Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendaritza-batzordeak ongietorria eman die aurten elkartearekin bat egin duten 19 erakundeei. “Zuen sartzearekin, jarduera-eremu honetan konprometitutako 906 erakunde ditugu. Bertan, berrikuntza sustatzeko ekintzak garatzen ditugu, lankidetzan, etorkizun hobea lortzeko eta Euskadik aurrean dituen erronkei aurre egiteko“, ziurtatu du Leire Bilbaok, agentziako zuzendari nagusiak, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoaren egoitzan egindako gosarian. 

Erakunde berri gehienak, % 90, enpresak dira, baina badira dinamizazio ekonomikoko eragileak eta ikerketa zientifiko teknologikoan diharduten beste batzuk ere. Guztira, 906 bazkide ditu Innobasquek, eta horietatik erdiak enpresak dira; horietatik % 86,8 ETE kategoriakoak dira. 

Leire Bilbaok ongietorria baliatu du bazkide diren erakunde berrien ordezkariei azaltzeko zer helburu estrategiko planteatu dituen Berrikuntzaren Euskal Agentziak Euskadi Europako goi-berrikuntzako eskualdeen artean kokatzeko, eta horietako bakoitzean nola Innobasquek irtenbideak eta tresnak ematen dizkien bere erakunde bazkideei, berrikuntza irekiko eragile eragile traktore gisa jardutean: helburu estrategikoen artean, enpresa txiki eta ertainetan berrikuntza handitzen laguntzea; EAEko I+Gren presentzia nazioartean sendotzea eta areagotzea; Hezkuntza zientifiko teknologikoa sustatzea, euskal gazteen interesa sustatuz, eta, bereziki, neskena; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemari plangintza- eta kudeaketa-tresna aurreratuak ematea, erabakiak hobeto hartzeko (prospektiba eta monitorizazioa); eta gure erakunde bazkideekin esperimentazio-laborategi bat izatea. 

Zuen helburuak lortzen lagunduko dizuegu, berrikuntza zuen erakundeetan zenbateraino txertatuta dagoen kontuan hartu gabe. Zuen berrikuntza-profila marraztuz, esperientzia arrakastatsuak bilatuz eta esperimentazio-gune bat eskainiz lehen urratsak ematen lagun diezazuekegu, emaitzarik onenak lortzeko eragile egokiekin lan egiteko, azaldu duenez.

 «Berrikuntzak eman diezaiekeen ekarpen handia deskubritu berri duten erakundeei gure laguntza emateaz gain», zehaztu du. Hala, Innobasquek tresna ugari eskaintzen ditu erakundeei berritzen laguntzeko, hala nola Berrikuntzaren Euskal Mapa, berrikuntza-profilak, berrikuntzari buruzko prestakuntza-eskaintza zabala, Kasu Praktikoen Bankua, Europako finantzaketarako sarbide-zerbitzuak, proiektu pilotuak edo berrikuntza ebaluatzeko eta ezagutza partekatzeko lantaldeetan parte hartzea, besteak beste. 

Topaketan, euskal berrikuntza ebaluatzeko lan garrantzitsua nabarmendu da, baita berrikuntza-joerak identifikatu eta zabaltzea eta bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea ere, euskal eredu ekonomiko eta sozialaren iraunkortasuna bermatzeko funtsezko alderdiak baitira.

 

19 BAZKIDE BERRIEN ZERRENDA 

  1. Abanca Corporación Bancaria
  2. Abside Smart Financial Technologies
  3. Agencia de Desarrollo del Bidasoa – Bidasoko Garapen Agentzia
  4. Baigara Edificación
  5. Didea
  6. Dominion E&C Iberia
  7. Dominion Energy
  8. Dominion Servicios Medioambientales
  9. Domusa Calefacción
  10. Ibermática
  11. Iparlat Tecno
  12. Iparlat
  13. Ingeniería y proyectos industriales Ingemoor
  14. Interbox Technology
  15. Nabab Innova y Emprende
  16. Nexian Personas
  17. Sener Grupo de Ingeniería
  18. Sisteplant
  19. Talio Training

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago