‑inguru eta tailer praktiko bat egongo dira, non ibilbide sozio-profesional ezaguneko hizlariek parte hartuko duten. 

Sarrera libre eta doakoa izango da edukiera bete arte, eta ez da aurretik izena eman beharko.

Antolatzaileak: Euskalerriaren Adiskideen Elkartea – Bizkaiko Batzordea

 

Azaroak 7

RIS3 EUSKADI JARDUNALDIA. NOLA EGIN TRANTSIZIO AGROEKOLOGIKOA ARABAKO MENDIALDEAN? Bernedon (Araba).

Antolatzailea: ADR Izki 

 

2024 HELBURUA ARABA. Europa Jauregian (Vitoria-Gasteiz).

Arabako ekonomia berritzaile eta jasangarriaren alde.

Izena eman nahi baduzu, sakatu hemen.

Antolatzailea: Diario de Noticias de Álava

 

Azaroak 8-9

SILVER ECONOMY-REN LEHEN NAZIOARTEKO FOROA EUSKADINKursaalen, Donostia.

Silver Ekonomiaren lehen Foro Globala sektoreko profesionalentzako topagunea izango da, eta nazioartean erreferente diren hizlarien kongresua eta azoka bat konbinatuko ditu, non esparru horretan ekoizten ari diren berrikuntza nagusiak ezagutzeko aukera egongo den. 

Antolatzailea: Adinberri 

 

Azaroak 8

GLOBAL INNOVATION DAY. Landakon, Durango (Bizkaia).

Izan zaitez adimen artifizialak eta ingurumen-jasangarritasunak eskaintzen diguten etorkizun ernagarriaren parte. AAk eskaintzen dituen berrikuntza-aukera amaigabeak aztertuko ditugu, baita etorkizuneko belaunaldien aukerak arriskuan jarri gabe gaur egun ditugun beharrak asetzeko baliabide naturalak erabiltzearen garrantzia ere. Horrez gain, gai horien inguruan aipagarrienak diren berrikuntza-kasu praktikoak ezagutuko ditugu. Iñigo Urkullu Renteria lehendakariak emango dio amaiera ekitaldiari.

Amaitzean, topaketa azkarrak egingo dira adimen artifizialeko adituekin, adimen artifizialeko adituen eta erakundeen arteko harremanak eratzeko eta AAko proiektuak aktibatzeko.

Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia, BAICen eta Ihoberen laguntzarekin

 

ETORKIZUNA NEGOZIOA DA JADA: KONPUTAZIO KUANTIKOA ENPRESAN. Euskadiko Parke Teknologikoan (Donostiako campusa).

Jardunaldi honetan, teknologia horren egoera ezagutuko dugu, baita bertan lanean ari diren gure inguruko zenbait erakunde eta proiektu ere.

Jardunaldi honen antolatzaile Euskadiko Parkeen Sarearen arabera: “Konputazio kuantikoa etorkizuna baino gehiago da. Nazioarteko korporazioak diru kopuru handiak inbertitzen ari dira ikerketa‑proiektuetan, besteak beste IBM Donostian garatzen ari den ordenagailu kuantikoan, eta ez da hori kasualitatea. Aurreikusten denaren arabera, lehenengo aplikazio praktikoak izango dituzten sektoreak finantzak eta aseguruak, osasuna, merkataritza eta logistika izango dira, eta, oro har, datuen analisia funtsezkotzat duten sektore guztiak. Enpresa guztiek ahal den arinen prestatu behar dute datorren iraultza berri honetarako. Ez hori bakarrik, badira gure artean negozioa egiten hasi direnak ere.

Izena eman nahi baduzu, sakatu hemen

Antolatzailea: Euskadiko Parkeen Sarea

 

Azaroak 13-14 

BASQUE OPEN INDUSTRY

Basque Open Industry ekitaldian, eragile publiko nahiz pribatuek eta enpresek euren ezagutza eta esperientziak partekatzen dituzte, Europako eskualde aurreratuenen artean ekosistema industrial gisa nabarmentzen den Euskadiren eraldaketari eta posizionamenduari buruz. Euskadi digitalago, berdeago eta inklusiboago bateranzko trantsizioaren errealitatea ikusteko gunea da.

Antolatzailea: Spri Taldea

 

Azaroak 14-15 

CLEANTECH FORUM EUROPE. Tallinnen, Estonia.

Parte-hartzaile guztiei eskualde osoko start-up, inbertitzaile eta multinazionaletarako sarbide erraza eskainiko zaie. Europako berrikuntza jasangarriko ekosistemaren etorkizuna ezagutzeaz gain, hurrengo aukera bultzatuko duten konexio globalak ezagutuko ditugu.

Antolatzailea: Cleantech group

 

Azaroak 15

“BELAUNALDI ERRELEBOKO PROZESUAK ZENBAIT JARDUERA-SEKTORETAN” JARDUNALDIA Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan. 

Bertaratuek aukera izango dute zenbait gelatan mugitzeko osasunaren, hezkuntzaren, administrazio publikoaren, industriaren, zerbitzuen eta beste sektore batzuen “belaunaldi-erreleboko prozesuetako” esperientziak ezagutu ahal izateko. Hizlari gisa parte hartzeko eta belaunaldi erreleboko prozesuetan enpresaren/ikastetxearen/erakundearen esperientzia eta/edo ezagutza, oztopoak, ezagutzaren transmisioa egiteko modua, talentu falta eta prozedura partekatzeko interesdunek helbide honetara idatzi dezakete: [email protected]

 

 

Azaroak 13-17

EUROPEAN SME WEEK. BECen.

Kongresuak ETE-entzako aukera paregabea eskaintzen du kide eta inbertitzaileekin konektatu eta industriako azken joera eta teknologiei buruzko informazio garrantzitsua lortzeko. ETE-en batzarra funtsezko ekitaldia izango da astebete iraungo duen ekimen horretan; halaber, parte-hartzaileek Enpresaren Sustapenerako Europako Sarien urteroko zeremonia eta enpresaren eta berrikuntzaren espirituan zentratutako bestelako ekitaldi informatibo eta erakargarriak ikusiko dituzte. 

Antolatzailea: European Comission

 

Azaroak 17 

Euskadiko ITS Batzarra. BAT/B Accelerator Tower (Bilbo)

Batzarrean egingo diren hamaika hitzaldiak jasangarritasunari, mugikortasun adimendunari, teknologiari eta bide-segurtasunari buruzkoak izango dira, besteak beste. Jasangarritasunaren arloan honako gai hauek jorratuko dira: mugikortasunerako energia alternatiboak, ibilgailu elektrikoaren balio-katea edo emisio gutxiko eremuak. Mugikortasun adimendunaren kasuan, berriz, etorkizuneko mugikortasunari buruzko ikuspuntu desberdinak landuko dira eta ibilgailu konektatuen, automatizatuen eta autonomoen aurrerapenak eta proiektuak aurkeztuko dira, pribatuak zein garraio publikokoak, azpiegiturak barne. Halaber, bestelako berrikuntza teknologikoak aurkeztuko dira eta segurtasuna landuko da.

 Izena hemen eman daiteke. 

 Antolatzailea: Euskadiko mugikortasun eta logistika klusterra

 

Azaroak 22

 STARTAUP WORLD CUP BAT. BAT B Accelerator Tower (Bilbo)

Startup World Cup BAT – Biscay eskualde-mailako lehiaketa bat da, eta 60 herrialdetan baino gehiagotan egiten den Startup World Cup mundu-mailako seriearen parte da. Final Handirako eskualde desberdinetako irabazleak Silicon Valley-ra (San Frantzisko) joaten dira. Bertan, irabazleari 1 milioi dolarreko inbertsioa ematen zaio sari gisa.

 Izena hemen eman daiteke. 

 Antolatzailea: BAT B Accelerator Tower

 

Azaroak 23

2024rako MERKATU- ETA KONTSUMO-JOERAK. Duque de Alba kalea 4, Madril.

Consumer Trends 2024 txosten berria aurkeztuko da konpainien eta herritarren portaera aztertzeko eta enpresei eta profesionalei hazkundea eta lehiakortasuna bultzatzeko aukera berriak bilatzen laguntzeko egungo egoera ezkorraren aurrean.

Izena hemen eman daiteke.

Antolatzailea: Zorraquino

 

Azaroak 30

2024rako MERKATU- ETA KONTSUMO-JOERAK.  Bertendona kalea, Bilbo.

Consumer Trends 2024 txosten berria aurkeztuko da konpainien eta herritarren portaera aztertzeko eta enpresei eta profesionalei hazkundea eta lehiakortasuna bultzatzeko aukera berriak bilatzen laguntzeko egungo egoera ezkorraren aurrean.

Izena hemen eman daiteke.

Antolatzailea: Zorraquino

 

Abenduak 19

ERASMUS+ 2020-2027 PLAN ESTRATEGIKOAREN AURKEZPEN JARDUNALDIA. Madrilen.

LH eta IEPko irakats-komunitate osoarentzako jardunaldia, ERASMUS + plan estrategikoaren berri emateko. ANCCPren ERASMUS + Plan Estrategikoa eta ikaskuntza-proiektuak eta -saioak aurkezteko jardunaldia.

Antolatzailea: Europako Batzordea 

 

2024

 

Martxoak 20-22

ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZARAKO EUROPAKO FOROA. Málagan.

Europako hegoaldeko foro honek ezagutza zientifiko eta teknologikoaren transferentzia sustatzea, enpresa lehiakortasuna hobetzea eta negozio- eta lankidetza-aukera berriak sortzea du helburu.

Antolatzailea: Málagako Udala

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago