Eusko Jaurlaritzak 5,7 milioi bideratuko ditu euskal ETE-en eta mikroETE-en berrikuntza sustatzera, bi laguntza-programaren bidez, Hazinnova eta Innobideak, zeinak irekita egongo diren abenduaren 2ra arte eta irailaren 23ra arte, hurrenez hurren.

Hazinnovaren lehenengo edizioan 395 berrikuntza-proiektu berri egon ziren, eta horietatik 164 Bizkaian, 155 Gipuzkoan eta 76 Araban egin ziren. Irailetik aurrera, Eusko Jaurlaritzak berrikuntzarako iniziatiba hauek egiaztatuko ditu; horrela, berrikuntza-proiektuan gehitutako ETE eta mikroETE bakoitza egiaztatuta geratuko da.

Eusko Jaurlaritzako, SPRI Taldeko eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako ordezkariak eskualde bakoitzera joango dira egiaztapena entregatzera, eta prozesu horretan eragile dinamizatzaileen sareko erakundeek parte hartuko dute: tokiko garapen-agentziek, merkataritza‑ganberek, enpresa-elkarteek eta erakunde dinamizatzaileek.

Hazinnova

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Lehiakortasun eta Ingurumen Sailak, SPRI Taldearen eskutik eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan, Hazinnova programa argitaratu du, zeinak 2,4 milioi euroko aurrekontua duen. Hazinnovak berrikuntza ez-teknologikoan espezializatutako aholkularitza ematen die produktuan eta negozio-prozesuan berrikuntza dakarten ETE-ei eta mikroETE-ei: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta finantzen administrazioa.

Berrikuntzan hasiberriak diren enpresei zuzenduta dago; unean uneko proiektuetan jarduten du (aholkularitzako 50 ordu), zeinak denboran mugatuta dauden (3 hilabete) eta beren jarduera-eremuan eragin handia duten. % 100ean finantzatzen da eta aholkulariei ordainduta laguntzen da diruz. Aholkulari hori dagokion lizitazio publikoa gainditu duten aholkularien artean proposatzen da.

Hazinnova doako aholkularitza- eta laguntza-zerbitzua da, lana antolatzeko modu berriak edo enpresa bakoitzaren produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko metodo berriak ezartzeko.

Hazinnovaren bidez mikroproiektuei ematen zaie aholkularitza. Honako hau egiteko balio dute:

–      enpresaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta estrategikoa eta errentagarritasuna hobetzea.

–      ekoizpen-prozesuak eta enpresaren produktibitatea, kalitatea, iraunkortasuna eta segurtasuna hobetzea.

–      pertsonen kudeaketa hobetzea eta konpromisoa eta motibazioa handitzea.

–      bezeroen ezagutza, harrera, arreta edo fidelizazioa hobetzea eta merkatuko kuota handitzea.

–      hornidura- edo banaketa-katea hobetzea eta bezeroei zerbitzua emateko edo hobetzeko gastuak eta epeak murriztea.

–      administrazio-prozesuak berregitea eta enpresaren eraginkortasuna hobetzea.

–      produktu/zerbitzuak (berriak edo aurretik zeudenak) merkatu berrietara egokitzea (nazionalak, nazioartekoak edo sektore berriak) edo enpresaren marketina egokitzea eta merkatu geografiko edo bezero-segmentu berrietan sartzea.

–       produktuari dagokionez, konponbideak identifikatzea eta txeratzea, negozio-bolumena handitzea ahalbidetu dutenak.

 

Innobideak

2013an hasi eta azken 8 urteetan, 2.700 enpresak eta 9.000 zuzendaritza kargudun pertsonak baino gehiagok parte hartu dute Innobideaken. Halaber, zuzeneko dirulaguntzei dagokiena nabarmentzen da; izan ere, Eusko Jaurlaritzak 19,8 milioi euro inbertitu ditu 869 enpresatan, eta horiek 41,8 milioi euroko inbertsio pribatua sortu dute. Horri beste datu eztabaidaezin batzuk gehitu behar zaizkio, hala nola kostu-murrizketak, fakturazio-igoerak edo langileen gaikuntza eta inguruko beste elkarte batzuetan sortutako ”erakustaldi-efektua”.

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, SPRI Taldearen eskutik, Innobideak ekimeneko hiru laguntza-lerroak (Lehiabide, Kudeabide eta Pertsonak) sustatzen ditu.

Helburua da berrikuntzara bideratutako proiektuak babestea, egungo egoera ekonomikoaren erronkei aurre egiteko eta ETE-en lehiakortasuna hobetzeko. Xede horrez, kudeaketan, pertsonen parte‑hartzean, negozio-ereduen egokitzapenean eta, hala badagokio, dimentsioa indartzean aplikatuko da. Aurtengo deialdian, ildo berri bat nabarmentzen da Lehiabiden, ikerketa- eta berrikuntza-programen proposamenak egiten laguntzeari buruzkoa, Europako I+G+b-ko euskal estrategia berriari lotuta dagoena.

Informazioaren eta komunikazioko (IKT), logistikako (garraioak izan ezik) eta industria-diseinuaren, ikus-entzunezkoen, bideo-jokoen eta modaren sektoreetako sormen-industrietako enpresei zuzenduta dago. Innobideakerako sarbidea dute Lehiabide eta Pertsonak ildoetarako gutxienez 10 enpleguko batez besteko plantilla duten ETEak, eta gutxienez 50 enplegukoak Kudeabiden.

Innobideak berrikuntzan dagoeneko nolabaiteko esperientzia duten enpresei zuzenduta dago; 12 hilabetera arteko jarduera-aldiak dituzten eta erakundean eragina duten proiektu esanguratsuetan lan egiten du; % 60n finantzatzen da diruzko dirulaguntzarekin, eta enpresak berak aukeratzen du berrikuntzan aholkuak emateko aholkularitza-enpresa.

Innobideak Lehiabideren bidez produktuaren, zerbitzuaren eta/edo merkatuaren dibertsifikazio handiagoa lortzera bideratutako proiektuei laguntza ematen zaie, enpresen balio-dibertsifikazioa indartzeko.

Innobideak Kudeabideren bidez, elkarteetan kudeaketa aurreratuko ereduen txertaketa sustatzen da. Euskal enpresei elkarteen gaitasunak eta baliabideak ordenatzeko, arrazionalizatzeko, lehenesteko, eta, ondorioz, optimizatzeko ezagutza eta metodoa txertatzeko aukera ematen dieten ekintzak itzuli beharrik gabe diruz laguntzen ditu, eta azken helburua da haien eraginkortasuna hobetzea. Haren irismena hasierako kontrastetik eta proiektu-pilotuak zehaztetik finkatze‑proiektuak txertatzera bitartekoa da.

Innobideak Pertsonak ekimenak enpresan langileen partaidetza sustatzen du. Euskal enpresei zuzendutako eta pertsonen kudeaketarako eredu berrietarantz aurrera egiteko eta enpresaren kudeaketaren edo jabetzaren ondorengotzaren plangintzarantz aurrera egiteko aukera emango duten ekintzak itzuli beharrik gabe diruz laguntze ditu. Aurrera egiten du gardentasun, konfiantza, ekitate, egonkortasun eta barne-lankidetza handiagoan oinarritutako enpresa-ereduetarantz.

 

Partekatu albiste hau