Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia izango da buru otsailaren 16an Donostian Re-think Industryk antolatutako lau saioetako batean. Jardunaldia Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu du digitalizazioaren eta jasangarritasunaren eraldaketa bikoitzak Gipuzkoako ETE-en berrikuntza nola sustatzen ari den partekatzeko, ikasteko eta hausnartzeko.

Gero eta eskakizun handiagokoak diren merkatuetan eta industria berdean lehiatu ahal izateko produktu aurreratu berriak” saioan, Innobasquek Apel, Domusa Teknik eta Iruko Berri enpresen berrikuntza‑kasu praktikoen berri emango du. Horrez gain, produktu konektatu eta adimentsuen garapenari buruz ere hitz egingo du, bai eta horien bizi-zikloa areagotzeari, merkatu berrietan sartzeari eta beste batzuetan mantentzeari buruz ere. Bestelako gaiak ere landuko dira, hala nola balio-kateak ulertzea funtsezkoa dela aukera berriak irekitzeko eta negozio‑eredu berriak sortzeko, energia berriek eragiten dituzten ekipo eta sistema adimentsuen eskaritik abiatuta.

Re-think Indusyren 2023ko programak eragin handiko bi ponentzia eta lau saio izango ditu, zeinetan arrakasta‑kasu ezberdinak erakutsiko diren. Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok hasiera emango dio ekitaldiari, eta, ondoren, ezagutzaren kudeaketan aditua den Javier Martínez Aldanondok azalduko du nola egin bidea “Erakunde adimentsuen mundurantz”.

Jarraian, lau saio egingo dira prozesuen eraginkortasunaren, bezeroak laguntzearen, errealitate berrira egokitzeko erakundeen aldaketen eta produktu aurreratu berrien inguruan, eta esparru bakoitzean eredu diren erakundeek gidatuko dituzte, hau da, AFM Cluster, Gipuzkoako Merkataritza Ganbera, Adegi eta Innobasque, hurrenez hurren.

Nerea Aranguren Danobat Groupeko berrikuntzako zuzendari eta Ideko-ko zuzendari kudeatzaileak “Fabrikazio-sektorearen eraldaketa digitala: berrikuntza eta talentua, inpaktu handiko faktore gisa” hitzaldia emango du.

Topaketa honako hau ezagutu nahi duten kudeatzaile, I+Gko edo berrikuntzako arduradun, eta erdi-mailako kargudunentzat da: Gipuzkoako ETE-ek nola aurkitu duten eraldaketa digital eta jasangarrian lehiakorragoak izateko eta ingurumenean eragin positiboa izateko aldaketa-motorra. Horrez gain, eraldaketa horretan erakundeei laguntzen dieten tokiko agenteen ekosistema ezagutzeko aukera ere izango dute. 

Informazioa eta izen-ematea

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago