Ekitaldia Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak antolatu du eta bere xedea da kultura eta sormen industrietako I+G+b-ari buruz hitz egitea.

 

Azaroaren 11n eta 12an, Bilboko Guggenheim Museoan, ‘Konferentzia irekia. Kontrastea: KSIak eta berrikuntza’ konferentzia egingo da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak antolatutakoa. Ekimena RIS3 esparruaren lan-ildo batek sustatu du, Kultura eta Sormen Industriak (KSIak) aukeraz betetako eremu gisa ikusteko.

Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziaren izenean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako koordinatzaile orokorra den Alaitz Landaluzek “KSIen berrikuntza kontzeptua: oinarriak ezartzea” panelean parte hartuko du Sabin Goitiarekin (Beaz Bizkaian Proiektu Estrategikoen koordinatzailea) eta Bernd Feselekin (European Creative Business Networken zuzendaria) batera. Gainera, Innobasqueko ETE-en Berrikuntzako koordinatzaile orokorrak, Gotzon Bernaolak, konferentziaren irekieran parte hartuko du.

Lan-jardunaldi hauen xedea da I+G+b arloan adituak diren pertsonekin batera kultura industriak ikuspuntu teoriko batekin aztertzea, eta I+G+b-ari bideratutako KSI aukera-hobiaren GT2 Gidaritza Taldeko emaitzak neurtzea. Azken horretan hainbat elkartek, sektoreko enpresak, zentro teknologikok, unibertsitatek, KSI azpiegiturak, erakunde publikok eta klusterrek parte hartu zuten, baita Innobasquek ere.

Honako hau da kongresuko programa:

 

1. EGUNA: AZAROAK 11

9:00-9:30 Harrera / erregistroa

9:30-10:15 Ongietorria eta konferentziaren hasiera

10:15-11:45 Berrikuntzaren kontzeptua kultura eta sormenaren sektorean

–          10:15-11:00 KSIen berrikuntza kontzeptua: oinarriak ezartzea

–          11:00-11:45 Berrikuntza KSIetan: perspektibak zabaltzea

11:45-12:15 Atsedena

12:15-12:45 Q&A: Berrikuntzaren kontzeptua kultura eta sormenaren sektorean

12:45-14:30 Bazkaria

14:30-16:00 Hausnarketak, KSIen I+G-a

–          14:30-15:15 KSIen I+G-aren kontzeptua: oinarriak ezartzea

–          15:15-16:00 KSIen I+G-a: ikuspegiak zabaltzea

 

2. EGUNA: AZAROAK 12

9:00-9:30 Harrera / erregistroa

9:30-13:00 I+G+b neurtzea eta kultura eta sormen arloko adierazleak

–          9:30-10:15 I+G+b neurtzea kontzeptua eta KSIetako adierazleak: oinarriak ezartzea

–          10:15-11:00 I+G+b neurtzea eta KSIetako adierazleak: ikuspegiak zabaltzea

–          11:00-11:30 Atsedena

–          11:30-12:30 Aurrepilotu-azterlana aurkeztea: KSIetan berrikuntza neurtzeko adierazleak

–          12:30-13:00 Q&A: I+G+b neurtzea eta kultura eta sormen arloko adierazleak

13:00-13:15 Jardunaldiaren amaiera

Partekatu albiste hau