FIRST LEGO League nazioarteko hezkuntza‑programak mundu osoko 560.000 parte‑hartzaile gazteri ondasunen eta salgaien garraioak aurre egin behar dien desafioei konponbide berritzailea bilatzea proposatzen die. Erronka horren aurrean zientzia, teknologia eta dibertsio eta talde‑lanar aplikatu beharko dituzte. Euskadin eskaintzen den prestakuntza-tailerren zikloa bikoiztu egin da iazkoarekin alderatuta. Prestakuntzak aukera ematen die ikasleei garraioan lan egiten duten ikertzaile, zientzialari eta teknologoen lana ezagutzeko, enpresen, zentro teknologikoen eta unibertsitateen eskutik. Aurten, lehen aldiz, prestakuntza-saioak zabalik egongo dira Bigarren Hezkuntzako euskal ikastetxe guztientzat, FIRST LEGO League Euskadin parte hartu ala ez.

Aurten Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak STEAM hezkuntzaren (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematikak, ingelesezko siglaren arabera) ekimenaren 13. edizioa antolatu du Deustuko Unibertsitatearekin, Donostiako Sustapenarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin mundu zientifiko‑teknologikoa eta gaitasun digitalak Euskadiko ikasleengana hurbiltzeko. Oraingoan, prestakuntza‑saioak irekiak izango dira Euskadiko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztientzat, FIRST LEGO League Euskadin parte hartu ala ez, geroz eta ikasle gehiagok zientzia‑ eta teknologia‑jardueretan parte har dezaten.  

Prestakuntza‑saio horiek bakarrak dira Estatuan eta FIRST LEGO League finkatu dute Euskadin erreferentea izango den STEAM hezkuntzako programa gisa, zeina Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen  STEAM Euskadi Estrategiaren  parte den.

Prestakuntza‑tailerren zikloa urtarrilean egingo da, online, enpresen, zentro teknologikoen eta unibertsitateen eskutik. Saioen eskaintza bikoiztu egin da aurreko urteari begira, Euskadiko ikasleek ikertzaileek, zientzialariek eta teknologoek garraioen arloan garatzen duten lan aditua ezagutu dezaten.  

Hauek dira saioak emango dituzten 13 erakundeak: BCAM (Basque Center for Applied Mathematics), Bexen Medical, Bilbao Portlab, CAF Power, Eroski, Fagor electrónica, Donostiako Sustapena, Lander Simulation, Mondragon Unibertsitatea, Serikat-Ehrardt, Tecnalia, Deustuko Unibertsitatea eta UPV/EHU. 

Txapelketa martxoaren 5ean 

13. FIRST LEGO League Euskadik ikasleei karrera zientifiko‑teknologikoetan interesa pizten die, eta zientziara, arazoak konpontzera eta berrikuntzara hurbiltzen dituzte. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren, Arabako Foru Aldundiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du. Finala martxoaren 5ean izango da eta pandemia aurreko parte‑hartze zifrak berreskuratuko dira: 43 ikastetxek eman dute izena.

Informazio gehiago: https://www.innobasque.eus/microsite/first-lego-league-euskadi-2021/

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago