Gaur, Azpeitian egin da Hazinnova ziurtagiriak entregatzeko eskualdeko bederatzi jardunaldietatik bosgarrena. Ekitaldian, 48 ETEri berritzaileak direla aitortu zaie, Hazinnoa berrikuntza-programan parte hartu ondoren. Jardunaldian hauek parte hartu dute: Beobide, Iraurgi Berritzenen zuzendaria; Alberto Fernández, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria; eta Gotzon Bernaola, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Enpresa Berrikuntzako koordinatzaile nagusia.

Ekitaldietan eskerrak eman eta pertsonalki entregatzen zaie 342 euskal ETE-ei Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ziurtagiria eta aitortza enpresa berritzaile izateagatik askotariko jarduera-arloetan, Hazinnova programari atxiki ondoren. Programa hori SPRI taldeak eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatzen dute.

Bosgarren topaketa horretan, Urola Erdia, Urola Kosta, Debabarrena eta Debagoienako 48 ETEk jaso dute ziurtagiria, beren produktu edo negozio-prozesuetan (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea, eta administrazioa eta finantzak) berrikuntza sustatzeko neurriak ezarri eta merkatuan duten posizionamendua hobetzeko emaitzak eskuratu ondoren.

Jardunaldian, ETE-ekin batera, proiektuak abian jartzeko aholkuak eman dizkieten Hazinnova eragile hauek ere izan dira: Iraurgi Berritzen, AFM, ASLE, Elikaduraren Clusterra, Debagoienako Mankomunitatea, Debegesa, GAIA, Urola Kosta eta Innobasque.

Hauek dira ziurtagiria lortu duten enpresak:

  1. Alberdi Mekanizatuak SL.
  2. Almacenes Lascar SL.
  3. Aritu S.Coop.
  4. Aroa SC.
  5. AUZO LAGUN SCI.
  6. AYA AGUIRRE Y ARANZABAL SA.
  7. Balenzategi SA.
  8. Bronymec SA.
  9. Burgelu SL.
  10. CIN ADVANCED SYSTEMS
  11. Codis Mobiliario SA.
  12. COMETEL SA.
  13. Credeblug SL.
  14. Diatec Tools Internacional SL.
  15. Dualia Teletraducciones SL.
  16. Eibartrans SL.
  17. Electricidad Gorosabel SL.
  18. Embalajes Atxuriondo SL.
  19. Enrique Keller SA.
  20. Erlo Taladros y Roscadoras SL.
  21. Ger Máquinas-Herramienta SL.
  22. Gomiztegi Kooperatiba Elkartea S.Coop.
  23. Grupo de Compras Ederto AIE SC.
  24. Hondakin SL.
  25. IBERMACH SPECIAL MACHINERY SL.
  26. Industrias Metala SL.
  27. Industrias Ugatu SL.
  28. Ineko S.Coop.
  29. Konberbi SAL.
  30. Labmetro Servicios de Metrologia SL.
  31. LOMBOK DESIGN SL.
  32. Maisor Kontserbak SL.
  33. Mármoles Aztiria SL.
  34. MECANIZADOS DE PRECISION BELMEK SL.
  35. MKCOIN WORLDWIDE SA.
  36. Naberan Sareak SL.
  37. OPERBER SITALU GROUP SL.
  38. Pates Zubia SL.
  39. SVE SL.
  40. Talai Berri SL.
  41. Taller Mecánico Oregi SL.
  42. Talleres Argote SA.
  43. TALLERES MYL SA
  44. Tornilleria Aras SAL.
  45. Uralmek SL.
  46. Xunzel Soluciones SL.
  47. ZERBITZU ETA GESTIO MEKANIKO INTEGRALA SLU.
  48. Zubacor SL.

Hazinnova programaren bigarren deialdia abenduaren 2ra arte izango da irekita. Informazio gehiago hemen.

 

Partekatu albiste hau