Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza‑deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu. 

 

Irailaren 17tik 28ra

BIZKAIA ZIENTZIA PLAZA JAIALDIAREN IV. EDIZIOA

Programak sei ekitaldi izango ditu, hainbat ikuspuntutik zientzia edozein adinetako pertsona orori hurbiltzeko; besteak beste, nabarmentzekoak dira gaztelaniako dibulgazio zientifikoko topaketa handiena, Naukas Bilbao, eta “Eboluzioa genero‑ikuspegitik” erakusketa.

Antolatzailea: UPV/EHU

 

 

Irailaren 28ra arte

LEA-ARTIBAIKO ENPRESA-PROIEKTU LEHIAKETAREN HAMALAUGARREN EDIZIOA

Lea-Artibai eskualdean, 2019 eta 2020 urteetan enpresa bat osatu duten ekintzaile guztiak aurkeztu ahal izango dira, baita 2021ean jarduketaren bat abian jartzeko asmoa dutenak ere. Ekimen honek ekintzaileen esfortzua eta lana saritu nahi ditu, eta Lea-Artibai eta ondoko eremuetan lanpostu berriak sortzea sustatu. Edizio honetan proiektuak aurkezteko epea irailaren 28an amaituko da.

Antolatzaileak: Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentzia

 

 

Irailaren 28tik 30era

IASP WORLD CONFERENCE (online)

Honako hau urteroko ekimen bat da eta aurten “The resilience of innovation ecosystems” izena hartu du. Aurten, besteak beste, berrikuntzan, negozio-eredu disruptiboetan edo berrikuntza irekian adituak diren pertsonak bertaratuko dira. Gainera, gure lan egiteko inguruneen etorkizunari buruzko hitzaldiak egingo dira.

Antolatzailea: IASP

 

Irailak 30

JARDUNALDIA: ETE-entzako ZIBERSEGURTASUNA, ZURE BABESA MEHATXU DIGITALEKIKO

Jardunaldian ETE-ek izan ditzaketen mehatxu digital nagusiak landuko dira, horiekiko babesa handitu ahal izateko. Bertan, Basque CyberSecurity Centre zentroko zuzendari Javier Diéguezek parte hartuko du. Era berean, zibersegurtasun-panela HodeiCloud eta Consulpyme Bizkaiko enpresek osatuko dute. Biak ala biak ETE-ei bideratutako zibersegurtasunean adituak dira.

Antolatzailea: Camarabilbao

 

Irailak 29

EKONOMIA DIGITALA ETA LEHIAREN INGURUKO JARDUNALDIA

Ekimena Deusto Business Alumni komunitatearekin batera antolatu da eta plataforma digitalen merkatuaren boterea orekatzeko tresna gisa erabiliko den lehia-eskubidearen inguruan hitz egingo da. Gainera, negozio digitalen eredu berrien pribatutasuna eta erregularizazioa landuko dira.

Antolatzaileak: J.W. Fullbrigth elkartea eta Lehiaren Euskal Agintaritza

 

Irailaren 30era arte

LAN-ESKAINTZA: DOKTORATU ONDOKO BEKA BIOMATEMATIKETAN, BIOLOGIA MATEMATIKO ETA TEORIKOAREN TALDEAN

Doktoratu ondoko bekadun baten bila ari dira, esperientziarekin, motibazio handiarekin eta gaitasunarekin: gai izan behar da modu eraginkorrean lan egiteko taldean. – Hautagaiek esperientzia profesionala izan behar dute, curriculum esanguratsuarekin gaixotasun infekziosoetan aplikatutako biomatematiken arlo zientifikoan. Doktoratu-titulua matematika aplikatuetan, biologia matematikoan, biologian, fisikan edo antzeko batean.

Deitzailea: BCAM

 

Irailak 30

LEAD MARKETING ARI BURUZ JAKIN BEHAR DUZUN GUZTIA: ERAKARTZETIK HASI ETA SALMENTARAINO

Jardunaldian Lead Marketing delakoaren oinarriak ikasiko ditugu, eta, horiei esker, diziplinaren ikuspegi orokorra osatu ahalko dugu, ondoren erabaki ahal izateko zein tresna eta estrategia aplikatu behar dituzun negozioan edo web‑orrian. Gehien erabiltzen diren lead deritzenen iturri guztiak aurkeztuko dira, aldeko eta kontrako alderdiak zehaztuta, eta Lead Marketing‑eko estrategia zuzena aplikatzeko prozesuan sakonduko da: erakartzetik hasi eta salmentaraino.

Antolatzailea: Enpresa Digitala

 

Irailak 30

MAHAI-INGURUA: ‘GARUNA ETA COVID-AREN ONDOKO ARRASTOAK’

Mahai-inguru hau ‘Garuna, adimena eta pandemia’ jardunaldien barnean dago. Bertan, Mayte Ayerra (psikologoa eta psikoterapeuta), Covadonga Fernández (neurologoa eta Gurutzetako Ospitaleko zuzendariorde medikoa) eta Eva Sesma (psikiatra eta psikoterapeuta) egongo dira.

Antolatzailea: Euskalerriaren Adiskideen Elkartea

 

Urriaren 1era arte

BCAMek DATUEN IKERKETARAKO TEKNIKARI BAT BEHAR DU

Matematika Aplikatuen Euskal Zentroak datuen ikerketarako teknikari bat behar du. Pertsona horrek datuen analisian, estatistikan, machine-learning tekniketan eta optimizazioan ezagutzak izan beharko ditu.

Deitzailea: BCAM

 

Urriaren 1era arte

E-NNOVA HEALTH 2021 SARIAK

Diario Médico eta Correo Farmacéutico argitalpenek saritu egingo dituzte pazienteen bizi-kalitatea hobetu eta horri balioa ematen dioten proiektu digitalak eta enpresa-sorkuntzak aitortu eta identifikatzen dituzten proiektuak.

 

Urriaren 4tik 6ra

INNPOWER AUCKLAND BIZKAIA PROGRAMA

INNPower inspirazio-bidaia bat da ikasi eta aukera berriak aztertzeko. Edizio bakoitzean antolakundeak hiri eta Leit-Motiv bat hautatzen ditu, bertan emakume erreferenteek praktikatik duten ikuspuntua emateko. Hitzaldiez gain, taldeko tailer baten dinamikak egingo dira, metodologia eta egindako lana barneratzeko.

Antolatzailea: Emakumeekin

 

Urriaren 5etik 7ra

WORLD MARITIME WEEK 2021. Bilbo

Urriaren 5etik 7ra bitartean, Bilbao Exhibition Centre itsas arloko erreferentziazko topagune bihurtuko da, bertan egingo baita World Maritime Week 2021 ekimena. Hitzaldi- eta networking-programa espezifikoak antolatuko dira, baita partekatutako arlo eta jarduerak ere, hala nola erakusketa-eremua eta inaugurazio-bilera. Horietan guztietan, sektoreko ordezkariek beren lan-arloetako konturik garrantzitsuenen inguruan eztabaidatuko dute.

 

Urriaren 5etik 7ra

ESPAINIAKO HIRI-FOROAREN LEHENENGO EDIZIOA. Sevillan

Espainiako Hiri Foroa hirien garapen jasangarriari buruzko herrialdeko espazio ireki eta egonkor garrantzitsuena da. Aurten berriz antolatuko da Espainiako Hiri Agenda onetsi ondoren, Espainian hiri-garapen estrategiko, jasangarri eta integratuaren aldeko parte-hartze eta trukea sustatzeko. Foroaren lehenengo edizio honetan, Innobasqueko presidente Manuel Salaverriak hartuko du parte.

 

Urriak 6

ASTRONOMIARI BURUZKO BIG SCIENCE BUSINESS FORUM WEB-MINTEGIA

Web-mintegi honetan ESA, ESO, SKAO, EST eta CTAOko hizlariek hartuko dute parte; izan ere, CDTIk aurrerapauso bate eman nahi du eta antolakunde horien eta beste batzuen etorkizuneko proiektuak bultzatuko dituzten teknologiak identifikatu nahi ditu; horretarako, aztertu egingo da antolakundeek dituzten etorkizuneko estrategiak eta horien ikerketak, eta industriak proiektuetan nola hartu dezakeen parte.

Antolatzailea: CDTI

 

Urriak 6 eta 7

NAZIOARTEKO ENPRESA-BILERAK ITSAS ENERGIEN SEKTOREAN. Ekitaldi hibridoa, aurrez aurrekoa (BEC) eta birtuala

World Maritime Week 2021 (Munduko Itsas Astea) ekitaldiak nazioarteko hitzaldien programa bat dakar, baita B2B enpresa-bilerak nazioarteko armadore eta ontziolekin, networking jarduerak eta erakusketa-eremu bat ere. Testuinguru horretan antolatzen dira nazioarteko enpresa-bilerak. Energia berriztagarri ozeanikoekin (olatuak, mareak eta korronteak) zerikusia duten erakundeetako, enpresetako, startupetako, elkarteetako, unibertsitateetako eta ikerketa-institutuetako ordezkariek eta soluzio berritzaileak, lankidetza berriak eta proiektuetarako bazkideak eskaintzen edo bilatzen dituzten sektore laguntzaile guztiek beren ideiak eztabaidatzeko aukera izango dute aurretik finkatutako eta 30 minutu arteko bileretan, in situ eta online.

Antolatzaileak: Spri eta Innobasque, Basque Enterprise Europe Network Consortium partzuergoko kideak, honako hauekin lankidetzan: Energiaren Euskal Erakundea (EEE), Energia Adimentsuko eta Ingurumeneko Talde Sektorialak eta Enterprise Europe Network.

 

Urriak 7

SOCIAL INNOVATION TOURNAMENT TXAPELKETAREN FINAL HANDIA Lisboan.

Zatoz gurekin Lisboara, Portugalera, Social Innovation Tournament txapelketaren hamargarren edizioaren final handira, 2021eko urriaren 7an.

Social Innovation Tournament txapelketaren 10. edizioaren final handia aurten Lisboan egingo da eta hautatutako 15 finalistek hartuko dute parte.

Antolatzailea: Europako Inbertsio Bankua

 

Urriaren 9tik 11ra

‘ZIENTZIA ETA XAKEA: KONEXIO INFINITUAK’ TOPAKETA

Ekimenean xakearen, zientziaren, argazkilaritzaren, literaturaren eta hezkuntzaren munduko gonbidatu garrantzitsuek parte hartuko dute, diziplina horien inguruko topaketa-puntu harrigarrien inguruan hausnartzeko.

Antolatzaileak: DPIC eta Eureka! Zientzia Museoa, Gros Xake Taldearen laguntzarekin

 

Urriak 13 eta 14

SELL ACADEMY: GALDERAREN ARTEA, GEHIAGO SALTZEKO GAKO GISA

Salmenten inguruko 8 orduko ikastaro bat da, eta bertan, ZU zara protagonista. ELCAVIk zure proposamen komertzialak IXTEKO gaitasuna garatzen lagunduko dizu, GALDERAREN tresna erabilita. Bizipen-ikastaro bat izango da, oso praktikoa; bertan ikasitakoa zure eguneroko bizitzan erabili ahal izango duzu. Ikastaro hau ez da Power Pointak egiten ikasteko ikastaro bat. Ez da teknika hutsezin bat irakatsiko dizun salmenten guru batek emandako ikastaro bat. Ez da momentuan motibazioa emateko ikastaro bat. Ez da prestakuntza tradizionaleko ikastaro bat (irakaslea/ikaslea).

Antolatzailea: Garaia Parke Teknologikoa, ELCAVIrekin batera

 

Urriaren 15era arte

2021eko IKERKETA‑SARI NAZIONALAK

Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioak 2021eko Ikerketa Sari Nazionalen deialdia egin du, sari horiei egonkortasuna eta ikusgarritasuna emateko eta zientzia-komunitatearen artean haien bultzada eta aintzatespena sustatzeko. 1982an sortu ziren sariak, eta Espainiak ikerketa zientifikoaren arloan duen aintzatespen garrantzitsuena dira. Aurten, bigarren aldiz urte berean 10 modalitateetarako deialdia egin da. Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 15ean bukatuko da eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren webgunean dauden baliabide telematikoen bidez aurkeztu behar dira.

Antolatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa

 

Urriaren 18tik 29ra

KUDEAKETA AURRERATUAREN EUROPAR ASTEA

Euskalitek kudeatzen du aurtengo edizioa, eta pandemiak erakundeetan izandako kalteek markatu dute. Ekimenak 2.500 pertsona inguru bilduko ditu, eta erronka berriei buruzko ikaskuntzak, praktika onak eta gogoetak dituzten 40 bat ekitaldi egingo ditu. Eraldaketa digitala, 4.0 ingurunea eta pertsonak (enpleguaren etorkizuna eta lan egiteko modu berriak) izango dira EUSKALITen aurtengo Biltzarraren ardatz nagusiak: asteko ekitaldi nagusia.

Antolatzailea: Euskalit

 

Urriaren 20ra arte

BCAMek COVID-19aren PRONOSTIKOAN DOKTORATU OSTEKO KOLABORAZIO BAT ESKAINTZEN DU

Doktoratu osteko ikertzaileak AXA Research Fundek finantzatutako ikerketa-proiektuan hartuko du parte: “COVID-19aren infekzioen iragarpen goiztiarra ikaskuntza automatikoaren bidez”.

Deitzailea: BCAM

 

Urriak 21 eta 22

CEDEFOP ETA ELGA ERAKUNDEEN SINPOSIO BATERATUA:EKONOMIA ETA GIZARTE BERDEAGOAK LORTZEKO IKASKUNTZA

Bidaiatzeko murriztapenen ondorioz, ekitaldia formatu birtualean egingo da.

Antolatzaileak: CEDEFOP eta ELGA

 

Azaroak 17, 18 eta 19

BITARTEKARITZA-BILERA (BROKERAGE EVENT) @SMART MANUFACTURING MATCHMAKING 2021

Teknologia digitalei eta industrialei buruzko sareko bilera azaroaren 17an, 18an eta 19an.

Antolatzaileak: Innobasque, Enterprise Europe Network sarearen bitartez, SPIN – Business Innovation Support erakundearekin lankidetzan

 

Azaroak 19 eta 20

SELECTED INSPIRATION BILBAO BIZKAIA

Urteroko jaialdiak inspirazioz, sormenez eta prestakuntzaz betetako bi egun eskaintzen dizkie parte-hartzaileei, eta Bilbao Bizkaia Design Week programazioaren barruan sartzen da, sormen-industria indartzeko xedearekin.

 

2022ko urtarrilera arte

4.0 PROGRAMA EXEKUTIBOA INDUSTRIAN

4.0 Programa Exekutiboa Industrian esperientzia aitzindaria da, zeinak, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateen partetik, erantzun koordinatua ematen dion etengabeko prestakuntzarako enpresa-eskariari, funtsezko esparru batean: Industria Adimenduna. Ikastaroa industria Digitala 4.0 arloan prestakuntza osatu nahi duten eta gerentzia-profilak dituzten profesionalei zuzenduta dago, eta bost hilabeteko iraupena izango du.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU, IDH, MU, UNAV, UDeusto, Basque Industry 4.0, Innobasque, Confebask, Adegi, Cebek, SEA, Spri, AIC eta Euskampus

 

2022ko apirilaren 5etik 7ra

WIND EUROPE 2022. Bilbon

Bilbok bigarren aldiz antolatuko du WindEurope; lehena 2019an izan zen. Erakusketa bat eta konferentzia bat izango dira, non energia eolikoaren, lurrekoaren eta itsasokoaren azken berrikuntzak aurkeztuko diren; izan ere, energia eolikoa Europako elektrizitate-iturri nagusia izango da hamarkadaren amaieran.

 

2022ko apirilaren 25etik 29ra

HANNOVER MESSE Hannoverren, Alemanian

Mundu osoko bisitariek beren ekoizpen-prozesuak automatizatzeko eta digitalizatzeko soluzioen hornitzaile berriak aurkituko dituzte azoka honetan. Horrez gain, antolatzaileek klimaren babesa izango dute ardatz, eta erakustokietan industria-enpresen CO2 emisioak nabarmen murrizten dituzten teknologia eta zerbitzu berriak egongo dira ikusgai.

 

2022ko urriaren 4tik 7ra

BIG SCIENCE BUSINESS FORUM 2022an Granadan

BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa-azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa- eta industria-azpiegituren arteko topagune nagusia izatea.

 

Partekatu albiste hau