Gure berrikuntza agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta ikastaroekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.  

 

Ekainak 13

MARIE SKLODOWSKA-CURIE EKINTZEN INFORMAZIO-SAIO NAZIONALA

Jardunaldi honetan informazioa emango da Horizon Europen MSCA DN 2022 deialdirako proposamenak prestatzeko berritasunei, hautagarritasun alderdiei eta alderdi praktikoei buruz. Harremanetarako Puntu Nazionalen partaidetzaz gain, espainiar erakundeen proiektu irabazleen koordinazioko testigantza pertsonalak ere izango dira.

Antolatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa

 

Ekainak 13

LEHIAREN EUSKAL AGINTARITZAREN 10. URTEURRENA

 

Ekitaldian zehar, 2022. urteko KOMP Sarien banaketa egingo da. Gainera, CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) eta SPRI Taldeak parte hartuko dute, eta ekitaldia Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren itxiera instituzionalarekin amaituko da. Bilboko Euskalduna Jauregian.

Antolatzailea: Lehiaren Euskal Agintaritza

 

Ekainaren 13tik 17ra

MAKINA‑ERREMINTAREN BIURTEKOA 2022. BECen, Barakaldon (Bizkaia)

31 BIEMH bueltan da, eta teknologian, konponbideetan, berrikuntza proposamenetan eta erakusketa gunean anbiziorik handiena duen edizioa da. Motibazio eta energia handiz antolatutako edizioa da eta bertan mundu osoko erakusketariek eta bisitariek merkataritza kontaktuak egin ahalko dituzte, sinergiak eratuko dira eta negozio aukera berriak garatuko dira.

Antolatzaileak: AFM eta BEC 

 

Ekainaren 13tik 17ra

BEDIGITAL. INDUSTRIA ERALDATUZ

Eraldaketa digitala erronkarik garrantzitsuena da industriaren lehiakortasunerako epe erdi eta luzean.  BeDIGITAL digitalizazioko tresnen bideratzaileen eta tresna horien erabiltzaile diren edo horiek erabil ditzaketen industria-enpresen arteko topagunea da.

Antolatzailea: BEC eta BeDigital

 

Ekainaren 13tik 17ra

ADDIT3D 2022: FABRIKAZIO ADITIBOAREN ETA 3Dren AZOKA PROFESIONALA. Bilbon.

Lehiaketak ezagutza aztertzeko eta transferitzeko kongresuaren atala erakusketa-arloarekin eta produktuaren aurkezpen-arloarekin uztartuko ditu. Sektore partaideak honako hauek izango dira: sistemak eta makineria, lehengaiak, ikerketa eta garapena, aplikazio industrialak, kontsumigarriak, zerbitzuak, softwarea, eskanerra eta prestakuntza eta elkarte profesional eta publizitate-elkarte espezializatuei dagozkienak.

Antolatzaileak: BEC eta Addimat

 

Ekainak 13

LEHIAREN EUSKAL AGINTARITZAREN 10. URTEURRENA. Bilbon.

Lehiaren Euskal Agentziaren 10. urteurrenaren harira, datorren ekainaren 13an ekitaldia egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Programa goizeko 11:00etan hasiko da, eta eguerdiko 13:30ean amaituko da. Gainera, Ekonomia eta Ogasuneko Sailburu Pedro Azpiazu ere bertan egongo da eta jardunaldiko amaiera instituzionalaz arduratuko da.

Antolatzailea: Lehiaren Euskal Agintaritza

 

 Ekainak 14

TOPAKETA: “TEKNOLOGIAREN EKARPENA GIZARTE-BERRIKUNTZAKO PROZESUETAN”. Arrasaten.

Ekitaldia berrikuntza sozialaren paradigma teorikoan eta bilakaeran, herritarren partaidetza errazteko eta gizarteari teknologia hurbiltzeko tresnetan eta sareko lankidetzako eredu berrien kasu praktikoetan oinarrituko da. Solasaldia 10:30etik 12:30era egingo da, Plaza salan, LKS eraikinean (Goiru kalea 7, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoa). Saio horretan parte hartzeko izena eman behar da; horretarako, honako helbide elektroniko honetara mezua bidali behar da: [email protected].

Antolatzailea: ISEA

 

Ekainak 14

JARDUNALDIA: “Eraldaketa digitala software libreko soluzioen bidez ingurune guztietarako”

Jardunaldi hau informatika- edo digitalizazio-tresnak lantzen, erabiltzen edo kudeatzen dituzten pertsonei zuzenduta dago; orokorrean software pribatiboari alternatibak bilatzen dizkioten eragileei: marketin-enpresak, merkataritza elektronikoa, industria, banaketa, zerbitzuak, etab.

Antolatzaileak: Miramon Enpresa Digitala – Gipuzkoako Bazkundea

 

Ekainak 14

JARDUNALDIA “IKASI WEBGUNE APARTAK EGITEN” Bilbo.

Saio tekniko honen helburua da teknologiako sektoreko azken aurrerapenen berri izatea. Tech arima (teknologikoa) duten eta kodea maite duten pertsona eta erakundeei zuzenduta dago. Jardunaldian zehar, Cristóbal Balenciaga Museoaren Transmissions nazioarteko hezkuntza‑proiektuaren esperientzia digitalaren birdiseinuan sakonduko da. Proiektu horrekin sektorearen aintzatespen gorena lortu dute, eta sari ugari jaso dituzte.

Antolatzailea: Zorraquino

 

Ekainak 15

INNOBASQUEREN 2022ko BATZAR NAGUSIA. Bilbon.

Barakaldoko BEC!-ek erakunde bazkideen urteko bilera jasoko du; aurten, Makina-Erremintaren Biurtekoa eta BeDigitalen ospakizunarekin bat egingo du. Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasqueko ohorezko presidente Iñigo Urkullu lehendakariak emango dio amaiera ekitaldiari.

Antolatzailea: Innobasque

 

Ekainaren 15etik 17ra

STEM HEZKUNTZARI BURUZKO NAZIOARTEKO STEM KONFERENTZIA. Herbehereetan

CTE-STEM 22 da APSCE (Asia-Pacific Society for Computers in Education) elkarteak antolatutako STEM Hezkuntzaren eta Pentsamendu Konputazionalaren inguruko nazioarteko 6. konferentzia. Ideien nazioarteko trukerako Programaren ekimen garrantzitsuena izango da eta bertan pentsamendu konputazionala garatzeko ezarpenaren inguruko aurkikuntzak eta emaitzak azaldu eta hedatuko dira. Konferentziak hasiera-hitzaldiak, gonbidatuen hitzaldiak, eztabaidarako panelak, tailerrak eta dokumentuen aurkezpenak bilduko ditu.

Antolatzailea: APSCE

 

Ekainaren 15era arte edo urriaren 5era arte

EIC ACCELERATOR 2022 PROGRAMA

Programak enpresa txiki eta ertainak (ETEak) babesten ditu, bereziki EIC Funtsaren bidez finantzaketa eta inbertsioak, sortzen ari diren banakako enpresek eta enpresa txikiek jardunbidea aldatzen duten berrikuntzak garatu eta zabal ditzaten.

Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua

 

Ekainak 15

KONFERENTZIA: KLIMA ALDAKETA, IKUSPEGI BAT URETATIK

Klima-aldaketak gure ibaien emarietan duen eragina azaltzeko, Ane Zabaleta Zientzietako doktore eta UPV/EHUko Prozesu Hidro/Ingurumenekoen taldeko ikertzaileak hitzaldia emango du 19:00etan Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Hitzaldian zehar, klima aldaketak ur‑baliabide horietan duen eragina azaltzeaz gain, egun klimaren aldaketen eraginez egiazta daitezkeen zenbait ondorio ere azalduko ditu.

Antolatzailea: UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak

 

Ekainak 16

JOSÉ IGNACIO ARRIETA ENPRESA ETA GIZARTE SARIA

Estrategia Empresarialak José Ignacio Arrieta Enpresa eta Gizarte Sariaren hirugarren edizioaren deialdia egin du, eta horren helburua da euskal enpresen gizarte-erantzukizuneko jarduera nabarmenak aitortzea (enpresa-elkarteak eta enpresa-munduari lotutako pertsonak), bai eta euskal gizartearen garapen sozial eta ekonomikoari eta ongizateari, hezkuntzari eta kulturari egindako ekarpena ere. Sari hori zabalik dago Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren esparruan duten gizarte-konpromisoagatik aipagarriak diren enpresa, enpresa-elkarte, enpresari eta zuzendari guztientzat.

Antolatzailea: Estrategia Enpresariala

 

Ekainak 16

JUEVES DE ECOEFICIENCIA – EKOSTEGUNA

Web-mintegi honen helburua da irtenbide ekoberritzaileak garatu dituzten enpresen kasu arrakastatsuak aurkeztea Ihoberen Ekoberrikuntza Zirkularreko Programaren bidez, ekodiseinuaren, teknika erabilgarri onenen eta metalen birziklapenaren arloan, bereziki altzairuaren, burdinaren eta aluminioaren arloan. Online jardunaldi hau siderurgiaren, galdaketaren, metalaren transformazioaren eta metalezko pieza eta elementuen fabrikatzaileen sektoreko enpresetako kudeatzaileei, berrikuntzako, produkzioko eta ingurumeneko zuzendariei zuzenduta dago. Halaber, interesgarria da metala eraldatzeko makineria fabrikatzen duten industrientzat, unibertsitate teknikoentzat, institutuentzat eta teknologia-zentroentzat.

Antolatzailea: Ihobe

 

Ekainak 17

WEB-MINTEGIA: BERRIKUNTZA AUKERAK EUSKADIKO KULTURA ETA SORMEN INDUSTRIAN

Jardunaldia ekainaren 17an, ostirala, 10:00etan egingo da, Bilboko Maria Diaz de Haro kaleko 3. zenbakiko Euskadiko Artxibo Historikoaren auditorioan. Bertan Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko berrikuntzarako ahalmena duten laguntza-ildoen edukien aurkezpena egingo da. Horrez gain, kultur- eta sormen-industrien arloko kultur proiektuen azelerazioaren eta KSIgune Konexio Proiektuen deialdiaren berri ere emango da.

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritza

 

Ekainak 17, uztailak 8 eta irailak 23

ZAINTZA ESTRATEGIKORAKO TAILER PRAKTIKOAK: TKNIKABILBAO BIZKAIA UR PATZUERGOA, SARIKI METROLOGIA

Goizean zehar, tailer bakoitzean TKNIKAk, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta Sariki Metrologiak, hurrenez hurren, zaintzarako bidean aurkitutako oztopo eta soluzioetan sakonduko dute. Tailerraren lehenengo partea aurrez aurrekoa izango da; bigarrena, online jarraitzeko aukera egongo da.

 Antolatzailea: Innobasque

 

Ekainaren 20ra arte

TORIBIO ECHEVARRIA SARIEN DEIALDI BERRIA

Sariek enpresa-startupak eta -ideiak bultzatu nahi dituzte, eta, horrez gain, sorkuntza eta berrikuntza teknologikoko errealitateak babestu, baldin eta errealitate horien garapenak berrikuntzaren kultura sendotzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sarea modernizatzea badakar, enpresa berriak sortuz eta lehendik daudenak garatuz. Sarien helburua honako hau da: ekintzaileen lana aintzat hartzea, ekintzailetza-ekimena sustatzea eta enpresa-sorkuntza eta -sarapena sustatzea.

Antolatzaileak: Eibarko Udala eta BIC Gipuzkoa

 

Ekainak 20

JOSÉ IGNACIO ARRIETA ENPRESA ETA GIZARTE III. SARIAREN BANAKETA

Estrategia Empresarialak José Ignacio Arrieta Enpresa eta Gizarte Sariaren hirugarren edizioa egingo du. Horren helburua euskal enpresek (empresa-talde zein empresa-munduarekin harremana duten pertsonek) duten Gizarte Erantzukizun Korporatiboko jokaera nabarmenenak aitortzea eta haien ekarpenak garapen sozio-ekonomikoan, ongizatean, hezkuntzan eta kulturan ezagutaraztea da. Bilboko BBK Aretoan egingo da, 18:00etan.

Deitzailea: Estrategia Empresarial

 

Ekainak 20

GLADYS SARIEN II. EDIZIOA

Gladys saria 40 urtetik beherako emakumeei zuzentzen zaie. Ekimenean parte hartzeko bi modu daude: batetik, interesa duen edonork aurkez dezake bere hautagaitza eta, bestetik, hirugarren pertsona batek beste pertsona baten hautagaitza aurkez dezake. 2022ko Gladys sariaren irabazleak 3.000 euro irabaziko ditu, eskudirutan, eta haren lanbide-ibilbideari buruzko bideo bat egingo da. Gainera, ikastetxeetan gazteei hitzaldi motibatzaileak emateko eta Kaixomundua.eus lehiaketaren sari-banaketan parte hartzeko aukera izango du; Kaixomundua.eus lehiaketa DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzentzen zaie.

Antolatzaileak: PUNTUEUS fundazioa eta UPV/EHUko Informatika Fakultatea

 

Ekainak 21

BIGARREN SAIOA: “DEEP DIVE ZIBERSEGURTASUNA-INDUSTRIA 4.0”

Saioaren oinarriak sare industrialetako zibersegurtasuna eta BDIHk arlo horretan eskaintzen dituen zerbitzuak dira, Vicomtech instalazioei eta ekipamenduaren erakusketa praktikoari begira. Bereziki zuzendutako dago enpresa industrialei, inbertsioak egin badituzte automatizazioan edo horiek egitea planteatu badute, edota zibersegurtasun industrialaren konponbideen enpresa hornitzaileei.

Antolatzailea: SPRI

 

Ekainak 21 eta 22

GARAPENAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK 

Garapenaren Europako Jardunaldiak (GEJ) dira nazioarteko elkarteen Europako foro nagusia. Garapenaren Europako Jardunaldiak (GEJ) dira nazioarteko elkarteen Europako foro nagusia. EDDaren 15. edizioaren ardatza honako hau izango da: “Global Gateway: elkarte jasangarriak sortzea mundu konektatu baterako”. Global Gateway Europako estrategia berria da, eremu digitalean, energian eta garraioan konexio adimendunak, garbiak eta seguruak sutatzeko eta mundu osoko osasun-, hezkuntza- eta ikerketa-sistemak bultzatzeko. Jendearentzat eta planetarentzat funtzionatuko duten konexio jasangarriak eta konfiantzazkoak defendatzen ditu, munduko erronkarik larrienei aurre egiteko: klima-aldaketa eta ingurumenaren babesa, osasun-segurtasuna hobetzea, lehiakortasuna eta munduko hornikuntza-kateak.

Antolatzailea: Europako Batzordea

 

Ekainak 21

ELKARGIREN 32. ENPRESA-TOPAKETA

Jardunaldian egungo ekonomiaren gaia jorratuko da, izaten ari den eraldaketaren aurrean. Zenbait erakunde garrantzitsuren ordezkarien partaidetza izango du, hala nola Inbertsioen Europako Bankua, Merkataritzako Munduko Erakundea edo REPSOL multinazionala. Donostiako Kursaal Bitzar Jauregian egingo da. 

Antolatzailea: Elkargi

 

Ekainak 21 eta uztailak 13

Tailer praktikoa: ezagutu berrikuntza zure enpresarako baliagarria izan daiteke

Tailerrak 5 ordu iraungo du eta Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasquek emango du. Bi saioetan zehar banaka zein taldeka egingo da lan, eta parte-hartzaile bakoitzak bere enpresan berrikuntza martxan jartzeko momentua ote den hausnartuko du, bai eta berrikuntza hori modu arinean eta emaitzak lortzeko nola egin ere. Gainera, baliabide berriak eta ekintza‑plan txikia eskainiko dira enpresen berrikuntzara bideratuta.

Antolatzailea: Innobasque

 

Ekainak 22 eta uztailak 6

Tailer praktikoa: Berritu lankidetzaren bidez: nola aktibatu proiektuak barneko lankidetzaren eta/edo beste bazkide batzuekiko lankidetzaren bidez

Bost orduko tailer honetan aztertuko da lankidetza estrategia egokia ote den enpresarentzat berrikuntzako proiektuak garatzeko, eta zer lankidetza mota izan daitekeen egokiena momentu bakoitzerako. OAZ Coaching para el cambio eta Berrikuntzaren Euskal Agentziaren artean emango dute, eta parte-hartzaileek lankidetzan berritzeko bizipenak, gakoak, tresnak eta baliabideak ezagutuko dituzte.

Antolatzailea: Innobasque

 

Ekainak 22

UDAKO IKASTAROA: “KONEKTATUTAKO MODALITATE BERRIA, JASANGARRIA, KOOPERATIBOA ETA SEGURUA”

Ikastaro honetan mugikortasun berriaren egoera eta ikuspuntuak berrikusiko dira, eta teknologiak eta aukerak aztertuko dira. Horrela, epe laburreko eta erdiko aurreikuspenetan aurrera egingo da ikuspuntu ekologikotik eta merkatuaren ikuspuntutik. Ikastaroak izaera profesionala du eta bere aurrez aurreko bertsioak networkingak dakarren abantaila ekartzen du; gainera, Euskal Herriko Unibertsitateak zuzenduko du, eta edukiera mugatua dauka. Innobasque Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterreko bazkidea da; hortaz, bazkideek % 25eko deskontua izan ahalko dute matrikula-prozesuan. 

Antolatzailea: Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra

 

Ekainak 23

BERRIKUNTZAREN EUROPAKO KONTSEILUA ETA ETE-en AGENTZIA BETETZAILEA

Online informazio-jardunaldia, Berrikuntzan Inbertitzeko Eskualde arteko Tresnaren deialdi berriei buruzko informazio gehiago lortzeko (I3). I3 tresnaren lan-programaren xedea da berrikuntza sustatzea espezializazio adimentsuaren eta eskualde arteko lankidetzaren bidez.

Antolatzailea: Europako Batzordea

 

Ekainak 23

WEB-MINTEGIA: GARAPEN JASANGARRIKO HELBURUETARAKO (GJH) AURRERAPENEN BERRI EMATEA

Euskal Herriko Klusterren Erakunde Dinamizatzaileek 2030eko Agendaren esparruan eta Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GJH) garatutako ekintzen harira, Global Compact – Red Española del Pacto Mundialaren lankidetzaren batera sortu duten Garapen txostena aurkeztuko dute: nola eman GJHen garapenen berri, eta arreta berezia emango zaie INGURUMENEKO GJHei, enpresen esparruan duten garrantzia dela eta.

Antolatzaileak: Euskal Jaurlaritza, SPRI, Basque Cluster, Pacto Mundial  (Red Española) eta 2030 Euskadi Agenda

 

Ekainaren 28tik 29ra

XV. COTEC EUROPE SUMMIT 2022: “KULTURAK BERRIKUNTZAREKIN TOPO EGITEN DU”

Kultura sormena eta berrikuntza sustatzen dituen faktore gisa hartzeak honako eragin hauek izan ditzake: lehiakortasunean aldeak, emaitza ekonomiko positiboak, balio erantsia sortzea eta enpresentzako gizarte kohesioa. Gai hori aztertzeko, COTEC Europaren 15. gailurrak Kultura eta Sormen Industrien (KSI) eta ekonomiaren gainontzeko arloen arteko harremanetan, eragin sinergikoetan eta izan ahal dituen lehiakortasun abantailetan sakontzeari buruz hausnartuko du.

Antolatzailea: COTEC

 

Ekainak 29

EKOBERRIKUNTZARI BURUZKO IKASTASOA. Online

Mondragon Unibertsitateak eta Ihobek (Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa) emandako lau orduko ikastaro honen xedea da ekonomia zirkularraren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea eta bere aukeren berri ematea zenbait alorretan, hala nola zerbitizazioa, baliabideen aprobetxamendua eta ekoproduktibitatea.

Antolatzailea: Innobasque

 

Uztailaren 7ra arte

BERRIKUNTZA ETA DISEINUKO SARI NAZIONALEN 2022. EDIZIOAREN DEIALDIA

Berrikuntza eta Diseinuko Sari Nazionalak Espainiako bi esparru horietan dituen aitorpen garrantzitsuena dira. Sari horien bidez, berrikuntza estrategia profesionalaren garapenean eta enpresaren hazkuntzan funtsezko elementu bihurtu duten pertsonei eta enpresei aitorpena ematen zaie. Halaber, Espainiako diseinuaren ospea hobetzeko ekarpen handia egin duten profesionalei eta enpresei, eta, enpresa-estrategian gehitu ostean, diseinua berrikuntzako eta lehiakortasuneko tresna indartsua dela erakutsi duten erakundeei aitorpena ematen zaie.

Deitzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa

 

Uztailak 7

HIRUGARREN SAIOA: “DEEP DIVE ZIBERSEGURTASUNA-ENERGIA, AUTOMOZIOA, BLOCKCHAIN ETA HPC”

Saio horretan, nodoaren eta teknologien sarrera orokorraren eta BDIGren laguntza-programaren aurkezpen komunaren ondoren, enpresa-taldea 2 saio paralelotan banatuko da, interesen arabera. Lehenik energia-sektoreko zibersegurtasuna jorratuko da, eta energia-sektoreko zibersegurtasun‑laborategia erakutsiko da, laborategian erakutsiko diren erabilera-kasuak azpimarratuz. Ondoren, taldea blockchain laborategira igaroko da, non blockchainaren rola azaldu eta frogatuko den zibersegurtasunean, erabilera-kasuekin. Bestalde, automobilgintzaren sektoreko zibersegurtasunean interesa duen industriak aukera izango du laborategian erabilera-kasu errealak ikusteko eta sakon jorratzeko. Horrez gain, zibersegurtasun industrialaren joera interesgarrienetako bat jorratuko da: erasoen aurkako Big Data.

Antolatzailea: SPRI

 

Uztailak 7 eta 12

Tailer praktikoa: Ideiak berrikuntza-proiektu BIHURTZEA

Miriam In Change aholkulariak eta Berrikuntzaren Euskal Agentziaren artean emandako bost orduko tailerrean zehar, ideiak proiektu bihurtzeko gakoen, tresnen eta metodologien berri emango dute, enpresa parte-hartzaile bakoitzarentzako ekintza‑plan batekin batera.

Antolatzailea: Innobasque

 

Uztailak 12

IKASTAROA: I+G+b EMAITZAK SALTZEKO TEKNOLOGIA EDO PROIEKTU BATEN FINANTZA‑BALORAZIOA

Qi Europeko aditu batek ikastaroak irauten duen zortzi orduetan azalduko du I+G+b-ren bidez lortutako emaitzak nola neurtu, baita plangintza estrategikoa gauzatzeko, ustiapena errentagarri egiteko eta hirugarrenei saltzeko prestatzeko gakoak zeintzuk diren ere.

Antolatzailea: Innobasque

 

Uztailak 13, 14, 20 eta 21

IKASTAROA: HORIZON EUROPEN PROPOSAMENEN PRESTAKETA

Qi Europek emandako hogei orduko ikastaroa. Bertan, parte-hartzaileek jarduketa- eta gomendio-protokoloaren berri izango dute Horizon Europe (2021-2027) ikerketako eta berrikuntzako Europako esparru-programan proposamenen planifikazio eta prestakuntza egokia egiteko.

Antolatzailea: Innobasque

 

Uztailak 14

IKASTAROA: “EUSKADI SORTZAILEA”

Ikastaro honek berrikuntzak industria kulturaleko eta sortzaileko (IKS) sektoreko euskal enpresei ematen dizkien aukeretan sakontzen du; horretarako, eskuragarri dauden kasu praktikoak, tresnak eta laguntza‑zerbitzuak erabiltzen ditu. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak ematen dute.

Antolatzailea: Innobasque

 

Uztailak 14

LAUGARREN SAIOA: Deep Dive Zibersegurtasuna – Osagai industrialen zibersegurtasuna ebaluatzeko laborategia

Saioaren xedea da osagai industrialen zibersegurtasuna ebaluatzeko laborategiak eskainitako zerbitzuak sakon ezagutzea, araudi-esparrua eta produktuen ziurtagiriak azpimarratuz. Bereziki zuzenduta dago produktu propioa garatzen duten enpresei (xurgatutako gailuak, kontrol-sistemak, software aplikazioak, plataforma digitalak), eta aukera ematen du test-plan pertsonalizatu bat osatzeko, zibersegurtasun industrialaren araudi nagusien betetze-maila ebaluatzeko.

Antolatzailea: SPRI

 

Uztailak 22

GLOBAL INNOVATION DAY 2022

2019az geroztik egikaritu diren eta berrikuntza eta ikerketako Euskadiko programek finantzatu dituzten kasuak ari dira bilatzen. Zure erakundeak produktua, prozesua edo negozio-eredua berritu badu, hautagaitza aurkez dezakezu Global Innovation Day Euskadiren hurrengo edizioan parte hartzeko. Kasu konpletoenak aurkeztuko dira Euskadiko berrikuntza-kasu praktikoen deialdiaren hurrengo edizioan. Oinarriak betetzen dituzten hautagaitzak Innobasqueren Kasu Praktikoen Bankuak sartuko dira. Izena emateko epea uztailaren 22an itxiko da.

Antolatzailea: Innobasque

 

Irailak 22 eta 23

Horizon Europen proiektuak kudeatzeko eta justifikatzeko ikastaro aurreratua

Hainbat adibideren, jardueraren eta talde-dinamikaren bidez, ikastaro honek modu praktikoan eta benetako kasuak erabilita aztertzen du Horizon Europe (2021-2027) ikerketako eta berrikuntzako Europako esparru-programan proiektuak kudeatzeko eta justifikatzeko prozeduren oinarrizko zikloa.

Antolatzailea Innobasque

 

Irailaren 28ra arte

EIC TRANSITION 2022 PROGRAMA

Berrikuntzaren arloko jarduerak finantzatzeko programa. 2,5 milioi euro eta gehiagoko dirulaguntzak ematen ditu teknologia aplikaziorako ingurune garrantzitsu batean baliozkotu eta frogatzeko, eta merkaturako prestakuntza garatzeko.

Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua

 

Irailak 28 eta 29

 IKERKETAKO ETA BERRIKUNTZAKO EUROPAKO JARDUNALDIAK. Sarean

Ikerketako eta Berrikuntzako Europa Egunak Europako Batzordearen ikerketako eta berrikuntzako urteko ekitaldi nabarmenenak dira; haietan, arduradun politikoak, ikertzaileak, enpresaburuak eta jendea, oro har, batzen da, ikerketak eta berrikuntzak Europan eta haratago duten etorkizunaz eztabaidatzeko eta hari forma emateko. Aurten, Europaren erresilientzia eta haren autonomia estrategikoa sendotzeko irtenbide berriez eztabaidatzeko eta haiei forma emateko aukera ematen da. 

Deitzailea: Europako Batzordea

 

Irailak 29 eta urriak 6

IKASTAROA: Negozio-ereduetan berritzea

C2B – Campus to Businessek, Mondragon Unibertsitateak eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak emandako ikastaro aurreratu honek negozio-ereduen berrikuntzari lotutako kontzeptuetan sakontzen du, eta, kasu praktiko bat aztertu eta tresna zehatzak erabilita, aukera ematen du enpresek beren negozio-eredua berritzeko aukerak ezagutzeko.

Antolatzailea: Innobasque

 

Urriaren 4tik 7ra 

BIG SCIENCE BUSINESS FORUM 2022an Granadan

BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa-azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa- eta industria-azpiegituren arteko topagune nagusia izatea. Hau izango da ekitaldiaren bigarren edizioa, eta Big Science Market merkatuaren etorkizuneko helburuak jorratuko dira Granadako Kongresuen Jauregian.

 Antolatzailea: CDTI

 

Urriak 6 eta 7

AEROTRENDS 2022, JOERA AEROESPAZIALEN NAZIOARTEKO KONFERENTZIA. Bilbo

Honako hauek izango dira gai nagusiak: jasangarritasuna, ingurumena, aireontzi elektrikoagoak edo ekonomia zirkularra. Hau da, gure etorkizun hurbila, sektoreak aurrean duen etorkizuna. Kongresuan ez dira alde batera utziko fabrikazio aurreratua edo gure sektoreko lehiakortasunerako gakoak, gure aireontzi jasangarri, eraginkor eta errespetuzkoagoa aurkitzeko ezinbestekoak baitira.

Antolatzailea: Hegan

 

Urriaren 18tik 20ra

ENERGIA OZEANIKOAREN KLUSTERRA EUROPAN

Ekitaldiak Ocean Conference on Ocean Energy (ICOE) jasoko du, Ocean Energy Europe’s-en (OEE) urteko erakusketa. Energia ozeanikoko profesionalak eta erabakiak hartzeko mundu osoko arduradunak bilduko ditu Donostian (Euskadi, Espainia)… Indarrak batzean, antolatzaileek aurrekaririk gabeko aukera emango dute sektoreak arrakastak aurkezteko, harremanak ezartzeko eta negozioak egiteko.

Antolatzaileak: ICOE eta OEE

 

Urriaren 19ra arte

DEIALDIA: EIC PARTHFINDER CHALLENGES 2022

Zientziaren edo teknologiaren edozein eremutan oinarritutako proiektuak finantzatzeko Europako programa. Edizio hau 6 erronken konbinazioan oinarritzen da. Konbinazio bakoitzak Europako Berrikuntzaren Kontseiluko (EIC) zuzendari bat izango du buru. 

Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua

 

Urriaren 19tik 21era

2022ko IKERKETA‑AZPIEGITUREN INGURUKO NAZIOARTEKO BATZARRA (ICRI). Brnon, Txekiar Errepublikan.

Ikerketa‑azpiegiturako arduradun politikoek, operadoreek eta erabiltzaileek eta mundu osoko ikerketan interesa duten alderdiek goi‑mailako eztabaidetarako plataforma bat eskainiko dute, ikerketa‑azpiegituraren gai premiazkoenak jorratzeko. ICRIren edizio honen ardatza izango dira ikerketa‑azpiegituren onura sozioekonomikoak eta erantzukizun soziala, nazioarteko lankidetzarako testuinguruan eta bateratutako azpiegitura‑ekosistema garatzeko moduak aztertzen. Programan aurrez aurreko elementuak zein elementu digitalak egongo dira, baita osoko saio zein saio paraleloak ere. Horrez gain, hainbat ekitaldi satelite eta gertaera paralelo ere antolatuko dira, baita Brnoko ikerketa‑azpiegituretarako in situ bisitak ere.

Antolatzailea: Europako Batzordea

 

Azaroaren 14ra arte

ZIBERSEGURTASUN INDUSTRIALA 2022-LAGUNTZAK

Zibersegurtasunerako laguntzak, industriako eta industriarako zerbitzuetako enpresak zibererasoen eta informazio sentikorraren lapurreten aurrean babesteko, hornitzaile espezializatuen laguntzarekin. Industria adimendunerantz egindako eraldaketak eta honek dakarren konektibitateak agerian uzten dute zibersegurtasuna funtsezko tresna dela Euskadiko industria-enpresak gero eta hobeto prestatuta egon daitezen eraso zibernetikoei aurre egiteko, eta mehatxu hauen aurrean beren datuen eta prozesuen segurtasuna bermatzeko beharrezko baliabideak izan ditzaten.

Antolatzailea: SPRI

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago