Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak parte hartu zuen atzo Berdeago Energy, Jasangarritasunaren Euskal Azokaren esparruan egin zen “Erronkak eta aukerak ekintzailetzan” mahai-inguruan. Azoka Durangon ari dira egiten, maiatzaren 5etik 8ra bitartean. Mahai-inguruan honako hauek aritu ziren: Gotzon Bernaola, Innobasqueko Enpresa Berrikuntzaren koordinatzaile nagusia; Marta Martínez, Cebek Emprendeko Ekintzailetza eta Pertsonen Kudeaketako arduraduna; Javier García, Beazeko Sustapen Ekonomikoko Arlo operatiboko zuzendaria; eta Fernando de la Torre, Birgaitze energetikoko ekonomia zirkularraren ibilbidea Durangon. 

Bernaolak honako hau esan zuen: “ingurumen-jasangarritasuna lehiarako abantailak sortzeko ardatz argienetako bat da, digitalizazioarekin edo premia sozio-sanitarioekin batera. Aurre egin behar diegun hiru trantsizioak dira, eta, ondorioz, arlo horietan sortzen dira enpresek balio-proposamen berriak (produktuak, prozesuak eta negozio-ereduak) sortzeko aukerak”. Horrez gain, azpimarratu zuen ingurumen-jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra EBren lehentasunezko ardatzetako bat direla eta EBk baliabide garrantzitsuak jarri dituela bere tresnetan, eremu horretan proiektuak eta ekimenak sustatzeko. Hau ere adierazi zuen: “funtsezkoa da gazteen ekintzailetza sustatzea ingurumen-jasangarritasunaren eremuan”. Ildo horretan, adierazi zuen balio-proposamen bat sortu dutela euskal enpresei eta gazteei laguntzeko erronkei (besteak beste ingurumen-erronkei) berrikuntzaren ikuspegiaren arabera erantzuteko lanarekin bat egiten, eta, gainera, lehiarako abantailak sortu dituztela maila globalean.

Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak inauguratu zuen Berdeago Energy azoka, eta honako hauek ere hartu zuten parte ekitaldian: Inmaculada Garrastatxu, Durangoko alkatea; Alejandro Martínez, Eroskiko Osasun, Jasangarritasun eta Kalitate zuzendaria; Ainhoa Elortegui, BBK Fundazioko ingurumen eta garapen jasangarriko lerroaren arduraduna; eta Pedro María Barreiro, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko kudeatzailea. Tazebaezek antolatzen du Berdeago Energy azoka, eta energia‑efizientziaren, ingurumen-berrikuntzaren, ekonomia zirkularraren, mugikortasun jasangarriaren eta birgaitzearen sektoreetako profesionalak biltzen ditu urtero.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago