Enpresek, edozein tamaina edo sektoretakoak izanik ere, beren negozioei eta inguruneari buruzko balio erantsi handiko informazioa behar dute, une bakoitzean aurrea hartzeko, prestatzeko eta erabaki egokiak hartzeko; horrela, gertatzen diren aldaketak aurreikusteko eta etorkizunari beharrezko tresnekin eta ezagutzekin aurre egiteko aukera dute. Cámarabilbaok eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak ostiral honetarako (urriak 8) “La vigilancia para transformar a través de la inovación. ¿Te dejas llevar o te anticipas?” jardunaldia antolatu dute, alderdi hori lantzeko. Jardunaldira bertaratzeko edo topaketa sarean jarraitzeko, izena eman behar da aurretiaz, esteka honen bidez.   

Jardunaldiaren xedea da enpresetan zaintzak eta prospektibak berrikuntzarako duten garrantziaz sentsibilizatzea, existitzen diren jardunbide onenak ezagutaraztea eta Bizkaiko enpresa txiki eta ertainak gai horri buruzko autodiagnostiko bat egitera gonbidatzea eta horretan laguntzea. 

Honako hauek parte hartuko dute: Mikel Arieta-araunabeña, Cámarabilbaoko idazkari nagusia; Leire Bilbao, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia; Patricia Martínez, Innobasqueko proiektuen arduraduna; Xabier Tranche eta Beatriz Barrio, Think On Marketing-eko bazkide fundatzaileak; eta Virginia Matesanz, Elikadura Klusterreko Berrikuntza Prozesuen zuzendaria. Innobasqueko bazkide diren bi erakunde horiek haien enpresa-esperientziak kontatuko dituzte, eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatutako “Zaintzatik prospektibara” sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekimenean parte hartuko dute.

 

Partekatu albiste hau