Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.     

Urriak 2-3

INDUSTRIA ETA ETE-EN KONGRESU NAZIONALA. Málagan.

Industria eta ETE-en Kongresu Nazionalaren seigarren edizioa antolatu da, “Net Zero: etorkizuneko industria” lelopean. Edizio honetan 4.0 industria jorratzeaz gain, Espainiako industriak eta ETE-ek aurre egin beharreko erronka handiak aztertuko dira, hala nola deskarbonizazioa, adimen artifiziala, subiranotasun industriala eta teknologikoa edo talentua erakartzea.

Antolatzailea: Espainiako Gobernua 

Urriak 3

FOCUS GROUP EPIX. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzian

EPIX proiektuaren helburua da Europa mailan Smart Cities kontzeptuarekin lotutako sare bat sortzea enpresekin, teknologia‑zentroekin eta administrazio publikoekin. Jardunaldia proiektuaren Focus group gisa planteatzen da, interesdun guztiek eta beste herrialde batzuetako kideek parte hartzeko irekia. 

Antolatzaileak: Habic eta Innobasque

 

NOLA EGIN DEZAKETEN AURRERA EUSKAL ENPRESEK GAITASUN DIGITALEN EUROPAKO URTEAN. Bilbon

Europako Parlamentuak Gaitasunen Europako Urtea ezarri du, birziklatzearen eta hobekuntza profesionalaren arloan zentratuago dagoen pentsamoldea sustatzeko. Hala, Europako enpresen lehiakortasuna bultzatu nahi da, batez ere enpresa txiki eta ertainena, trantsizio bikoitzaren —digitalaren eta ekologikoaren— potentzial guztia modu sozialki bidezko, inklusibo eta ekitatiboan aprobetxatzeko. Eraldaketa digitalak aldaketak dakartza berekin lan egiteko modu berriak, zeregin berriak, trebetasun berriak behar izatea eta beste trebetasun batzuk desagertzea. Testuinguru horretan, erakundeek beren lan-ingurunea eta beren giza baliabideen antolaketa egokitu behar dituzte, beren bilakaera digitalizazio-prozesuetara egokitzeko eta garapena optimizatzeko.
Doitze hori egiteko metodo erabilgarriak ezagutzea eta euskal enpresentzat zer erraztasun dauden jakitea lagungarria izan daiteke arlo horretako erabakiak hartzeko. 

 

K BUSINESS INGETEAM-EKIN. Online 

K·business-en ekimen berri hau Euskadiko Parke Teknologikoaren eta Cartuja Parke Zientifiko eta Teknologikoaren elkarlanetik sortu da, eta horren helburua da Parke horietan dauden erakundeek negozioak bultzatzen dituzten loturak eta sinergiak sortzea. Bigarren edizioan, Euskadiko Parke Teknologikoan eta Cartuja Parke Zientifiko eta Teknologikoan dauden erakundeek aukera izango dute Euskadiko Parke Teknologikoko Zamudio-Derio Campusean dagoen trakzio-enpresa gertutik ezagutzeko; horrez gain, harekin biltzeko aukera izango dute balizko sinergiak aztertzeko.

Antolatzaileak: Euskadiko Parke Teknologikoa eta Cartuja Parke Zientifiko eta Teknologikoa

 

STEEL TECH BATZARRA. BECen

Batzarrak siderurgiaren sektoreko balio-kate osoko funtsezko langile nagusiak elkartuko ditu, ezagutzaren trukea, berrikuntza teknologikoa eta sareak sektoreen arteko harremanak sustatzeko oinarrizko tresnak izango diren gune batean.

Antolatzaileak: Siderex, BEC

 

ESFRI SLICES-RI EUROPAKO IKERKETA AZPIEGITURAREN EUSKAL NODOAREN AURKEZPENA

2021eko ekainean, Ikerketarako Azpiegiturei buruzko Europako Foro Estrategikoak (ESFRI) Europa osorako SLICES-RI ikerketa-azpiegitura gehitu zuen bere bide-orrian. SLICES-RI (Scientific LargeScale Infrastructure for Computing/Communication Experimental Studies) plataforma malgu bat da, komunikazio-teknologietan eskala handiko ikerketa esperimentala bultzatzeko diseinatua. Euskal nodoak, zeina estatuko bigarrena baita, SN4I (Smart Networks for Industry) azpiegituraren gaitasunak areagotzen ditu, eta, horri esker, komunikazio-teknologia berriak iker daitezke —hala nola 6G, TSN edo teknologia kuantikoak—, bai eta sektore gehiagotan aplikatu ere — adibidez, osasun-zerbitzu elektronikoetan, mugikortasunean eta hiri adimendunen alorrean—.Azpiegitura hori UPV/EHUko hiru gunetan banatuta dago. Ikertzaileei, I+G arloko enpresa-unitateei, zerbitzu-hornitzaileei, telekomunikazio-zerbitzuetako enpresei, telekomunikazio-operadoreei eta Interneteko zerbitzu-hornitzaileei zuzenduta dago.

Antolatzailea: UPV/EHU 

Urriak 4

STEAM EUSKADI TOPAKETA WEB-MINTEGIA: EKIMEN IRABAZLEAK IKASTETXEEN KATEGORIAN

Topaketa horietan, STEAM Euskadi Sarien 3. edizioko 6 ekimen irabazleak ezagutuko ditugu, hezkuntza-proiektu horien buru diren irakasleen eskutik.  Bertan, STEAM hezkuntzaren gai nagusiak jorratuko dira, hala nola irakasgaien integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, nesken arteko bokazio teknologikoak edo aniztasuna ikasgelarako jardueren diseinuan nola txertatu.

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Innobasqueren laguntzarekin

 

 

BASKEEP KONNEKT, KONEKTATU ZURE ETORKIZUNAREKIN, KONEKTATU ZURE HURRENGO INBERTSOREAREKIN

BasKeep euskal industria-enpresak inbertsoreekin lotzen dituen Spri Taldearen lehenengo aplikazioa da, eta bere helburu nagusia da Euskadiko enpresa-sarea bultzatzea eta etorkizunerako negozioak finkatzea. Jardunaldiaren helburua da, inbertsioetan, finantzaketan eta gai juridikoetan aditu nagusiekin batera, euskal industria-enpresak gainditu behar dituen erronkak deskubritzea.

Antolatzaileak: Spri, Eusko Jaurlaritza

 

Urriak 5

RS3 EUSKADI JARDUNALDIA.  “Lankidetzarako ekosistemak“. Ortuellan (Bizkaia)

Antolatzailea: Garapen

 

RS3 EUSKADI JARDUNALDIA. “Sektore biosanitarioko plastikozko ontzi ez-berriztagarrien gaineko zerga“. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean

Antolatzailea: Basque Health Cluster

 

Urriaren 6ra arte

ELKARLAN 2023 SARIETARAKO HAUTAGAIEN AURKEZPENA

Balio publikoa batera sortzeko proiektu berritzaileetarako Elkarlan sarien bederatzigarren deialdia egin da Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek aurkeztutako proiektuei 4 sari emango zaizkie, bakoitza 9.000 eurokoa, betiere osasunarekin, ingurumenarekin, garapen ekonomikoarekin, ikaskuntza-kulturarekin, gizarte-kohesioarekin eta erabaki publikoetan parte hartzearekin lotutako gizarte-erronkei erantzuten badiete.

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritza

 

Urriak 10

RS3 EUSKADI JARDUNALDIA. Ontzi eta bilgarri seguruak, jasangarriak eta lehiakorrak berrikuntzaren bidez. Donostian

Berrikuntza-komunitatearen aurkezpen-ekitaldia. Bertan Euskadin elikagaien ontzi eta bilgarriak kudeatzeko dauden funtsezko erronkak jorratuko dira. Gainera, saio horretan elikagai-produktuen ontzi eta bilgarrien pertzepzioaren lehenengo shopper ikerketaren emaitzak aurkeztuko dizkigu Xavi Cros-ek.

Antolatzaileak: Basque Food Cluster eta Elika Fundazioa

 

NEXT GENERATION INNOVATORS SUMMIT.  Madrilen

Jardunaldiak maila goreneko ekitaldi instituzionalaren itxura hartuko du eta egun batean zehar estatuko, Europako eta nazioarteko berrikuntzaren panoramako ordezkari publiko eta pribatuak bilduko ditu. Berrikuntzaren Europako Agenda Berriak (NEIA) lortutako aurrerapen eta lorpenak zein EB, estatu eta lurralde mailako ekimenek egindako ekarpenak berrikusteko eta eztabaidatzeko foro ezin hobea izango da.

Antolatzaileak: Europar Batasuneko Batzordeko Espainiako Zuzendaritzak Europako Batzordearekin, bai eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarekin, CDTIrekin eta FECYTekin

 

Urriak 10

2023ko GLOBAL INNOVATION DAY-KO ADIMEN ARTIFIZIALEKO TAILERRA. BAICen, Bilbon

Azaroaren 8ko Global Innovation Day-ko topaketa azkarrak eraginkorrak direla bermatzeko, ADIMEN ARTIFIZIALEKO TAILERRAK antolatu ditugu, deskubritzeko ea behar duzun teknologia den eta zure erakundea prest dagoen hori erabiltzeko.

Programa:

  • Adimen Artifiziala industrian aplikatzeko gidaren aurkezpena.
  • Arrakasta-kasuak.
  • Atsedenaldia.
  • Autodiagnostikoa.
  • Erakunde bakoitzaren erronkaren bideragarritasun-azterketa.
  • Talde-egiaztapena adituekin.

Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia eta BAIC

 

Urriak 11

STEAM EUSKADI TOPAKETA WEB-MINTEGIA: LANBIDE HEZIKETAKO ETA UNIBERTSITATE KATEGORIAKO EKIMEN IRABAZLEAK

Topaketa horietan, STEAM Euskadi Sarien 3. edizioko 6 ekimen irabazleak ezagutuko ditugu, hezkuntza-proiektu horien buru diren irakasleen eskutik.  Bertan, STEAM hezkuntzaren gai nagusiak jorratuko dira, hala nola irakasgaien integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, nesken arteko bokazio teknologikoak edo aniztasuna ikasgelarako jardueren diseinuan nola txertatu.

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Innobasqueren laguntzarekin. 

 

Urriak 10

2023ko GLOBAL INNOVATION DAY-KO ADIMEN ARTIFIZIALEKO TAILERRA. Tabakaleran, Donostian

Azaroaren 8ko Global Innovation Day-ko topaketa azkarrak eraginkorrak direla bermatzeko, ADIMEN ARTIFIZIALEKO TAILERRAK antolatu ditugu, deskubritzeko ea behar duzun teknologia den eta zure erakundea prest dagoen hori erabiltzeko.

Programa:

  • Adimen Artifiziala industrian aplikatzeko gidaren aurkezpena.
  • Arrakasta-kasuak.
  • Atsedenaldia.
  • Autodiagnostikoa.
  • Erakunde bakoitzaren erronkaren bideragarritasun-azterketa.
  • Talde-egiaztapena adituekin.

Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia eta BAIC

 

2023 CDTI-ren I+G+b LAGUNTZAKO TRESNAK WEB-MINTEGIA

Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) eskaintzen dituen I+G+b laguntza tresnen aurkezpen-jardunaldia. CDTIko ordezkariarekin proiektuen ideiak kontrastatzeko aukera edukiko dute hala nahi duten enpresek.  Izen-ematearen hurrenkera zorrotza jarraituko da elkarrizketak esleitzeko. Elkarrizketa bakoitzak 15 eta 20 minutu bitartean iraungo du.

Antolatzailea: Euskadiko Parke Teknologikoa 

Urriak 18

WEBINAR STEAM EUSKADI TOPAKETA WEB-MINTEGIA: ERAKUNDE SOZIOEKONOMIKOEN KATEGORIAKO EKIMEN IRABAZLEAK

Topaketa horietan, STEAM Euskadi Sarien 3. edizioko 6 ekimen irabazleak ezagutuko ditugu, hezkuntza-proiektu horien buru diren irakasleen eskutik.  Bertan, STEAM hezkuntzaren gai nagusiak jorratuko dira, hala nola irakasgaien integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, nesken arteko bokazio teknologikoak edo aniztasuna ikasgelarako jardueren diseinuan nola txertatu.

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Innobasqueren laguntzarekin 

Urriak 20

RS3 EUSKADI JARDUNALDIA. “Pilula teknologikoa. Tecnun – Nafarroako Unibertsitatea: Hidrogenoa energia-transformazioan, funtsezko bektorea deskarbonizazioan” webinarra.

Antolatzailea: Aclima

 

Urriak 23-24

BERDINTASUNAREN, ZIENTZIAREN ETA TEKNOLOGIAREN NAZIOARTEKO BATZARRA. PARADIGMA-ALDAKETA BATEN ALDE

Jardunaldi honen xedea da zientzia eta teknologiaren arloan paradigma-aldaketa sustatzea, modu sistematiko eta integralean genero-ikuspegia gehitzeko eta inor atzean uzten ez duen gizarte bidezko eta berdinzaleago bat lortzeko dauden erronkei erantzuna emateko.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila, Emakunde

 

Urriaren 24tik azaroaren 28ra arte

BERRIKUNTZAN TREBATZEKO PRESTAKUNTZA-TAILERRA

Programa zabala, beren ezagutza-arloetan prestigio aitortua duten adituek emango dituzten ikastaro berriekin. Ikastaroak doakoak dira eta enpresa eta erakundeetan eragin gehien izan dezaketen prestakuntza-beharrei erantzuteko daude diseinatuta, hala nola finantzaketa, berrikuntza merkatuan, digitalizazioa, negozio-eredu berriak, etorkizuneko joerak, berrikuntzaren eta I+G-aren kudeaketa edo Europako funtsetarako sarbidea. Bloke bakoitza publiko zehatz bati dago zuzenduta.

Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

Urriak 25-26

URBAN REVOLUTION AURRERA. Bilbo

Herriak bizitzeko toki nagusiak dira, eta erronka globalak izaten ari gara. Hori dela eta, guztion ongizatea erdiratzen duten proiektu eta ezagutza irudimentsuak, berritzaileak, apurtzaileak eta ausartak behar ditugu. Beraz, nazioarteko 10 erreferente eta adituek beren ikuspegia emango dute eta eztabaida-saioetan parte hartuko dute, bertaratutakoekin harremana sortzeko aukerak emanez.

Antolatzailea: Bilbao Metropoli 30

 

Urriak 26

RS3 EUSKADI JARDUNALDIA. “Trantsizio zirkularra elikagaien sektorean”. Vitoria-Gasteizen

Antolatzailea: Vitoria-Gasteizko Udala

 

RS3 EUSKADI JARDUNALDIA. “Robotika kolaboratiboa + Adimen Artifiziala”. Durangon.

Izena emateko, bidali mezua [email protected] helbidera.

Antolatzailea: Durangaldeko Enpresa Elkartea

 

“ADIMEN ARTIFIZIALA PERTSONEN KUDEAKETAN” JARDUNALDIA. Bilbon.

Adimen Artifizialak lan-arloan izan duen txertaketari eta teknologia hori enpresetan pertsonak kudeatzeko prozesuetan integratzeari buruzko elkarrizketa eta eztabaida ezartzeko jardunaldia. AAk pertsonen eta giza baliabideen arloetan egiten dituen ekarpenak alderatuko dira, baita horrek langileengan eta erabakiak hartzean duen eragina ere.

Antolatzailea: Bizkaiko Psikologia Elkargoa

 

Urriak 31

RS3 EUSKADI JARDUNALDIA.  “Lurraldearen kudeaketa agroekologikoa“. Arraia-Maeztun (Araba)

Antolatzailea: IZKI LGE

  

“AURRERAPENAK ZIBERSEGURTASUN INDUSTRIALEAN” HITZALDIA.  Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan.

Hitzaldiak ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroko honako aditu hauen partaidetza izango du:  Koldo Peciña Txintxurreta (fundazioko zuzendaria) eta María Penilla Azcuenaga (zuzendari teknikoa).  Hitzaldiaren ikastaroan honako gai hauek jorratuko dira: Industria-inguruneko erasoen egoera, Deception proiektuen emaitza, BAS eta SpearPhising, egungo artearen egoera enpresa industrialentzako zibersegurtasunari buruzko Europako araudietan eta ZIUR-ren ekimen berriak.  Topaketa zabalik dago bertaratu nahi diren pertsona guztientzat.  Saio horretan parte hartzeko izena eman behar da; horretarako, honako helbide elektroniko honetara mezua bidali behar da:  [email protected]

Antolatzailea: MONDRAGON Korporazioko Ingeniaritza eta Zerbitzuak Dibisioa (MISE)  

 

Azaroak 8-9

SILVER ECONOMY-REN LEHEN NAZIOARTEKO FOROA EUSKADINKursaal, Donostia

Silver Ekonomiaren lehen Foro Globala sektoreko profesionalentzako topagunea izango da, eta nazioartean erreferente diren hizlarien kongresua eta azoka bat konbinatuko ditu, non esparru horretan ekoizten ari diren berrikuntza nagusiak ezagutzeko aukera egongo den. 

Antolatzailea: Adinberri 

Azaroak 8

GLOBAL INNOVATION DAY. Landakon, Durango (Bizkaia)

Izan zaitez adimen artifizialak eta ingurumen-jasangarritasunak eskaintzen diguten etorkizun ernagarriaren parte. AAk eskaintzen dituen berrikuntza-aukera amaigabeak aztertuko ditugu, baita etorkizuneko belaunaldien aukerak arriskuan jarri gabe gaur egun ditugun beharrak asetzeko baliabide naturalak erabiltzearen garrantzia ere. Horrez gain, gai horien inguruan aipagarrienak diren berrikuntza-kasu praktikoak deskubrituko ditugu. Iñigo Urkullu Renteria lehendakariak emango dio amaiera ekitaldiari.

Amaitzean, topaketa azkarrak egingo dira adimen artifizialeko adituekin, adimen artifizialeko adituen eta erakundeen arteko harremanak eratzeko eta AAko proiektuak aktibatzeko.

Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia, BAICen eta Ihoberen laguntzarekin

 

 

Azaroak 13-14 

BASQUE OPEN INDUSTRY

Basque Open Industry ekitaldian, eragile publiko nahiz pribatuek eta enpresek euren ezagutza eta esperientziak partekatzen dituzte, Europako eskualde aurreratuenen artean ekosistema industrial gisa nabarmentzen den Euskadiren eraldaketari eta posizionamenduari buruz. Euskadi digitalago, berdeago eta inklusiboago bateranzko trantsizioaren errealitatea ikusteko gunea da.

Antolatzailea: Spri Taldea

 

Azaroak 14-15 

CLEANTECH FORUM EUROPE. Tallinn, Estonia

Parte-hartzaile guztiei eskualde osoko start-up, inbertitzaile eta multinazionaletarako sarbide erraza eskainiko zaie. Europako berrikuntza jasangarriko ekosistemaren etorkizuna ezagutzeaz gain, hurrengo aukera bultzatuko duten konexio globalak ezagutuko ditugu.

Antolatzailea: Cleantech group

 

Azaroak 13-17

EUROPEAN SME WEEK. BEC 

Kongresuak ETE-entzako aukera paregabea eskaintzen du kide eta inbertitzaileekin konektatu eta industriako azken joera eta teknologiei buruzko informazio garrantzitsua lortzeko. ETE-en batzarra funtsezko ekitaldia izango da astebete iraungo duen ekimen horretan; halaber, parte-hartzaileek Enpresaren Sustapenerako Europako Sarien urteroko zeremonia eta enpresaren eta berrikuntzaren espirituan zentratutako bestelako ekitaldi informatibo eta erakargarriak ikusiko dituzte. 

Antolatzailea: European Comission

 

Abenduak 19

ERASMUS+ 2020-2027 PLAN ESTRATEGIKOAREN AURKEZPEN JARDUNALDIA. Madril

LH eta IEPko irakats-komunitate osoarentzako jardunaldia, ERASMUS + plan estrategikoaren berri emateko. ANCCPren ERASMUS + Plan Estrategikoa eta ikaskuntza-proiektuak eta -saioak aurkezteko jardunaldia.

Antolatzailea: Europako Batzordea 

 

2024

Martxoa

Martxoak 20-21-22

ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZARAKO EUROPAKO FOROA. Málaga

Europako hegoaldeko foro honek ezagutza zientifiko eta teknologikoaren transferentzia sustatzea, enpresa lehiakortasuna hobetzea eta negozio- eta lankidetza-aukera berriak sortzea du helburu.

Antolatzailea: Málagako Udala

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago