Datorren urriaren 7an Euskadiko Artxibo Historikoan (Bilbon) egingo da euskal enpresek kultura- eta sormen-industrien sektorean duten esperientzia erakutsiko duen BDCCren lehen jardunaldia. Basque District of Culture and Creativity (BDCC) plataformak Virtualware eta Last Tour enpresen esperientzien berri emanez inauguratuko ditu jardunaldiak, “Euskal KSI enpresen esperientziak merkatuaren hazkundean” izenburupean. Bertaratzeko, ezinbestekoa da hemen izena ematea. 

BDCC Ostegunak jardunaldiak enpresa guztiei daude zuzenduta, eta sektoreak premiazkotzat jo dituen gaiei heltzen zaie bertan (merkatuaren hazkundea, jabetza intelektuala, sarean lan egitea…). Bertan, esperientzia praktikoen, inplementazio-kasu errealen eta aditu ezberdinen ezagutzen berri emango da. 

Basque District of Culture and Creativity (BDCC) Euskadiko Kultura eta Sormen Industrientzako gunea da. Zehazki, plataforma bat da, eta kultura- eta sormen-industrietara dedikatzen diren enpresen kudeaketa profesionalizatzen eta beren lehiakortasuna hobetzen lagunduko du. Izan ere, enpresa horiek 45.365 pertsonari ematen diete lana Euskadin, eta euskal enpleguaren % 5,31 sortzen dute. Ekimena Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren, SPRI Taldearen eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren lankidetzaren emaitza da, eta Gaia, Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartea, ari da kudeaketa-lanak egiten. 

 

Programa

17:00 – 17:10 BDCCren aurkezpena . Leire Ruiz de Azua, BDCC

17:10 – 17:30 Sendotze‑programaren aurkezpena. Juan Pastor, BDCC

17:30 – 18:10 Enpresen esperientziak: 

VIRTUALWARE

DHEMEN

LAST TOUR 

18:10 – 18:40 Hizlarien arteko eztabaida-mahaia 

18:40 – 19:00 Zalantzak, galderak eta ekarpenak 

19:00 KOKTELA

 

Partekatu albiste hau