Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu. 

 

Azaroaren 10etik urtarrilaren 26ra

DEEP DIVE JARDUNALDI TEKNOLOGIKOAK, INDUSTRIA DIGITAL ETA JASANGARRIA

Deep Dive jardunaldi teknologikoen helburua da egungo ETE-en estrategia digital eta jasangarria sustatzen duten eta maila indibidualean eskuratzen zailak diren abangoardiako teknologiei buruzko ezagutza bultzatzea. Deep Dive jardunaldiek irauten duten bitartean, enpresek aukera izango dute BDIHko aktiboen ordezkariak erakustaldiak denbora errealean egiten ikusteko. Horrez gain, gainditu behar izan dituzten erronkak planteatuko dituzte eta beren prozesu eta produktuetan soluzio teknologikoak txertatzeko aktibo horiek erabili dituzten beste enpresa batzuen kasu errealak ezagutuko dituzte.

Antolatzailea: SPRI Taldea

 

Abenduak 8

MOBILE EVOLUTION 2022

Lan egiteko modua aldatu egin da, eta aukera bat sortu da erakundeek etorkizuneko lantokiaren ikuspegia berregokitzeko. Teknologia digitalak, hala nola gailu mugikor tolesgarriak eta 5G, eskuragarriago egiten ari dira lantoki hibrido arrakastatsu bat, langileek nolanahi eta nonahi erabil ditzaketen plataformak eskaintzen baitituzte. Baina teknologia eta enpresako liderrentzat galderak honako hau izaten jarraitzen du: nola eman dezaket hurrengo pausua ahalik eta plantilla mugikor produktibo eta efizienteena sortzeko?

Antolatzailea: Samsung

 

Abenduak 8 eta 9

GLOBAL IMPACT SUMMIT

Aurtengo Global Impact Summit jardunaldian munduko industriako aditu aitzindariak entzungo ditugu; inpaktua eta teknologia bateratzeko lan egiten dute, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) lerrokatzen diren bitartean, etorkizun hobea sortzeko ahaleginean.

Antolatzailea: Singularity Group

 

Abenduak 15

2021eko EUSKADIKO BERRIKUNTZAREN GIDAREN AURKEZPENA

Estrategia Enpresarial-ek, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan, 2021ko Euskadiko Berrikuntzaren Gida aurkeztuko du datorren abenduaren 15ean, 18:30ean, Euskalduna Jauregian (Bilbo). Ekitaldiak edukiera murriztua izango du, gonbidapen bidez, eta streaming bidez igorriko da gure YouTube kanalean.

Antolatzaileak: Estrategia Empresarial eta Innobasque

 

2022ko urtarrilera arte

4.0 PROGRAMA EXEKUTIBOA INDUSTRIAN

4.0 Programa Exekutiboa Industrian esperientzia aitzindaria da, zeinak, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateen partetik, erantzun koordinatua ematen dion etengabeko prestakuntzarako enpresa-eskariari, funtsezko esparru batean: Industria Adimenduna. Ikastaroa industria Digitala 4.0 arloan prestakuntza osatu nahi duten eta gerentzia-profilak dituzten profesionalei zuzenduta dago, eta bost hilabeteko iraupena izango du.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU, IDH, MU, UNAV, UDeusto, Basque Industry 4.0, Innobasque, Confebask, Adegi, Cebek, SEA, Spri, AIC eta Euskampus

  

2022ko otsailaren 3ra arte

‘PUBLIC ENGAGEMENT WITH RESEARCH’ SARIAREN BIGARREN EDIZIOA

Txertoetatik klima-aldaketara, zientzia eta zientzialariak inoiz baino gehiago behar ditugu inguratzen gaituen munduari zentzua emateko. Europako Ikerketa Batzordeak Ikerketarekiko Konpromiso Publikoaren ERC Sariaren bigarren lehiaketa aurkeztu du gaur. Helburua da EIK-ko bekadunak saritzea, baldin eta bikaintasuna erakutsi badute publikoarekiko konpromisoan, euren ikerketa-esparrutik haratago. Hiru sarietako bakoitzak 10.000 euroko zuzkidura du.

Antolatzailea: Europako Ikerketa Kontseilua

 

2022ko apirilak 5-7

WIND EUROPE 2022. Bilbon.

Bilbok bigarren aldiz antolatuko du WindEurope; lehena 2019an izan zen. Erakusketa bat eta konferentzia bat izango dira, non energia eolikoaren, lurrekoaren eta itsasokoaren azken berrikuntzak aurkeztuko diren; izan ere, energia eolikoa Europako elektrizitate-iturri nagusia izango da hamarkadaren amaieran.

 

2022ko apirilaren 25etik 29ra

HANNOVER MESSE Hannoverren, Alemanian

Mundu osoko bisitariek beren ekoizpen-prozesuak automatizatzeko eta digitalizatzeko soluzioen hornitzaile berriak aurkituko dituzte azoka honetan. Horrez gain, antolatzaileek klimaren babesa izango dute ardatz, eta erakustokietan industria-enpresen CO2 emisioak nabarmen murrizten dituzten teknologia eta zerbitzu berriak egongo dira ikusgai.

 

2022ko urriaren 4tik 7ra

BIG SCIENCE BUSINESS FORUM 2022an Granadan

BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa-azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa- eta industria-azpiegituren arteko topagune nagusia izatea.

Partekatu albiste hau