Smarmec, ingeniaritza mekaniko, elektriko eta elektronikoko soluzioen diseinuan, industrializazioan eta fabrikazioan espezializatutako enpresa bat da. Ikusi, enpresei eta erakundeei eraldaketa digitalerako prozesuan laguntzen aritzen da. Idistek, txartel eta multzo elektronikoak diseinatzeko, industrializatzeko, fabrikatzeko eta testatzeko ingeniaritzan espezialista da. Eta Gosa, azkenik, Velatia Taldearen administrazio-kudeaketaz arduratzen da.

Velatia Taldea sare elektrikoen, elektronikaren, komunikazio-sareen, segurtasunaren eta aeronautikaren ingurunean aritzen da. Orain, lau enpresa hauek Innobasquera bilduta, Velatia Taldea osotasunean sartu da Berrikuntzaren Agentziako erakunde bazkideen sarean.

Ongi etorri!

Partekatu albiste hau