Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, beste ETE bazkide bat du: Iparlat. Enpresak elikagai osasungarri eta iraunkorren sorta zabala ekoizten du, teknologia altuenaren bidez ontziratua. Hiru urtetan %100 landare-jatorriko enpresa-proiektu bat garatu dute: Natur All. Merkaturatutako azken produktuen artean nabarmentzekoak dira kartoian ontziratutako ura eta edari begetala duten dosi bakarreko kafe-kapsulak. Iparlateko arlo guztiek berrikuntza-prozesuan parte hartzen dute, eta horretarako, produktu-sorta zabala diseinatzen, garatzen eta industrializatzen dute, betiere kontsumitzailea eta haren beharrizanak ardatz hartuta.

Ongi etorri Innobasquera!

Partekatu albiste hau