Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.

 

Maiatzak 23

ENPRESA ETENGABEKO HOBEKUNTZARA ORIENTATZEKO JARDUNALDIAK

Maila globaleko konpetentziak etengabeko hobekuntza eskatzen du egunerokoan, erakundeei kalitate eta aukera gehiago eta erantzuteko denbora eta kostu gutxiago eskainiz. Errazak eta pertsonentzako motibatzaileak diren eta emaitzak epe laburrean ematen dituzten eta tresnekin, barne-hobekuntzak bultzatzeko ezinbesteko moduan azaltzen dira. Jardunaldi birtual honetan, epe laburreko emaitzekin etengabeko hobekuntzari buruzko nozio eta tresna batzuk emango dira.

Antolatzailea: SPRI, Eusko Jaurlaritza

 

NOLA ERABILI ADIMEN ARTIFIZIALA ZURE NEGOZIOA BULTZATZEKO

ChatGPT tresnak, eta, oro har, adimen artifizial sortzaileari lotutako teknologiak gure erakundeen etorkizunean garrantzia handia bereganatuko du, zalantzarik gabe. Gaur egun teknologia hori gure egunerokoan lan desberdinak egiteko efizientziarako tresna boteretsua da. Halaber, aplikazio-aukera ugari eskaintzen ditu, gure lanetara bideratzen dugun denbora murrizteko edo lanaren kalitatea, negozioaren balio-proposamena, edo produktu eta zerbitzuen katalogoa hobetzeko, besteak beste.

Antolatzailea: Bilboko Ganbera

 

Maiatzak 24 

INNOBIDEAK INNOKONEXIO WEB-MINTEGIA

Programak 250.000 euro arteko laguntza eskaintzen du enpresa bakoitzeko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzetan, enpresen berrikuntza-proiektuak lagunduko dituzten aditu independenteen aholkularitza finantzatzeko produktuen, prozesuen, I+G babesaren, eta Europako proiektuen arloan, edo enpresei Kudeaketa Aurreratuko eredu baterantz aurrera egitea ahalbidetuko dieten ereduak eta tresnak txertatzeko. Web-mintegi honetan, INNOBIDEAK-INNOKONEXIO programaren laguntza eskatzeak dakartzan onurei buruzko informazio guztia eta parte hartzeko moduari buruzko xehetasun guztiak jasoko dituzu.

Antolatzailea: SPRI

 

Maiatzak 25

WEB-MINTEGIA, BIZINTEK BERRIKUNTZAKO KASU PRAKTIKOA. Erakunde bazkideentzako

Bizintekeko zuzendari komertzial Imanol Garcíak bere esperientzia kontatuko digu; izan ere, bere ekoizpen-zikloan akabera-teknika berritzaile bat sartzeak hornitzaile integral bihurtzeko eta lehiatzeko abantaila lortzeko aukera eman die. Ingeniaritza, ekoizpena eta euskarri teknikoa, merkatu estrategiko berrietara iristeko. Web-mintegi hau Innobasqueren ziklo baten parte da; bertan, berrikuntza kasu praktikoen bankoaren parte diren erakunde bazkideen kasu praktikoak erakusten dira. Hitzaldiaren iraupena 40 minutukoa da, eta zure enpresari edo negozioari aplikatzeko gako garrantzitsuak lortu ahal izango dituzu.

Antolatzailea: Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

 

TALDE-LANAREN MITOAK ETA ERREALITATEAK JARDUNALDIAK

Jardunaldi birtual honetan, taldean lan egiteak zer esan nahi duen jakiteko berariazko gako batzuk emango ditugu, eta talde-lanari lotutako beste ideia edo uste okerretatik bereizten ikasiko dugu. Gainera, hainbat tresna telematiko erabili eta jardungo ditugu. Tresna horiek erabilgarriak izan daitezke ekipoak urrunetik dinamizatzeko, gelditzeko etorri den joera da eta.

Antolatzailea: SPRI, Eusko Jaurlaritza

 

ROBOTIKA MALGUKO KONPONBIDEEN ERAKUSKETA PRAKTIKOAK

Jardunaldiak Nodoaren Aktiboen robotika malgu eta kolaboratiboaren inguruko zerbitzuak sakonki ezagutzea izango du helburu eta bere produktua garatzen duten enpresei zuzenduta dago batez ere, eta robotika malgu eta moldakorrean eta elkarlaneko robotikan oinarritutako kontzeptu berriak garatzea ahalbidetzen du. Hainbat sektoretako kasuak, proiektuak, aplikazioak eta konponbideak ezagutzeko jardunaldia.

Antolatzailea: SPRI, Eusko Jaurlaritza

 

Maiatzak 29, 30 eta 31. Donostiako Parke Teknologiko eta Zientifikoa. 

Hauts-metalurgiari buruzko kongresua

Kongresu honetan ikerketaren eta industriaren arloko ideiak eta esperientziak elkar trukatzeko teknika eta zientziaren inguruan arituko gara. Bertaratutakoek hauts‑metalurgiaren merkatuaren eta fabrikazioaren berrikuntzak eta joerak ezagutzeko aukera izango dute.

Antolatzailea: Organiza Ceit,Tecnalia

 

Maiatzak 31

NOLA BIHURTU ERRENTAGARRI AZOKAK KANAL DIGITALAREN BIDEZ

Programan azokako bilerak adosteko kanal digitalak aztertuko dira. Horretarako, merkatuaren eta webgunearen funtzionaltasuna aztertuko dira, eta, azkenik, estrategia digitalen berri emango da.

Antolatzailea: SPRI

 

Ekaina

Ekainaren 1era arte

ZINEMALDIA STARTUP

Zinemaldia Startup Challenge egitasmoaren bosgarren deialdia zabaldu da, ikus-entzunezkoen arloan teknologia berriak ezartzen dituzten Europako ekintzaileen eta startupen proiektuei zuzendutako lehiaketa, hain zuzen ere. Zinemaldia Startup Challenge egitasmoko bi lehiaketetan izena ematen duten proiektuek zenbait baldintza bete behar dituzte: pertsona ekintzaile edo startup sortu berri batetik abiatzea; ikus-entzunezkoen esparruan teknologia berriak aplikatzean oinarritzea; egoitza fiskala Espainian edo Europako herrialde batean izatea, eta enpresa-proiektua Euskal Autonomia Erkidegoan abian jartzeko aukera kontuan hartzea.

Antolatzailea: SPRI

 

Ekainak 1 

 BERRIKUNTZA ETA IKERKETAREN PLATAFORMA

Horizon Europeko 2. mugarriaren esparruan, 1. klusterra osasunean oinarrituta dago, eta helburua da Plan Estrategikoarekin bat datozen sei helburu hauek betetzea: Azkar aldatzen den gizarte batean osasuntsu mantentzea; osasuna sustatzen, gaixotasunen aurka borrokatzen eta erikortasun-karga murrizten duen ingurune batean bizitzea eta lan egitea; osasun-arreta berritzaile, jasangarri eta kalitate handikoa bermatzea; gizarte osasungarri baterako tresna, teknologia eta soluzio digital berrien potentzial guztia abiaraztea; eta mundu mailan osasunarekin lotutako industria berritzaile, iraunkor eta lehiakorra mantentzea.

Antolatzailea: European Comission

 

PRODUKTU ETA ZERBITZU BERRIAK SORTZEKO JARDUNALDIA

Produktu eta zerbitzu berriak merkaturatzea oinarrizkoa jarduera da enpresa guztietan. Merkatua dinamikoa da. Gustuak arrazoi desberdinengatik aldatzen dira. Enpresak egokitu daitezke, eta egokitu behar dute. Baina, halaber, aurrea hartu dezakete. 

Antolatzailea: SPRI, Eusko Jaurlaritza

 

ITEA-REN 25. URTEURRENA

Saioan Itea aurkeztuko da eta CDTIren bidez finantzatzeko dituen aukerak azalduko dira. Era berean, Itea proiektuetako parte-hartzaileak entzungo ditugu, onuradun gisa dituzten esperientziak partekatuko dituzue, eta proiektuaren ideia aurkezteko eta proiekturako bazkideak aurkitzeko aukera izango duzue. Saioan parte hartzeko izena eman beharko duzue; halaber, proiektu baterako ideia edo zuen enpresa aurkeztu nahi baduzue, erregistroan bertan zehaztu beharko duzue.

Antolatzailea: Itea

 

Ekainak 2 

WORK IN PROGRESS. Bilbo

2023. urtea. Satelite batek espazioan bidaiatzen du seinaleak bidaliz. Uhinen bidez, erantzun bat espero du, izan gizaki batena edo ideien munduarena. Work in progress-ek gure inguruan eta inguruko galaxietan garatzen den talentu digitala lokalizatu eta orbitan jarri nahi du. Zure lana bidaltzeko azken eguna maiatzaren 7a da.

Antolatzailea: Workoholics

 

 Ekainak 6-8 

SMART MANUFACTURING EKITALDIA. BEC

Hiru egun hauetan zehar BEC aretoa herrialde osoko Smart Manufacturing-ari eskainitako topaleku handiena izango da. Bisitariek eta mundu osoko espezializatutako firma erakusketariek bat egiteko negozio-foroa izango da. 

Antolatzailea: +Industry

 

7 de junio

INNOBASQUE BERRIKUNTZAREN EUSKAL AGENTZIAREN BATZAR NAGUSIA. Arabako Parke Teknologikoan.

Innobasquek Araban dituen 906 erakunde bazkideei dei egiten die agentziak 2022an egindako jardueraren berri emateko eta erronka berrietan aurrera egiteko. Bi berrikuntza-kasu garrantzitsu aurkeztuko dira: Hidrogenoaren Euskal Korridorea eta Juice misioan egondako euskal partaidetza.

Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

B2B ESPARRUKO MARKETIN- ETA SALMENTA-PROZESUETAN TEKNOLOGIA DIGITALAK APLIKATZEKO ESPERIENTZIA AURRERATUAK. Garaia Parke Teknologikoa, Arrasate.

Jardunaldian honako hitzaldi hauek egingo dira: “Industria Digitala” laguntza-programaren aurkezpena, “eskaripeko ingeniaritzako marketin- eta salmenta-prozesuen automatizazioa”, “Hiru gako zuren B2B proiektu digitalean benetako emaitzak ikusteko”, “merkataritza-estrategia digitalean salmenta-taldea sartzearen garrantzia”, “PI BERLINek negozioa erakartzeko estrategiaren esparruan kanal digitala sendotzeko modua”. 

Saioan parte hartzeko izena eman beharko da honako helbide elektroniko honetan: [email protected]

Antolatzailea: Isea 

 

Ekainaren 5era arte 

KONEKTATUTAKO 4.0 INDUSTRIA ESTATUKO SARIEN V. EDIZIOA

Helburua da Espainiako industriak bere lehiakortasuna digitalizazioaren eta berrikuntzaren bidez bultzazeko egiten duen esfortzua aintzatestea.

Antolatzailea: Espainiako Gobernua

 

Ekainaren 6tik 8ra

+ INDUSTRY: URTEKO INDUSTRIA-TOPAKETA. En BEC, Barakaldo

Hiru egun biziz, BEC, + INDUSTRYri esker, herrialdeko smart manufacturing delakoari eskainitako topagunerik handiena bihurtuko da; negozio-foro horretan mundu osoko bisitari oso espezializatuak eta sinadura espezializatuak egongo dira. 

Antolatzailea: Bilbao Exhibition Centre

 

Ekainaren 9ra arte 

EEPA SARIAK

Deialdi honek Europako Batzordeko Enpresa Sustapenerako Europako Sarien (EEPA SARIAK) 17. edizioko (2023) hautagaitzak aurkezteko balioko du. Sari horren bidez, ekintzailetzako tokiko, lurraldeko eta nazioko politikak aitortzen dira, baita enpresa txiki eta ertainenak ere. Sarituak diren hautagaitzentzat eta finalistentzat aukera paregabea da aitorpena eta ikusgarritasuna lortzeko Europako esparruan eta ekintzailetzaren eta ETE-en aldeko ekimenak sustatzen dituzten Europako beste eragile batzuekin harremanetan jartzeko.

Antolatzailea: EEPA

 

Ekainaren 10era arte 

ENPRESA ETA GIZARTE SARIAK.

Helburua da euskal enpresek (enpresa‑talde zein enpresa‑munduarekin harremana duten pertsonek) duten Gizarte Erantzukizuneko jokaera nabarmenenak aintzatestea eta haien ekarpenak garapen sozio‑ekonomikoan, ongizatean, hezkuntzan eta kulturan ezagutaraztea.

Antolatzailea: Estrategia Empresarial

 

Ekainak 14 

KIROLA ETA ENPRESA, USTE BAINO HURBILAGO

Kirolariak, enpresak eta profesionalak bilduko dituen jardunaldi honetan honako gai hauek aztertuko dira: enpresaren munduak ekar dezakeena eta kirol-lehiaketako esperientzia eta kirolariek kirola egiteari uzten diotenean garatu dituzten talentua eta balioak.

Antolatzailea: Estrategia Empresarial 

 

Ekainaren 15era arte 

BERRIKUNTZA ETA DISEINUKO SARI NAZIONALAK

Espainia mailan, berrikuntzaren eta diseinuaren eremuetan aintzatespen handiena duten sariak dira, eta berrikuntza beren estrategia profesionalaren garapenean eta enpresa-hazkundean ezinbesteko elementu bihurtu duten pertsonak eta erakundeak bereizten dituzte.

Antolatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa

 

QUALITY INNOVATION AWARD

Quality Innovation Award (QIA) 2007an Excellence Finland erakundeak sortutako lehiaketa da, produktu, prozesu edo antolaketa berrikuntzak sortzea eta garatzea sustatzeko. Antolaketa batzordea herrialde desberdinetako kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza sustatzeko erakunde desberdinek osatzen dute. Helburu komuna parte hartzen duten herrialde eta erakundeen lehiakortasuna areagotzea da.

Euskadin lehiaketa antolatzeko, Innobasqueren, Unibasqeren eta Ihoberen laguntza jaso dute, hautagaitzak hedatu eta ebaluatzeko. 

Antolatzailea: Euskalit

 

Ekainaren 20ra arte 

GLADYS SARIAK

Abian dago emakume teknologoak bilatzeko helburua duten Gladys Sarien III. Edizioa. Saria emakume gazteei zuzenduta dago, gehienez 40 urtekoak, bere ibilbideaz gain duten proiekzioa kontuan hartuz. Hautagaitza emakumeak berak edo hirugarren batek aurkez dezake. Hautagaitza aurkezteko webgunean dagoen inprimakia bete behar da, ekainaren 20a baino lehen. Sari honek hainbat helburu ditu: emakumeak eremu teknologikoan sartzea sustatzea, emakumeen presentzia handitzea, ingurune digitalean lan egiten duten emakumeen funtsezko zeregina aitortzea eta, azken batean, parte-hartzea sustatzea berdintasun-irizpideen bidez. 

 Antolatzailea: Gladys saria

 

Ekainak 21 

GHJ SARIAK . BBK aretoa 

Sari hauen helburua da GHJak (Garapen Jasangarrirako Helburuak) lortzen laguntzen duten pertsona, enpresa eta erakundeen lana ikusaraztea eta aitortzea.

Antolatzailea: SER euskadi, Kuna BBK 

 

Ekainak 22 

INNOBIDEAK INNOKONEXIO WEB-MINTEGIA

Programak 250.000 euro arteko laguntza eskaintzen du enpresa bakoitzeko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzetan, enpresen berrikuntza-proiektuak lagunduko dituzten aditu independenteen aholkularitza finantzatzeko produktuen, prozesuen, I+G babesaren, eta Europako proiektuen arloan, edo enpresei Kudeaketa Aurreratuko eredu baterantz aurrera egitea ahalbidetuko dieten ereduak eta tresnak txertatzeko. Web-mintegi honetan, INNOBIDEAK-INNOKONEXIO programaren laguntza eskatzeak dakartzan onurei buruzko informazio guztia eta parte hartzeko moduari buruzko xehetasun guztiak jasoko dituzu.

Antolatzailea: SPRI

 

LANERAKO MUGIKORTASUN-PLANA: PLANA EGITEKO GIDA. Miramar jauregia, Donostia 

Lanerako mugikortasun-planen helburua da jarduera-zentroetara eramateak izan ditzakeen eragin negatiboak murriztea. Abian jartzean, onurak lortzen dira langileentzat, gizartearentzat eta enpresarentzat berarentzat.

Antolatzaileak: BBVA, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia, EHU 

 

Ekainak 30 

BBVA FUNDAZIOAREN SARIAK

BBVA Fundazioaren Fronteras del Conocimiento Sarietan maila handiko kultur ikerketa eta sormena aitortzen eta sustatzen da, batez ere originaltasun eta esanahi handia izateagatik eragin berezia duten ekarpenak.

Antolatzailea: BBVA

 

Ekainaren 30era arte

BBVA FUNDAZIOAREN EZAGUTZAREN MUGAK SARIEN DEIALDIA IREKI DA

Sari horiek bikaintasunerako ikerketa eta kultura-sorkuntza aitortzen eta bultzatzen dute, bereziki beren originaltasun eta esanahiagatik inpaktu berezia duten proiektuak.

Antolatzailea: BBVA Fundazioa

 

Abuztua 

Abuztuaren 31ra arte

2023KO EUROPAKO EKONOMIA SOZIALEKO SARIAK

Europako Ekonomia sarien bigarren edizio honetan lau kategoria egongo dira: berrikuntza soziala; gaitasunak, ekonomia sozialeko langileek lanean birziklatu dezaten lan egiten duten erakundeetarako; trantsizio berdea, energia berriztagarrietan, etxebizitzan, mugikortasun jasangarrian, ekonomia zirkularrean, eta abarretan lan egiten erakundeetarako; eta, azkenik, digitalizazioa, ekonomia digitalean lan egiten duten edo berrikuntza teknologikoko ikuspegia duten ekonomia sozialeko egitasmoetarako.

Antolatzailea: Social Economy Europe 

Iraila

Irailaren 1era arte

IKERKETA ETA BERRIKUNTZA

Batzordeak gaur EBk finantzatutako 5.0 Industria Saria abiarazi du; helburua da Europako industria gizakiarengan gehiago zentratu eta erresilienteagoa eta jasangarriagoa bihurtzen duten emaitzak saritzea.

Antolatzailea: European Comission

 

Irailak 18

 MEMBER SUMMIT

Kode irekiko teknologiarekin eraldaketa digitala sustatzeko lan egiten duten proiektu eta erakunde nagusien arteko elkarlana, berrikuntza eta elkartea sustatzen duen ekitaldia.

Antolatzailea: The Linux Foundation Europe

 

Urria

Urriak 25-27 

CALL FOR ABSTRACTS KONGRESUA

Kongresuak hitzaldi praktikoak izango ditu fabrikazio aurreratuko eta digitaleko esparruko interes eta egunerokotasun handieneko gaiei buruz eta foro bikaina izango da parte-hartzaileen arteko loturak eta kolaborazioak eratzeko.

Antolatzailea: AFM Cluster

 

STEEL TECH KONGRESUA

Kongresuan siderurgiaren balio-kateko key players nagusiak bilduko dira. Espazio honetan, ezagutzaren transferentzia, berrikuntza teknologikoa eta networkinga sektorearen barneko harremanak sustatzeko funtsezko tresnak izango dira.

Antolatzailea: Siderex, BEC

 

Azaroa

Azaroak 14-15

CLEANTECH FORUM EUROPE. Tallinn, Estonia

Parte-hartzaileei eskualde osoko eta haratagoko start-up, scal-up, inbertsore eta multinazionaletarako sarbide erraza eskainiko zaie. Europako berrikuntza jasangarriko ekosistemaren etorkizuna ezagutzeaz gain, hurrengo aukera bultzatuko duten konexio globalak ezagutuko ditugu.

Antolatzailea: Cleantech group

 

 

2024

Martxoa

Martxoak 20, 21 eta 22

ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZARAKO EUROPAKO FOROA

Europako hegoaldeko foro honek ezagutza zientifiko eta teknologikoaren transferentzia sustatzea, enpresa‑lehiakortasuna hobetzea eta negozio- eta lankidetza-aukera berriak sortzea du helburu.

Antolatzailea: Malagako Udala

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago