RIS3 Euskadi espezializazio adimendunaren estrategiak I+G+b-ko giza-baliabideak eta finantza-baliabideak biltzen ditu lurraldearentzat lehiakorrenak diren arloetan: industria adimenduna, energia garbiagoak, osasun pertsonalizatua, elikadura osasungarria, ekoberrikuntza, hiri jasangarriak eta Euskadi sortzailea. Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, Berrikuntzaren Euskal Ekosistemako eragileek jardunaldiak antolatu dituzte estrategia horren aukerak enpresei eta gizarteari hurbiltzeko.  

Jarraian, datozen egunetan hainbat herritan egingo diren ekitaldien zerrenda ageri da: 

Urriak 5. “Lankidetzarako ekosistemak” (ardunaldia. Antolatzailea: Garapen. Ortuellan (Bizkaia)

Urriak 5. “Bio-osasun sektorean berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga” jardunaldia. Antolatzailea: Basque Health Cluster. Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan

Urriak 10.  “Ontzi eta bilgarri seguruak, jasangarriak eta lehiakorrak berrikuntzaren bidez“. Antolatzaileak: Basque Food Cluster eta Elika Fundazioa. Donostian

Urriak 20. “Pilula teknologikoa. Tecnun – Nafarroako Unibertsitatea: Hidrogenoa energia-trantsizioan, funtsezko bektorea deskarbonizazioan” web-mintegia. Antolatzailea: Aclima

Urriak 26. “ Trantsizio zirkularra elikagaien sektorean” jardunaldia. Antolatzailea: Vitoria-Gasteizko Udala. Gasteizen

Urriak 26. “Robotika kolaboratiboa + adimen artifiziala ” jardunaldia. Antolatzailea: Durangaldeko Enpresa Elkartea. Durangon. Izen-emateak helbide honetara mezu elektronikoa bidalita: [email protected]

Urriak 31. “Lurralde kudeaketa agroekologikoa” jardunaldia (). Antolatzailea: IZKI LGE. Arraia-Maeztun (Araba)

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago