Lan Mentoring doako laguntza-zerbitzu espezializatua da plantillaren belaunaldi-txandaketa landu nahi duten ETE-entzat, langile nagusiagoek duten ezagutza enpresan gera dadin eta langileek alde egitean gal ez dadin.

Euskal gizartea eta, bereziki, langileak pixkanaka zahartzen ari direnez, belaunaldia berehala ordezkatu behar da. Enpresek, batez ere ETE-ek, beren taldeen adina modu egokian kudeatu behar dute, lehiakortasunik ez galtzeko.

Lanbidek Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan sustatzen duen ekimen pilotu horren bitartez, ETE-ei beren plantillen bizi-zikloa aurreratzen, planifikatzen eta kudeatzen laguntzeko prozesu bat eskaintzen da. 

Lan Mentoring egitasmoak hauek eskaintzen ditu:

– Aholkularitza pertsonalizatuko 50 ordu, kosturik gabe.

– 6 hilabeteko prozesu bat, hiru fase dituena:

  1. 1. Diagnostiko azkarra zure negozioaren prozesu kritikoak eta horietan parte hartzen dutenak zein diren zehazteko.
  2. 2. Aholkularitza pertsonalizatua zure beharrizanak Lanbideren prestakuntza, enpleguaren mantentze eta kontratazioko tresna publikoekin lotzeko.
  3. 3. Aukeratuko dituzun taldekideentzako laguntza zuzena, haien ezagutza eta esperientzia, galdu ezin duzuna, enpresan gera dadin.

– Zure negoziorako emaitzak: plantillako pertsonen adinaren kudeaketa sistematizatua.

– Talentua eta ezagutza ez galtzea.

– Zure negozioko lanpostu gakoetan jarduten jarraitzen dela bermatzea.

– Plantilla motibatzea.

– Taldekideak eta lanean hasi berriak profesionalki garatzea.

-Lanpostuen deskribapena berrikustea (beharrezkoa balitz).

 

Informazio gehiago hemen.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago