Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu. 

Esteka honetan agertzen den txostenak I+G-ra eta berrikuntzara bideratutako Europako, Espainiako eta Euskadiko laguntzak jasotzen ditu.   

 

Ekaina eta uztaila artean

ZIENTZIAKUTXA KONFERENTZIAK 2021. GENE BIDAIARIA. Donostian.

Ekainean eta uztailean zehar ZientziaKutxa konferentzien zikloa egingo da, non zientzialari entzutestuek dibulgazio-hitzaldiak emango dituzten zientziako edo interes sozialeko gaien inguruan, euskaraz eta gaztelaniaz, aurrez aurre; hala ere, online ere jarraitu ahalko dira hemen.

 

Uztailak 6

WEB-MINTEGIA: INGURUMENA INTEGRATZEA EKONOMIA SOZIALEKO ENPRESENTZAKO LEHIAKORTASUN-FAKTORE GISA

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, ACLIMArekin lankidetzan, azterlan bat egin du ekonomia sozialeko enpresen ingurumen-sentsibilitatea identifikatzeko xedearekin. Jardunaldian egungo egoera eta Europako Itun Berdearen potentziala erakutsi nahi dira.

Antolatzaileak: Mondragon Goi Eskola Politeknikoa eta ACLIMA

 

Uztailak 6 eta 7

BIND 4.0 OPEN INNOVATION SHOWCASE

Arrakasta-kasuak, startupen arteko lankidetza-adibide arrakastatsuak eta sektoreko enpresa liderrak ezagutu, 4.0 industriako joera berrienen inguruan gehiago jakin eta merkatuko konponbide teknologiko berrienak eskainiko dizkizun startup bat kontratatu nahi duen enpresa bat edo proiektu berritzaileen bila dabilen inbertitzaile bat bazara, ekitaldia hau interesatuko zaizu.

Bind 4.0 industriaren eta berrikuntzaren arloan abangoardiako konponbideen alde egiten dutenak elkartzeko lotune onena da.

Antolatzailea: SPRI Taldea

 

Uztailak 7

WEB-MINTEGIA: EUSKADIKO INDUSTRIARI LAGUNTZEKO PROGRAMAK

Saio honetan, parte-hartzaileek Industria eta ETE-en Zuzendaritza Nagusiak eskaintzen dituen finantzaketa-berrikuntzak ezagutu ahalko dituzte, zeinen bidez Euskadiko enpresei laguntza emango baitzaie euren industria-proiektuetarako finantzaketa lortzeko. Finantzaketa hori baliatu dezakete lehiakortasuna handitzeko, hazteko eta nazioarteko merkatuetarako sarbide hobea edukitzeko.

Antolatzaileak: SPRI eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa

 

Uztailak 7-9

XV. ELEKTROZERAMIKAREN BILERA NAZIONALA

Bileraren helburua parte-hartzaile guztiak animatzea da, elektrozeramikaren ulermenaren eta aplikazioen aurrerapenei buruzko oraintsuko emaitzak, ideiak eta galderak parteka ditzaten. Testuinguru horretan, ikerketarekin lotutako alderdi guztiak jorratuko dira: ontziratu gabeko filmak, film meheak, hautsak, nanomaterialak, hibridoak eta konposatuak; modelizazioa, sintesia, prozesamendua eta propietateak, eta gailuen aplikazioak eta funtzionamendua.

Antolatzailea: CIC energiGUNE

 

Uztailaren 8ra arte

2021eko BERRIKUNTZA ETA DISEINU SARI NAZIONALEN DEIALDIA

Espainian berrikuntzaren eta diseinuaren arloan ematen diren sari garrantzitsuenak dira. Espainiaren garapen ekonomiko eta sozialaren alde egiten duten profesional eta enpresen lana saritzeko sortu dira.

Hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 8an amaituko da.

Antolatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa

 

Uztailak 8

WEB-MINTEGIA: ADIMEN ARTIFIZIALA: ARAZO HANDIEI, KONPONBIDE HANDIAK

Jardunaldi honen bidez, modu orokorrean eta kasu arrakastatsuen bidez, Adimen Artifizialak optimizazio arazoetan dituen aplikazio praktiko ugariak ezagutuko dituzu, optimizazio arazoetara eta horiek konpontzeko algoritmo ebolutiboetara erabat intuitiboki hurbilduz, bai eta SPRIren Adimen Artifizial Aplikaturako Laguntza Programa berria ere.

Antolatzailea: Garaia Teknologia Parkea

 

Uztailaren 9ra arte

BCAM IKERTZAILE BILA

–       Ezagutzen transferentziaren ikerketako teknikaria, osasun-aplikazioetarako software bat garatzeko, Dae-Jin Lee irakasleak gainbegiratuta.

–       Simulazio atomistiko aurreratuen bidezko material elektrolitiko solidoen optimizazioaren ikerketako teknikaria, Elkartek erakundearen bG2020 proiekturako, Elena Akhmatskaya eta Mauricio Rincónek gainbegiratuta.

–       Biomatematikako ikerketako teknikaria Biologia Matematiko eta Teorikoko Taldean, Maira Aguiar doktoreak gainbegiratuta (MTB  ikerketa-ildoko liderra – Ikerbasqueko ikerketa-bekaduna).

 

Uztailaren 12ra arte

EKOBERRIKUNTZA ZIRKULARREKO LAGUNTZEN 2021eko DEIALDIA

Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko industriako ekodiseinu-proiektuak, ekonomia zirkularreko erakustaldiak eta ekoberrikuntza egiteko laguntzen programa berriak 1.050.000 euroko hasierako aurrekontua du, lau lerrotan banatuta:

 

  • Ekodiseinuko eta ekonomia zirkularreko erakustaldia, 30.000 €-rainoko dirulaguntzarekin proiektu bakoitzeko;
  • Ekoberrikuntza estrategikoa, 100.000 € arte proiektu bakoitzeko;
  • Ekoberrikuntza-proiektuen diseinu bikaina, 10.000 €-rekin proiektu bakoitzeko (Europako beste deialdi batean entregatutakoa);
  • Proiektu erronkazaleak aktibatzea, 40.000 €-ko dirulaguntzarekin proiektu bakoitzeko.

Antolatzailea: Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-jarduketarako sozietate publikoa

 

Uztailaren 14tik 16era

COTEC INNOVATION SUMMIT 2021

Foroaren xedea da enpresa-berrikuntza eta -lehiakortasunean oinarritutako hazkuntza eztabaidatu eta aurreikustea, eta aztertuko da nola enpresek, eta bereziki ETE-ek, arindu ditzaketen arriskuak eta ekosistemaren enpresa-ereduak eskaintzen dituen aukerak baliatu ditzaketen.

Antolatzailea: COTEC

 

Ekainaren 15era arte

EIT FOOD KAZETARITZA-SARIA NEKAZARITZA ETA ELIKADURAKO BERRIKUNTZA ETA IRAUNKORTASUNEKO ESPAINIAKO LAN ONENENTZAT

Nekazaritza eta Elikadurako Berrikuntza eta Iraunkortasuneko EIT Food Kazetaritza Saria hirugarren urtez jarraian antolatu da. Deialdia irekita dago Espainian zabaldu diren kazetaritza-lan guztientzat, bai idatziz (paperean edo digitalak) eta bai irrati eta telebistan, aurreko urteko azaroaren 10etik datorren abuztuaren 30era arte.

 

Uztailak 15

ELKARGI TOPAKETA: FINANTZAKETA, IRAUNKORTASUNA ETA DIGITALIZAZIOA. MUNDU BERRIRAKO GILTZAK. Donostian.

Elkargik alor handi horietako gakoak aztertuko ditu, eta horiek erabakigarriak dira eta izango dira, COVIDak eragindako krisia atzean uzteko. Arlo horretako lehen mailako pertsona ezagunek hartuko dute parte: Nadia Calviño, Espainiako Gobernuko Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako presidenteordea; Ignacio S. Galan, Iberdrolako presidente eta kontseilari ordezkaria; eta Jose Ignacio Goirigolzarri, Bankiako presidente eta CaixaBank berriko presidente izango dena. Egoera sanitarioaren bilakaeraren arabera, aurrerago zehaztuko dizute nola jarraitu ekitaldia. 

Antolatzailea: Elkargi 

 

Uztailak 15

BI ALDEKO TOPAKETA: INN4MECH 2021 B2B EVENT. Trentinon, Italian

Mekatronikari buruzko topaketa honek Europako herrialde askotako enpresa eta ikerketa-zentroak elkartuko ditu, eta aukera bikaina izango da kontaktu eta transferentzia teknologikoko kontratu berriak egiteko.

Antolatzaileak: Trentinos Viluppo, Polo Meccatronica, Veneto Innovazione, Tirol Standortagentur, Area Science Park, Darr SA, Leibniz Universität Hannover, GAPR, Podlaska Rozwoju, RARR, Torun Regional Development Agency, Delab, Technical University of Cluj-Napoca, Adr Sv Oltenia, Agentia pentru Dezvoltare, Internationalisierungs Center Steiermark eta Innobasque

 

Uztailaren 16ra arte

GLOBAL INNOVATION DAY 2021 EGUNAREN BERRIKUNTZA-KASU PRAKTIKOEN DEIALDIA

Aurten, Global Innovation Day delakoaren kasu arrakastatsuen deialdiak, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatuak, eraldaketa digitala, iraunkortasuna eta konpromiso soziala izango ditu ardatz. Berrikuntzaren Euskal Agentziak aldaketa-garaiei arrakastaz aurre egiteko balio izan duten sei konponbide berritzaile, negozio-eredu eta proiektu bilatzen ditu. Mota guztietako euskal erakundeei zuzenduta dago, haien izaera, tamaina edo jarduera-sektorea edozein dela ere: enpresak, ikerketa eta garapeneko eragileak, I+G+b arlokoak, elkarteak, ikastetxeak, talde zibiko-sozialak eta administrazio publikoak. Aurkeztutako kasuak azken hiru urteetan (2019-2021) abian jarritakoak izan beharko dira. Erakunde interesdunek modu labur eta errazean aurkeztu beharko dute beren praktika berritzailea inprimaki honen bidez. Hautatutako jarduera guztiak Innobasqueko Kasu Praktikoen Bankuan sartuko dira. Aukeratutako kasuek Global Innovation Day egunaren hamargarren edizioan parte hartuko dute, azaroaren 8an. 

Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

Uztailaren 26ra arte

BCAM IKERTZAILE BILA

–       Doktoretzako lanpostua oinezkoen dinamikaren, jendetzaren fluxuaren modelizazioaren eta gaixotasunen transmisioaren arloetan, Ikerbasqueko Marco Ellero irakasleak gainbegiratuta.

–       Doktoratu ondoko beka CFD modelizazio eta simulazioaren arloan, posizioa CFD taldeko itsasoko elurraren sorrerari buruzko modelizazio mesoskopikoaren arloan, Florencio Balboak (junior leader “La Caixan”) eta Ikerbasqueko Marco Ellero irakasleak gainbegiratuta.

 

Uztailaren 29ra arte

BERRIKUNTZA IREKIAREN ERRONKA

Singapurreko ESG eta IPI agentziak, CDTIren bitartez, Singapurreko start-upen eta ETE berritzaileen balio teknologikoko eta kontzeptu-probako proposamenak jasotzen hasi dira, Ekialde Ertainean hiri adimendunaren garapenaren alde egingo dutenak. Horretarako, atzerriko enpresa interesdunak Singapurreko enpresa batekin elkartu behar dira edo bertara joan behar dira sei hilabeteko epean, irabaziz gero.

Datorren ekainaren 10ean, 8:30ean, briefing bat antolatuko da xehetasun gehiago emateko.

Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da 2021eko uztailaren 29ra arte.

Antolatzaileak: ESG eta IPI (Singapur) 

 

Uztailaren 29ra arte

MUBIL MOBILITY AWARDS

Sari horiek bidez MUBILek bi proiektu aintzatetsi eta sustatu nahi ditu, etorkizuneko mugikortasunean eragin positiboa izateko potentziala dutenak. Horrez gain, aukera handiko ekosistema baten barruan garatzeko aukera eman nahi die, 25.000 eta 10.000 euroko bi sarirekin hurrenez hurren, MUBILen bulego-espazioa ematez gain urtebetez, MUBUL ekosistemarako sarbidearekin batera.

 

Urriak 21 eta 22

CEDEFOP ETA ELGA ERAKUNDEEN SINPOSIO BATERATUA:EKONOMIA ETA GIZARTE BERDEAGOAK LORTZEKO IKASKUNTZA

Bidaiatzeko murriztapenen ondorioz, ekitaldia formatu birtualean egingo da.

Antolatzaileak: CEDEFOP eta ELGA

 

Azaroak 17, 18 eta 19

BITARTEKARITZA-BILERA (BROKERAGE EVENT) @SMART MANUFACTURING MATCHMAKING 2021

Teknologia digitalei eta industrialei buruzko sareko bilera azaroaren 17an, 18an eta 19an.

Antolatzaileak: Innobasque, Enterprise Europe Network sarearen bitartez, SPIN – Business Innovation Support erakundearekin lankidetzan

 

Azaroak 19 eta 20

SELECTED INSPIRATION BILBAO BIZKAIA

Urteroko jaialdiak inspirazioz, sormenez eta prestakuntzaz betetako bi egun eskaintzen dizkie parte-hartzaileei, eta Bilbao Bizkaia Design Week programazioaren barruan sartzen da, sormen-industria indartzeko xedearekin.

 

ADIMEN ARTIFIZIALAREN ARLOKO PRESTAKUNTZA SUSTATZEKO “AA ELEMENTUAK” SAREKO IKASTAROA

Xedea da herritarrek AAri buruz duten ezagutza-maila handitzea, sarean egiten den doako ikastaro baten bidez, herritar guztientzat zabalik dagoena. Halaber, ikastaro horri esker, 170 herrialdetako 650.000 pertsonak baino gehiagok jaso dute prestakuntza. Ikastaroa gaztelaniara itzuli da Europako Batzordearen laguntzari esker.

Antolatzailea: Espainiako Gobernua

 

DONOSTIA SUSTAINABILITY FORUMen BIGARREN EDIZIOA

Donostia Sustainability Forum iraunkortasunari buruz  hausnartzeko eta eztabaidatzeko zabalik dagoen plataforma da, diziplina arteko ikuspegia duena.

Antolatzailea: EHUren udako ikastaroak

 

2022ko apirilak 5-7

WIND EUROPE 2022. Bilbon

Bilbok bigarren aldiz antolatuko du WindEurope; lehena 2019an izan zen. Erakusketa bat eta konferentzia bat izango dira, non energia eolikoaren, lurrekoaren eta itsasokoaren azken berrikuntzak aurkeztuko diren; izan ere, energia eolikoa Europako elektrizitate-iturri nagusia izango da hamarkadaren amaieran.

Partekatu albiste hau