Gure berrikuntza agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta ikastaroekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.
Maiatzak 2
JARDUNALDIA: “NOLA IZAN ENPRESA EKINTZAILEAGOA. BARNE-EKINTZAILETZARAKO LAGUNTZAK BIZKAIAN”<
Jardunaldia: “Nola izan enpresa ekintzaileagoa. Barne-ekintzailetzarako laguntzak Bizkaian”. Ekitaldia Bizkaiko industria-enpresetako eta zerbitzu aurreratuen enpresetako jabe eta zuzendaritza-taldeei dago zuzenduta. Hauek dira jardunaldiaren helburuak: gure enpresen DNA ekintzailea indartzeko arrazoiak eta aukerak ulertzea; negozio berriak arrakastaz abiarazi dituzten gure inguruko “enpresa ekintzaileen” esperientziak partekatzea; enpresa-negozio berriak etengabe eta sistematikoki aztertu eta sortzeko helburua duen EJGV-SPRIren Barnekintzaile programa berria bertatik bertara ezagutzea; eta antzeko premiak dituzten enpresen arteko elkarrizketa eta trukea bultzatzea. Barakaldoko Ilgner espazioan izango da.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri
Maiatzak 2, 3 eta 4
EUSKO JAURLARITZAK BARNE‑EKINTZAILETZA PROGRAMA BERRIA AURKEZTU DU
Barne‑ekintzailetza programa berria bultzatzen ari da Eusko Jaurlaritza. Programa horrek enpresa‑negozio berriak modu sistematikoan esploratzea eta sortzea du helburu. Ekimenak Barnekintzaile du izena, eta hiru lurraldeetan jardunaldi banatan aurkeztuko da, maiatzaren 2, 3 eta 4an. Barnekintzaile programak aholkularitza eskaintzen du, proiektu barne‑ekintzaile bat diseinatzetik hori ezartzera. BICek babes espezializatua eskainiko dute, eta garapen‑ eta finkatze‑faseak erraztuko ditu horrek.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri
Maiatzak 3
JARDUNALDIA: “NOLA IZAN ENPRESA EKINTZAILEAGOA. BARNE-EKINTZAILETZARAKO LAGUNTZAK ARABAN”
Jardunaldia: “Nola izan enpresa ekintzaileagoa. Barne-ekintzailetzarako laguntzak Araban”. Ekitaldia Arabako industria-enpresetako eta zerbitzu aurreratuen enpresetako jabe eta zuzendaritza-taldeei dago zuzenduta. Hauek dira jardunaldiaren helburuak: gure enpresen DNA ekintzailea indartzeko arrazoiak eta aukerak ulertzea; negozio berriak arrakastaz abiarazi dituzten gure inguruko “enpresa ekintzaileen” esperientziak partekatzea; enpresa-negozio berriak etengabe eta sistematikoki aztertu eta sortzeko helburua duen EJGV-SPRIren Barnekintzaile programa berria bertatik bertara ezagutzea; eta antzeko premiak dituzten enpresen arteko elkarrizketa eta trukea bultzatzea. Gasteizko Teknologia Parkeko Eraikin Nagusian izango da.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri
Maiatzak 3
WEB-MINTEGIA: SMART GRIDS: NOLA ZIURTATU INTEROPERABILITATEA ETA ZIBERSEGURTASUNA
Web-mintegi honetan smart grids direlakoen ekipoen arteko interoperabilitatea ahalbidetzeko metodologia aurkeztuko da, zibersegurtasun-baldintzak ziurtatuta. Euren sareak eta ekipoak digitalizatzeko prozesuan murgilduta dauden konpainia elektrikoei eta ekipo elektrikoen fabrikatzaileei dago zuzenduta.
Antolatzailea: Tecnalia
Maiatzak 3
MINTEGIA: TEKNOLOGIA DISRUPTIBOEN NAZIOARTEKO ERABILERA‑KASUAK
Teknologia disruptiboen nazioarteko erabilera‑kasuei buruzko web‑mintegia. Modu telematikoan egingo da ZOOM plataformaren bidez, eta goizeko 11:00etan hasiko da.
Antolatzailea: Disruptive
Maiatzak 3
EIT COMMUNITY: EUROPAKO BAUHAUS INFORMAZIO‑EGUN BERRIA
EIT Community New European Bauhaus Info Day ekitaldiak Europako Bauhaus Berrian interesa duten beste alderdi batzuk ezagutzeko, lotutako finantzaketa‑aukerak ezagutzeko eta Europako Bauhaus Berria eratzeko moduari buruzko ideiak trukatzeko aukera emango du. Europako Bauhaus Berria diziplinarteko ekimen sortzailea da, eta etorkizuneko bizimoduak diseinatzeko topagunea sortzen du. Bizimodu berri horiek artearen, kulturaren, gizarte‑inklusioaren, zientziaren eta teknologiaren arteko bidegurutzean kokatuta daude.
Antolatzailea: Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutua (EIT) <0}
Maiatzaren 3tik 31ra
PERTSONEN BERRIKUNTZAREN HILABETEAREN IV. EDIZIOA. Arrasaten
2019az geroztik, Garaia Parke Teknologikoa urtero bezala, Pertsonen Berrikuntzarako eszenatoki bihurtzen da berriz ere. Bertan, hainbat diziplinatako profesionalek; tresnak, hausnarketa eta irtenbide praktikoak proposatuko dituzte enpresok bizi ditugun egoera desberdinetarako. Aurten, gai hauek jorratuko dira: kultura bortitza eta oldarkorra, ziurgabetasun‑uneetan hartutako erabakiak, loa lan-istripuak prebenitzeko tresna gisa, absentismoaren kudeaketa eta lan‑inguruneko portaera toxikoak.
Antolatzailea: Garaia
Maiatzak 4
JARDUNALDIA: “NOLA IZAN ENPRESA EKINTZAILEAGOA. BARNE-EKINTZAILETZARAKO LAGUNTZAK GIPUZKOAN”<
Jardunaldia: “Nola izan enpresa ekintzaileagoa. Barne-ekintzailetzarako laguntzak Gipuzkoan”. Ekitaldia Gipuzkoako industria-enpresetako eta zerbitzu aurreratuen enpresetako jabe eta zuzendaritza-taldeei dago zuzenduta. Hauek dira jardunaldiaren helburuak: gure enpresen DNA ekintzailea indartzeko arrazoiak eta aukerak ulertzea; negozio berriak arrakastaz abiarazi dituzten gure inguruko “enpresa ekintzaileen” esperientziak partekatzea; enpresa-negozio berriak etengabe eta sistematikoki aztertu eta sortzeko helburua duen EJGV-SPRIren Barnekintzaile programa berria bertatik bertara ezagutzea; eta antzeko premiak dituzten enpresen arteko elkarrizketa eta trukea bultzatzea. Donostiako BIC zentroan izango da.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri
Maiatzak 4
JARDUNALDIA: “DIMENTSIO DIGITALA PERTSONEN KUDEAKETA ESTRATEGIKOAN”<
ISEAk pertsonen kudeaketa estrategikoaren dimentsio digitalaren inguruko topaketa bat antolatu du, eta gaian adituak diren hiru hizlarik hartuko dute parte. Solasaldia maiatzaren 4an egingo da, 10:30etik 12:30ra, Arrasateko Garaia Teknologia Parkeko LKS Eraikineko Plaza Aretoan. Saioan parte hartzeko, izena eman beharra dago, posta elektronikoko helbide honetara mezu bat bidaliz: http://mailto:[email protected]/
Antolatzailea: ISEA
Maiatzak 4
WEB‑MINTEGIA: “ETORKIZUNA NEGOZIOA JADA: BIG DATA”
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak “Etorkizuna negozioa jada: Big Data” web‑mintegian parte hartzera gonbidatu nahi zaitu. Mintegi horretan, teknologia horren benetako ezartze‑kasuak aztertuko dira, eta maiatzaren 4an (asteazkena), goizeko 10:00etan egingo da. Bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, teknologia disruptiboen, kasu honetan, Big Dataren, askotariko adibide errealak erabiltzea. Teknologia horiek negozio dira jadanik, eta gure enpresa eta erakunde askok martxan jarri dituzte dagoeneko. Bestalde, gure enpresen eta erakundeen arteko B2B harremanak sustatzea, teknologia horiei lotutako proiektuak lortzeko.
Antolatzailea: Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea
Maiatzaren 4ra arte
EIC PATHFINDER OPEN 2022 PROGRAMA
Programak teknologia berritzaile berria garatzen duten ikertaldeak babesten ditu. Pathfinder-ek erabat berriak diren teknologien ideia ausartak aztertzen laguntzen du eta teknologia arloko aurrerapenen oinarri diren abangoardiako eta arrisku handiko diziplina arteko zientzia-lankidetzak hartzen ditu bere baitan.
Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua
Maiatzaren 4ra edo irailaren 28ra arte
Berrikuntzaren arloko jarduerak finantzatzeko programa. 2,5 milioi euro eta gehiagoko dirulaguntzak ematen ditu teknologia aplikaziorako ingurune garrantzitsu batean baliozkotu eta frogatzeko, eta merkaturako prestakuntza garatzeko.
Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua
Maiatzaren 5era arte
MODELIZAZIO MATEMATIKOKO AHOLKULARITZA-ZERBITZUAREN EDIZIO BERRIA<
Maiatzaren 6an, online jardunaldi bat egingo da, Modelizazio Matematikoko Aholkularitza Zerbitzuaren hirugarren edizioa aurkezteko. Beazek, Basque Center for Applied Mathematics-ekin (BCAM) elkarlanean, matematiken bidez berritu nahi duten Bizkaiko ETEei eta startupei eskaintzen die zerbitzu hori. Topaketan zerbitzuaren gakoak azalduko dira. Hau da, doakoa da, indibidualizatua eta, aldi berean, kolaboratiboa da, enpresa bakoitzaren eta BCAMeko ezagutza transferitzeko unitatearen artean, eta erabakigarria da landuko den erronka hasieratik argi izatea. Maiatzaren 5ean amaituko da izena emateko epea.
Antolatzaileak: BEAZ eta BCAM
Maiatzak 5
BERDEAGO: EKOBERRIKUNTZAKO EKINTZAILETZA-JARDUNALDIAK
Europako Jasangarritasun Elkarteak BERDEAGO Energy 2022 azoka aurkeztu du. Edizio honetan berritasun interesgarri bat dago: ekoberrikuntzako ekintzailetzaren laguntza. Guztira doako 8 stand egongo dira, eta aurten abian dauden edo urtea amaitu aurretik jarduera abiarazi nahi duten ekimenek eskatu ahalko dituzte. Horrela, espazio bat izango dute esperientziak partekatzeko, merkatuan finkatuta dauden eta azokako erakusle gisa parte hartzen duten enpresekin harremanetan jartzeko, proposamenak publiko partikular eta profesionalarekin kontrastatzeko eta merkatu-analisi praktikoa probatzeko. Azoka Durangoko Landako Gunean izango da, eta goizeko 9:30ean hasiko da.
Sustatzailea: Tazebaez
Maiatzaren 5etik 8ra
BERDEAGO ENERGY 2022 AZOKA. Durangon
Irekita dago BERDEAGO Energy 2022 azokarako izen-emate profesionalak eskatzeko erregistroa. Berdeago Energy azokan irtenbideak eta sistemak erakusten ditugu, bai energia-eraginkortasunari eta ingurumen-berrikuntzari dagokienez, bai ekonomia zirkularrari, iraunkortasuna irizpide duten eraikuntza eta birgaitzeari eta mugikortasun jasangarriari dagokionez besteak beste. Bertan sektoreen profesionalak daude, baita azken kontsumitzaile interesatua ere. Maiatzaren 5etik 8ra bitartean izango da, Durangoko Landako Gunean.
Antolatzailea: BERDEAGO (Jasangarritasunaren Europako Elkartea)
Maiatzaren 6ra arte
Europako Batzordea hautagaiak bilatzen ari da IKIaren Batzorde Zientifikoa osatzeko.
EUROPAKO BATZORDEA IKI KOMITERAKO HAUTAGAIAK BILATZEN ARI DA
Identifikazio Komite Iraunkor independentea Europako Batzordeak sortu zuen 2020an, eta organoaren Batzorde Zientifikoaren kide izateko hautagaiak bilatzen hasi da. Komitea harremanetan jarriko da Europako ikerketa‑komunitatea ordezkatzen duten erakundeekin, eta hautagai bikainak izendatuko dituzte. Horrez gain, Europako ikerketa ordezkatzen duten beste ikerketa-erakunde batzuen hautagaitzak ere jasotzen dituzte.
Deitzailea: Europako Batzordea
Maiatzak 6
NEXT GENERATIONEN ETORRERAREN ONDORIOZKO ERRONKAK ETA AUKERAK
Cámarabilbaok Next Generation funtsen etorrerak enpresa‑sareari ekarriko dizkion erronka eta aukerei helduko dien jardunaldia antolatu du. Finantzen eta Europako politikaren munduko zenbait pertsona garrantzitsuk suspertze‑funtsen garrantzia azalduko dute, bai eta gure inguruko ETE eta erakundeek horiei etekina nola atera diezaioketen ere.
Antolatzailea: CÁMARABILBAO
Maiatzak 8
EUROPAKO EGUNAREN OSPAKIZUNA BUDAPESTEN
Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutua (EIT) presente izango da Szabadság tér-en egingo den ekitaldian. Izan ere, karpa bat izango du, EIT komunitatea eta horretako Hungariako berritzaile batzuk ezagutzeko eta tailerretan parte hartzeko. Oinezko lasterketa batek emango dio hasiera Europako Egunari, eta EITeko korrikalari‑talde batek horretan parte hartuko du.
Antolatzailea: Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutua (EIT)
Maiatzak 9
BIGARREN SPERTUS TOPAKETA, ENERGIA‑TRANTSIZIOARI BURUZKO MINTEGI IRAUNKORRA
Prestigio handiko zientzialari eta teknologoek osatuko dute topaketa. Horren helburua ezagutza estrategikoaren hub bat izatea da, egungo munduko erronka handietako baten, energia‑trantsizioaren, aurrean. SPERTUSen xedea munduko energia‑agertokiaren eta horrek Euskadiko eta Europako egitura industrial eta ekonomikoan duen eraginaren inguruko hausnarketa estrategikoari lotutako think tank bat sortzea da. Gainera, aurrezpen‑kultura eta energia‑eraginkortasuna bultzatu nahi ditu, bai eta alorreko profesionalei formakuntza eman ere, hala unibertsitatean nola sektore ekoizlean eta administrazioetan.
Antolatzaileak: UPV/EHU eta Energiaren Euskal Erakundea
Maiatzaren 10etik 11ra
EKIPO ELEKTRIKO ADIMENDUNEN NAZIOARTEKO XVII. JARDUNALDIAK. Bilbon
Xedea da topagune bat sortzea, hainbat herrialde eta eremutako adituek eta ikertzaileek ideiak elkarri aurkeztu eta sektore elektrikoko teknikaren eta aurrerapenen egoerari buruz eztabaidatzeko aukera izan dezaten. Edizio honetan arreta jarriko da teknologiek duten rolean eta horiek duten Europako Itun Berdean eta Berreskurapen Planetan duten eraginean.
Antolatzailea: TECNALIA
Maiatzak 12
KONFIANTZAZKO ZERBITZU DIGITALAK: ERALDAKETA DIGITALAREN ERRONKA. Gasteizen.
Ekitaldia konfiantzazko zerbitzu digital berrien aitzindari izan nahi duen eta Euskadin erreferente bihurtu nahi duen ekimena da, horiek baitira erakunde eta pertsonen eraldaketa digitalari ekiteko oinarri sendoa. Gasteizko Teknologia Parkeko Eraikin Nagusian izango da, goizeko 9:15etik aurrera.
Antolatzaileak: Spri eta Metaposta
Maiatzaren 17ra arte
EKITALDIA: “BUSINESS 4 COOPERATION CODEWAY”
Artekaritza‑ eta networking‑ekitaldia da, eta elkarlanaren eta garapenaren lehen erakusketa eta konferentziaren testuinguruan egingo da: negozioak, ikerketa, berrikuntza, elkarketa, elkarlana. Networkingaren inguruko nazioarteko programaren parte da. Programa horrek networking– eta matchmaking‑ekimenez jositako bi egun oso ditu. Maiatzaren 19an eta 20an egingo da Erroman.
Antolatzailea: Fiera di Roma
Maiatzaren 17tik 19ra
FOOD 4 FUTURE BILBAO FOODTECH WORLD SUMMIT. BECen (Bilbao Exhibition Centre)
Food 4 Future Bilbao World Summit-ek adimen artifizialeko adituak bilduko ditu, hain zuzen ere, elikagaien eta baliabideen hobekuntzari, klima-aldaketaren eragileei, ekimen disruptiboei eta sektorean eragina duten konponbideei aplikatutako elikagai berrien diseinuari, elikagaiak ekoizteko industria teknologikoari, ikerketa- eta garapen-zentroei aplikatutako adimen artifizialeko adituak. Biltzarra BECen, Bilbon, egingo da, maiatzaren 17tik 19ra.
Antolatzaileak: BEC, NEBEXT eta ZTI
Maiatzaren 22tik 26ra
MUNDUKO EKONOMIA FOROAREN 2022ko URTEKO BILERA. Davosen, Suitzan
“Elkarrekin lan egin, konfiantza berrezarri” lelopean, 2022ko urteko bilera izango da, pandemia hasi zenetik, lidergoari buruzko munduko aurrez aurreko lehenengo ekitaldia. 2022ko urteko bilera Davos-Klostersera itzuliko da, bi urteko etenaldiaren ondoren, eta munduko liderrei aukera emango die munduko egoeraren balantzea egiteko eta datorren aldi erabakigarrirako elkarteak eta politikak eratzeko.
Antolatzailea: Munduko Ekonomia Foroa
Maiatzak 24
TEKNOLOGIA ETA ENPRESA LANKIDETZARAKO JARDUNALDIAK
Teknologia eta Enpresa Lankidetzarako jardunaldiak
Hannover Messe 2022 Azokan teknologia eta enpresa lankidetzarako jardunaldiak egingo dira. “Artekaritza hibridoko ekimen” gisa antolatzeko planteatu dira jardunaldiak, in situ bilerekin eta bilera birtualetan online parte hartzeko aukera gehigarriarekin. Bitartekotza‑ekimenak ETE eta ikerketa‑antolakundeei eskaintzen die beste kide batzuk aurkitu eta horiekin biltzeko aukera, merkataritza‑negozioak egiteko eta ikerketa zein teknologiaren arloetan lankidetzan aritzeko.
Antolatzaileak: NBank Hannover eta sareko beste kide batzuk, horien artean Innobasque
Maiatzaren 24tik 25era
2022ko EITren (EUROPAKO BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIA INSTITUTUA) OSASUN GAILURRA. Suedian
Gailurrak aukera bat eskaintzen die Europako berritzaileei, lanean aritu diren gaietan parte har dezaten, beren ideiak modu irekian adieraz ditzaten eta publiko zabalago baten iruzkinak bil ditzaten. Xedea da Europa osoan bizitzak salbatu eta horiek hobetzen laguntzea. Mundu mailako hizlariak eszenatokian egongo dira beren esperientziak partekatzeko, hitzaldi inspiratzaileen, galdera eta erantzun interaktiboen, tailerren eta eskola magistralen bidez. Karolinska Institutuan, Stockholmen, Suedian.
Antolatzailea: EITHsummit
Maiatzaren 30etik ekainaren 2ra
HANNOVER MESSE 2022 AZOKA. Hannoverren, Alemania
HANNOVER MESSE azoka aurrez aurre egingo da berriro 2022ko maiatzaren 30etik ekainaren 2ra bitartean. Azoka fisikoa produktu digital berriekin lotuko da eta erakusketariei eta bisitariei ahalik eta segurtasun handiena eskaintzen dien higiene-kontzeptu bat erabiliko da. Hala, azkenean, industria‑ekoizpenaren “etorkizuna bueltan da” eta gai nagusia industria-eraldaketa izango da.
Antolatzailea: Hannover Messe
Maiatzaren 31ra arte
INNOBIDEAK KUDEABIDE, KUDEAKETA AURRERATUAREN BIDEZ ENPRESEN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO
Kudeabide Programa Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek elkarrekin sortutako proiektua da. Ezaugarri hauek dituzten enpresei zuzenduta dago: bost langile edo gehiago izatea, Euskadin egoitza soziala edo lan‑zentro bat edukitzea (horietan hartuko du esku programak) eta industria‑jardueretan eta horri lotutako zerbitzuetan lan egitea. Helburu nagusia Euskadiko enpresen lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzea da, Kudeaketa Aurreratuko metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzeko babesa emanez. Horretarako, hasierako egiaztatzea egingo da eta proiektu pilotuak edo/eta finkatze‑proiektuak garatuko dira.
Antolatzaileak: Bentas Taldea eta Kudeabide
Ekainaren 3ra arte
ZINEMALDIA STARTUP CHALLENGE, IV. DEIALDIA
Donostia Zinemaldiak gaur abiaraziko du Zinemaldia Startup Challenge lehiaketaren laugarren deialdia; Zinemaldia Startup Challenge Europako ekintzaileei eta sortu berri diren startupei zuzendutako lehiaketa da, baldin eta horien proiektuek ikus-entzunezkoei aplikatutako teknologia berriak txertatzen badituzte. Zinemaldiaren apustu estrategikoa da, ikus-entzunezkoen teknologiari eta industriari buruz hausnartzeko, bi sektoreen arteko harremanak estutzeko eta sorkuntzaren eta negozioaren alorrean sortzen dituzten aukerak ezagutarazteko erreferentziazko gune gisa kokatzeko. Aurten, lehen aldiz, Estatuko ekintzaile eta startupentzako lehiaketa espezifiko bat sortu da, eta Europakoei zuzendutakoen aldi berean egingo da ekimen berria. Hautatutako proiektuak Zinemaldia & Technology jardunaldian aurkeztuko dira. Irailaren 22an, ostegunean, izango da, Donostia Zinemaldian.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri
Ekainaren 9tik 12ra
EUROPAKO BAUHAUS BERRIKO JAIALDIA, Bruselan
Europako Batzordeak erakunde, enpresa, ikertzaile, berritzaile, arkitekto, artista nahiz ikasleak eta interesa duen edonor gonbidatzen du Bruselan egingo den Europako Bauhaus Berriko lehenengo Jaialdira. Deialdiak irekita egongo dira martxoaren 7ra arte, erakundeek eta interesdunek beren jarduerak, proiektuak, tokiak edo ekitaldi paraleloak proposatzeko eta Jaialdian sartzeko. Aukera paregabea da ikerketa eta gure ingurunea eraldatzeko berrikuntzaren arloko konponbideak aurkezteko, konexio berriak sortzeko, bisitariak erakartzeko eta tokiko zein nazioarteko publikoarekin konprometitzeko.
Antolatzaileak: New European Bauhaus eta Europako Batzordea
Ekainaren 13tik 17ra
MAKINA‑ERREMINTAREN BIURTEKOA 2022. BECen, Barakaldon (Bizkaia)
31 BIEMH bueltan da, eta teknologian, konponbideetan, berrikuntza proposamenetan eta erakusketa gunean anbiziorik handiena duen edizioa da. Motibazio eta energia handiz antolatutako edizioa da eta bertan mundu osoko erakusketariek eta bisitariek merkataritza kontaktuak egin ahalko dituzte, sinergiak eratuko dira eta negozio aukera berriak garatuko dira.
Antolatzaileak: AFM eta BEC
Ekainaren 15etik 17ra
STEM HEZKUNTZARI BURUZKO NAZIOARTEKO STEM KONFERENTZIA. Herbehereetan
CTE‑STEM 22 da APSCE (Asia‑Pacific Society for Computers in Education) elkarteak antolatutako STEM Hezkuntzaren eta Pentsamendu Konputazionalaren inguruko nazioarteko 6. konferentzia. Ideien nazioarteko trukerako Programaren ekimen garrantzitsuena izango da eta bertan pentsamendu konputazionala garatzeko ezarpenaren inguruko aurkikuntzak eta emaitzak azaldu eta hedatuko dira. Konferentziak hasiera‑hitzaldiak, gonbidatuen hitzaldiak, eztabaidarako panelak, tailerrak eta dokumentuen aurkezpenak bilduko ditu.
Antolatzailea: APSCE
Ekainaren 15era arte edo urriaren 5era arte
Programak enpresa txiki eta ertainak (ETEak) babesten ditu, bereziki EIC Funtsaren bidez finantzaketa eta inbertsioak, sortzen ari diren banakako enpresek eta enpresa txikiek jardunbidea aldatzen duten berrikuntzak garatu eta zabal ditzaten.
Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua
Ekainak 20
III. JOSÉ IGNACIO ARRIETA ENPRESA ETA GIZARTE SARIAREN BANAKETA
Estrategia Empresarialak José Ignacio Arrieta Enpresa eta Gizarte Sariaren hirugarren edizioa egingo du. Horren helburua euskal enpresek (enpresa‑talde zein enpresa‑munduarekin harremana duten pertsonek) duten Gizarte Erantzukizun Korporatiboko jokaera nabarmenenak aitortzea eta haien ekarpenak garapen sozio‑ekonomikoan, ongizatean, hezkuntzan eta kulturan ezagutaraztea da. Bilboko BBK Aretoan egingo da, 18:00etan.
Deitzailea: Estrategia Empresarial
Ekainak 21 eta 22
GARAPENAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK
Garapenaren Europako Jardunaldiak (GEJ) dira nazioarteko elkarteen Europako foro nagusia. Foroak eragile nagusiak biltzen ditu ideiak eta esperientziak parteka ditzaten, elkarte berriak eta munduko erronkarik larrienei irtenbide berritzaileak bilatzeko. EDDaren 15. edizioaren ardatza honako hau izango da: “Global Gateway: elkarte jasangarriak sortzea mundu konektatu baterako”. Global Gateway Europako estrategia berria da, eremu digitalean, energian eta garraioan konexio adimendunak, garbiak eta seguruak sutatzeko eta mundu osoko osasun-, hezkuntza- eta ikerketa-sistemak bultzatzeko. Jendearentzat eta planetarentzat funtzionatuko duten konexio jasangarriak eta konfiantzazkoak defendatzen ditu, munduko erronkarik larrienei aurre egiteko: klima-aldaketa eta ingurumenaren babesa, osasun-segurtasuna hobetzea, lehiakortasuna eta munduko hornikuntza-kateak.
Antolatzailea: Europako Batzo
Ekainak 21
ELKARGIREN 32. ENPRESA‑TOPAKETA
Gorde data.
Antolatzailea: Elkargi
Uztailak 22
2019az geroztik egikaritu diren eta berrikuntza eta ikerketako Euskadiko programek finantzatu dituzten kasuak ari dira bilatzen. Zure erakundeak produktua, prozesua edo negozio-eredua berritu badu, hautagaitza aurkez dezakezu Global Innovation Day Euskadiren hurrengo edizioan parte hartzeko. Kasu konpletoenak aurkeztuko dira Euskadiko berrikuntza-kasu praktikoen deialdiaren hurrengo edizioan. Oinarriak betetzen dituzten hautagaitzak Innobasqueren Kasu Praktikoen Bankuak sartuko dira. Izena emateko epea uztailaren 22an itxiko da.
Antolatzailea: Innobasque
Urriaren 4tik 7ra
BIG SCIENCE BUSINESS FORUM 2022an Granadan
BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa-azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa- eta industria-azpiegituren arteko topagune nagusia izatea. Hau izango da ekitaldiaren bigarren edizioa, eta Big Science Market merkatuaren etorkizuneko helburuak jorratuko dira Granadako Kongresuen Jauregian.
Antolatzailea: CDTI
Urriak 6 eta 7
AEROTRENDS 2022, JOERA AEROESPAZIALEN NAZIOARTEKO KONFERENTZIA. Bilbo
Honako hauek izango dira gai nagusiak: jasangarritasuna, ingurumena, aireontzi elektrikoagoak edo ekonomia zirkularra. Hau da, gure etorkizun hurbila, sektoreak aurrean duen etorkizuna. Kongresuan ez dira alde batera utziko fabrikazio aurreratua edo gure sektoreko lehiakortasunerako gakoak, gure aireontzi jasangarri, eraginkor eta errespetuzkoagoa aurkitzeko ezinbestekoak baitira.
Antolatzailea: Hegan
Urriaren 19ra arte
DEIALDIA: EIC PARTHFINDER CHALLENGES 2022
Zientziaren edo teknologiaren edozein eremutan oinarritutako proiektuak finantzatzeko Europako programa. Edizio hau 6 erronken konbinazioan oinarritzen da. Konbinazio bakoitzak Europako Berrikuntzaren Kontseiluko (EIC) zuzendari bat izango du buru.
Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua
Urriaren 19tik 21era
2022ko IKERKETA‑AZPIEGITUREN INGURUKO NAZIOARTEKO BATZARRA (ICRI). Brnon, Txekiar Errepublikan.
Ikerketa‑azpiegiturako arduradun politikoek, operadoreek eta erabiltzaileek eta mundu osoko ikerketan interesa duten alderdiek goi‑mailako eztabaidetarako plataforma bat eskainiko dute, ikerketa‑azpiegituraren gai premiazkoenak jorratzeko.. ICRIren edizio honen ardatza izango dira ikerketa‑azpiegituren onura sozioekonomikoak eta erantzukizun soziala, nazioarteko lankidetzarako testuinguruan eta bateratutako azpiegitura‑ekosistema garatzeko moduak aztertzen. Programan aurrez aurreko elementuak zein elementu digitalak egongo dira, baita osoko saio zein saio paraleloak ere. Horrez gain, hainbat ekitaldi satelite eta gertaera paralelo ere antolatuko dira, baita Brnoko ikerketa‑azpiegituretarako in situ bisitak ere.
Antolatzailea: Europako Batzo