Apirilean, Eustatek 2022ko berrikuntza eta I+G arloko inkestak biltzeari ekin zion. Eustatek bi inkestetan parte hartzen dutenei txosten labur bat emango die. Txosten horretan, berrikuntza eta I+G arloan duten egoera Euskadiko eta beren sektoreko batez besteko egoerarekin alderatuko da. Eustatek bildutako datuak funtsezkoak dira analisi erabilgarriak egiteko gizarterako eta zientzia, teknologia eta berrikuntzako euskal politikak diseinatzen eta bideratzen dituzten erakundeetarako. Informazio horrek Euskadin ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren egoera deskribatzen du, baita egindako esfortzua eta adierazleek denboran izandako bilakaera ere, eta beste lurralde batzuekin konparatzeko aukera ematen du. Eustatek Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren lankidetza izan du produktu horiek egiteko.

Esteka honetan  inkestak erantzun behar dituztenentzako informazioa eta sor daitezkeen zalantzak konponduko dituenaren harremanetarako datuak jasotzen dira.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago