Otsailak 7
“3.0 WEB-AREN ERRONKA” JARDUNALDIA“
3.0 weba iraultza teknologiko bat da; izan ere, blockchain teknologiaren aukerei esker, Interneten azpiegitura deszentralizatu eta garden berria sortzea ahalbidetzen ari da. Horrek erabiltzaileak ahalduntzen ditu, euren datuei eta pribatutasunari buruzko boterea berreskuratzeko aukera ematen baitie.
Antolatzaileak: Alianza Digital 2030 Fundazioa eta Atrevia
Otsailak 7, 14, 21 eta 28
Jardunaldi monografiko horien helburua da emakumeak XXI. mendeko gizartean izan duen eta oraindik ere baduen rola ezagutaraztea, diziplina anitzeko ikuspegitik eta hausnarketa partekatua sustatuz.
Antolatzaileak: Euskalerriaren Adiskideen Elkartea – Bizkaiko Batzordea
Otsailak 9
ERA-MIN 3 2023 DEIALDIARI BURUZKO WEB-MINTEGI INFORMATIBOA
Web-mintegian ERAN-MIN 3 sare europarraren 2023rako deialdirako Euskadik, Nafarroak eta Asturiasek eginiko proposamenek bete beharreko eskakizunak azalduko dira. 13,6 milioi bideratuko dira lehengaiei buruzko ikerketa-proiektu berritzaileak eta horiek garapen jasangarriari eta ekonomia zirkularrari eragingo dizkieten onurak finantzatzeko. ERAN-MIN 3 sareak gutxienez hiru herrialde edo eskualdetako enpresa eta erakundeen parte-hartzea duten proiektuak finantzatzen ditu. Proposamenak 2023ko martxoaren 30era arte aurkez daitezke.
Antolatzaileak: Estatuko Ikerketa Agentzia (AEI), Asturiasko Printzerriko Garapen Ekonomikoaren Institutua (Idepa), Nafarroako Gobernua, Eusko Jaurlaritza eta Berrikuntzaren Euskal Agentzia.
Otsailak 11
Ekimenaren helburuak: zientziaren arloan emakumeek gauzatzen duten jarduera ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoei lotutako rol maskulinoak eraistea, eta neskato eta gaztetxoek karrera zientifikoak hauta ditzatela sustatzea.
Antolatzaileak: CFM Materialen Fisika Zentroa; Achucarro; CIC biomaGUNE; CIC nanoGUNE; Deustuko Unibertsitatea; POLYMAT; Basque Centre for Climate Change (BC3); Basque Center for Applied Mathematics (BCAM); Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL); Biodonostia; Ceit; Cidetec; Donostia International Physics Center (DIPC); Elhuyar; Eureka! Zientzia Museoa; Biofisika Bizkaia Fundazioa (FBB); Ikerlan; Ingeniariak – Gipuzkoako Ingeniari Industrialen Elkargo Ofiziala; Euskadiko Parke Teknologikoa; Tecnalia; Tecnun-Ingeniaritza Eskola; Informatika Fakultatea (UPV/EHU); Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (UPV/EHU); Kimika Fakultatea (UPV/EHU)
Otsailak 13
Zehazki, hiru espezialitate ikasi ahal izango dira: Full Stack Web Garapena, Data Science eta UX UI produktu digitalaren diseinua. Talentu digitalaren azeleratzaile horrek egungo lan-merkatuaren beharrizanetara egokitutako bootcamp-ak eskaintzen ditu eta arlo horretan esperientzia handia du.
Antolatzailea: BBK Bootcamp
Jardunaldia enpresa eta enpresa-elkarteetako, klusterretako, aholkularitza-etxeetako eta abarreko I+G+b eremuko zuzendaritza-ardurak edo ardura teknikoak dituztenei, eta Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei zuzenduta dago.
Antolatzaileak: SPRI, Innobasque eta BEAZ, Enterprise Europe Network (EEN) sareko Euskadiko Partzuergoko kideak
“TEKNOLOGIAREN EGOERA” JARDUNALDIA
ISEAk eta SPRI-Enpresa Digitalak antolatutako jarduera horretan, IoT alorrean kokatzen diren teknologien egungo egoera aztertuko da, hala nola datuak jasotzeko sentsoreak, hodeian ezarrita dauden plataformetara bidaltzeko komunikazioak eta bildutako datuen tratamendua.
Antolatzailea: Garaia Enpresa Digitala
Otsailaren 15etik 17ra
TRANSFIERE – ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZARAKO EUROPAKO FOROA
Europako hegoaldeko I+G+b arloko topaketa nagusia da, ezagutza zientifiko eta teknologikoa partekatzeko, berrikuntza sustatzeko eta zientzia eta enpresa lotzeko. Foro profesional eta sektore askotako hau gakoa da ezagutza transferitzeko, enpresa-sektorean lehiakortasuna hobetzeko eta negozio- eta networking-aukerak sortzeko. Transfiere ezinbesteko urteroko hitzordua da ekosistemako eragileentzat Malagan, aukera ematen baitu B2B kontaktu berriak ezartzeko, networking egiteko, partner berriak aurkitzeko, aliantza estrategikoak eta sinergiak ezartzeko eta produktu, zerbitzu eta proiektu berritzaile berriak ezagutarazteko.
Antolatzailea: Malagako Udala, Europar Batasuna, Andaluziako Junta eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa
Otsailak 15, 16 eta 17
INTERNATIONAL INNOVATION PROGRAMME
Transfiere panel tematiko eta konferentzien programari esker, esparru hauetako aukerei buruzko informaziorik xehatu eta eguneratuena ezagut dezakegu zientzia-, teknologia- eta enpresa-arloetako ahots entzutetsuenen eskutik: nazioartekotzea, AA, eraldaketa digitala eta 4.0 industria, ikerketa eta berrikuntza irekia, berrikuntzaren erosketa publikoa eta askoz gehiago, espazio anitzetan.
Antolatzaileak: Europar Batasuna eta Andaluziako Junta
Otsailak 16
RE-THINK INDUSTRY: GIPUZKOAKO ETE-EN ETORKIZUNA ERAIKITZEN. Kursaal Biltzar Jauregia.
Partekatu, ikasi eta hausnartzeko jardunaldia izango da. Bertan aztertuko dugu nola eraldaketa digital eta jasangarri bikoitza Gipuzkoako ETE-en berrikuntza sustatzen ari den maila ekonomikoan, ingurumenean zein gizartean.
Horrez gain, lau saio ere egingo dira, non Gipuzkoako ETE batzuek eraldaketa digital eta jasangarriari lotutako beren esperientziak partekatuko dituzten. Hurrengo egunetan zehaztuko dizuegu zein izango diren enpresa hizlariak.
Antolatzaileak: Adegi, Afm Cluster, Gipuzkoako Ganbera eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Otsailak 17
Jardunaldi hau datozen urteetan Adimen Artifizialak (AA) gizartean eta lan-munduan izango duen papera ulertzen laguntzeko diseinatuta dago. AAren munduko joera eta garapen gakoak eta industria eta testuinguru desberdinetan nola erabiltzen ari diren aztertuko dugu. Gainera, AAren erabilerari buruzko gogoeta etiko eta moralak landuko ditugu, eta teknologia horrekin lan-etorkizunerako nola prestatu ikusiko dugu. Halaber, gaur egun AA nola erabiltzen ari den erakusteko adibideak emango ditugu, eta AAren etorkizuneko perspektibak eztabaidatuko ditugu. Jardunaldiaren amaieran, AAk etorkizunean izango duen papera ulertzeko eta zure proiektu eta negozioetan teknologia hori ahalik eta gehien aprobetxatzeko behar diren tresna eta ezagutzekin hornituta egongo zara.
Antolatzailea: Garaia Enpresa Digitala
Otsailak 24
I+G+b, TEKNOLOGIA, EKINTZAILETZA ETA ERALDAKETA DIGITALERAKO LAGUNTZAK
I+G arloan Europako batezbestekoarekiko —inbertsioa eta emaitzak— bateratasuna lotzeko laguntzak aurkezteko jardunaldia da. Halaber, helburua da Euskadi Europako berrikuntzaren polo gisa sailkatzea, % 10 haztea enpresa teknologikoen sorkuntza eta Euskadi tokiko industriarekin lankidetzan jarduten duten nazioarteko startup-en ekosistema eragile gisa posizionatzea.
Antolatzailea: SPRI Taldea
Otsailak 27
Jardunaldi hau datozen urteetan Adimen Artifizialak (AA) gizartean eta lan-munduan izango duen papera ulertzen laguntzeko diseinatuta dago. AAren munduko joera eta garapen gakoak eta industria eta testuinguru desberdinetan nola erabiltzen ari diren aztertuko dugu. Gainera, AAren erabilerari buruzko gogoeta etiko eta moralak landuko ditugu, eta teknologia horrekin lan-etorkizunerako nola prestatu ikusiko dugu. Halaber, gaur egun AA nola erabiltzen ari den erakusteko adibideak emango ditugu, eta AAren etorkizuneko perspektibak eztabaidatuko ditugu. Jardunaldiaren amaieran, AAk etorkizunean izango duen papera ulertzeko eta zure proiektu eta negozioetan teknologia hori ahalik eta gehien aprobetxatzeko behar diren tresna eta ezagutzekin hornituta egongo zara.
Antolatzailea: Miramon Enpresa Digitala
Otsailak 27
Jardunaldi honetan honako helburu hauek lortzeko laguntzak aurkeztuko dira: industria eta zerbitzu aurreratuak BPGaren % 40ra iristea; enpresen nazioartekotzea bultzatzea; energia berriztagarrien kuota energiaren amaierako kontsumoaren % 20 izatea; berotegi-efektuko gasen emisioa % 30 murriztea; hondakinen sorrera murriztea eta beren balorizazioa eta berrerabilera areagotzea; eta ingurumen-estrategia ezartzea zeharkako politika gisa.
Antolatzailea: SPRI Taldea
Otsailak 28
Jardunaldi honetan honako helburu hauek lortzeko laguntzak aurkeztuko dira: elikagaien ekoizpena handitzea Euskadin, lehen sektorea eta tokiko elikadura-katea sustatuz; eta lurralde arteko oreka handiagoa bermatzea, bizi-kalitatea emanaz landa-guneetan eta itsasertzeko guneetan bizi diren eta lan egiten duten pertsonei.
Antolatzailea: SPRI Taldea
Martxoa
3 de marzo
Martxoak 3
Jardunaldi hau datozen urteetan Adimen Artifizialak (AA) gizartean eta lan-munduan izango duen papera ulertzen laguntzeko diseinatuta dago. AAren munduko joera eta garapen gakoak eta industria eta testuinguru desberdinetan nola erabiltzen ari diren aztertuko dugu. Gainera, AAren erabilerari buruzko gogoeta etiko eta moralak landuko ditugu, eta teknologia horrekin lan-etorkizunerako nola prestatu ikusiko dugu. Halaber, gaur egun AA nola erabiltzen ari den erakusteko adibideak emango ditugu, eta AAren etorkizuneko perspektibak eztabaidatuko ditugu. Jardunaldiaren amaieran, AAk etorkizunean izango duen papera ulertzeko eta zure proiektu eta negozioetan teknologia hori ahalik eta gehien aprobetxatzeko behar diren tresna eta ezagutzekin hornituta egongo zara.
Antolatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
Martxoaren 20ra arte
“UNLOCKING THE POTENTIAL OF LOHCS THROUGH THE DEVELOPMENT OF KEY SUSTAINABLE AND EFFICIENT SYSTEMS FOR DEHYDROGENATION (UNLOHCKED)” EUROPAKO PROIEKTUAREN ESPARRUAN DOKTOREGO-TESI BAT EGITEKO HAUTAGAITZA
UnLOHCked-en helburua da deshidrogenazio-planta bat garatzea, CO2 emisiorik gabekoa, efizientea eta eskalagarria, elektrizitate berriztagarria eta hidrogenoa sortzeko komertzialki erabiltzeko xedearekin. Proiektua hidrogenoaren balio-katean garapen berritzaileak barne hartzen dituzten taldearen ikerketa-lerroen barruan kokatzen da. Helmuga-ikastegia UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskola izango da. Interesdunek CVa eta motibazio-gutuna bidali behar dituzte helbide honetara: [email protected]
Deitzailea: UPV/EHU
Apirila
Apirilaren 5era arte
Oinarrizko Ikerketari (fisika, kimika eta matematika), Ekonomiari, Ikerkuntza Medikoari (biomedikuntza eta bizi zientziak), Ingurumenaren Babesari, Teknologia Berriei eta Ekintzailetzari buruzko Rei Jaume I 2023ko Sarien deialdia ireki da. Hautagaiek beren jarduera profesionalaren zatirik handiena Espainian egin behar izan dute eta, ahal bada, Espainian bizi behar dira.
Martxoak 10-11
Weetbe Hackathon 2023 ekitaldi teknologikoa da, non 24 orduz teknologia, ekintzailetza, diseinu eta marketinaren esparruko profilak biltzen diren elkarrekin ekitaldiko enpresa desafiatzaileek definitutako arazoetarako soluzioak garatzeko. Hackathonaren emaitza produktu, zerbitzu, eredu edo negozio berritzaile baterako prototipo amaitua da.
Apirilak 17-21
Hannover Messek klimatikoki neutroa den industria baterako bidea erakusten du. 2023ko apirilaren 17tik 21era, Hannover Messen elkartuko dira ingeniaritza mekanikoko, ingeniaritza elektrikoko, energiako, softwareko eta informazioaren teknologiako sektoreetako nazioarteko enpresa nagusiak. Baliabideen erabileran eraginkorra, klimarako neutroa eta iraunkorra den ekoizpenerako bidean egin dituzten aurrerapausoak erakutsiko dizkigute, “Eraldaketa industriala- aldaketak eginez” lelopean. Erakusketariek erakutsiko dute nola C02 isurketak nabarmen murriztu daitezkeen industrian.
Antolatzailea: Hannover Messe
Ekaina
Ekainaren 6tik 8ra
+ INDUSTRY: URTEKO INDUSTRIA-TOPAKETA
Hiru egunetan, + INDUSTRYri esker, BEC herrialdeko Smart Manufacturing arloko topagune handiena bihurtuko da; negozio-foro horretan mundu osoko bisitari oso espezializatuak eta enpresa espezializatuak bilduko dira.
Antolatzailea: Bilbao Exhibition Centre
Ekainaren 30era arte
BBVA FUNDAZIOAREN EZAGUTZAREN MUGAK SARIEN DEIALDIA IREKI DA
Sari horiek bikaintasunerako ikerketa eta kultura-sorkuntza aitortzen eta bultzatzen dute, bereziki beren originaltasun eta esanahiagatik inpaktu berezia duten proiektuak.
Antolatzailea: BBVA Fundazioa