2021eko ekainaren 24ko erreportajea

Euskal enpresek nazioarteko proiekzio handia lortu ahal dute kluster honetako deialdiei esker, zeinak aurrekontu-partidarik handiena izango duen.

 

Pasaden astean hasi ginen Horizon Europek datozen bi urteetan finantzatuko dituen lehentasunezko arloak jorratzen. Edo esparru-programako hizkeran esaten den moduan; ‘destination’-ak. Horietan zehazten dira trantsizio ekologikoa eta digitala bizkortzeko eta etorkizuneko krisiei begira EBko ekonomia erresilienteagoa izateko Europako Batzordeak estrategikotzat jotzen dituen ikerketa-ildoak. Hortaz, halabeharrez kontsultatu behar dira; horrela, enpresek egiaztatu ahal dute beren ekimenek Europako finantzaketa publikorik izango duten edo ez.  

2. zutarriko 4. klusterrean bildutako lehentasunezko arloen errepasoari ekin diogu. Sektore digitalera, industrialera eta espazialera dedikatuta dagoenez, euskal enpresen aldetik interesik handiena piztuko duena da. Aldizkari honen aurreko zenbakian ez bazenuen irakurri, Innobasqueren I+G+B arloko proiektu europarretan euskal parte-hartzearen Behatokiaren datuen arabera, 2014-2019 aldian, aurreko esparru-programaren barruan arlo horietan garatutako 352 proiektuk euskal eragile zientifiko-teknologikoen eta enpresen parte-hartzea izan dute, eta, proiektu horiek gauzatzeko, 248 milioi euroko finantzaketa lortu dute.

Lehenengo emanaldian gainezka ez egiteko, Europako Batzordeak kluster honen behin betiko lan-programan sartu dituen sei arloetatik bi baino ez ditugu jaso. Hortaz, alde batetik, klimaren aldetik neutroa, zirkularra eta digitalizatua den ekoizpena lortzeko I+G+Bari heldu ostean, eta, bestetik, industria erresiliente baterako balio-kate estrategikoetan autonomia handiagoa lortzeko aplikatutakoa, gaur beste lauretan oinarrituko gara. Hala ere, hasi baino lehen, oroitarazi nahi dizugu Batzordeak dagoeneko argitaratu dituela kluster honen lehenengo deialdiak, eta bi jardunaldi birtualetan aurkeztuko dituela, asteartean eta asteazkenean. Zuzenean jarraitu ahalko dituzu esteka honen bidez.  

Goazen.

 

3. LEHENTASUNEZKO ARLOA: munduko lidergoa munduko teknologia informatiko eta datuen teknologian

Datuak ekonomiaren erregai berri eta gizarte-erronkei aurre egiteko funtsezko aktibo bihurtzen diren neurrian, EBk ezin du onartu bere enpresek, administrazioek eta herritarrek sortzen dituzten datuak beren mugetatik kanpo biltegiratzea eta ustiatzea. Batzordeak lan-programan ziurtatzen duen moduan “honek ez die gure emaitza ekonomikoei eragiten soilik, baizik eta gure segurtasunari, babesari eta subiranotasunari ere”.

Datuen azpiegituran, birtualizazioa ahalbidetzeko beharrezkoak diren zerbitzu-plataformetan eta tresna analitiko komunetan inbertitzeaz gain, Batzordeak honako hau aitortzen du: “Europak datuen ekonomian daukan lidergoa gero eta gehiago dago errendimendu handiko konputazioko funtsezko teknologiak eta gaitasunak edo HPCak (high-performance Computing) autonomiaz garatzeko duen gaitasunaren mende.

Arlo honetan aurten aurreikusitako deialdiak honako hauek dira:

-Araudia betetzeko, pribatutasuna babesteko eta datu ekologiko eta arduratsuen eragiketak egiteko teknologiak eta irtenbideak

-Teknologiak datuen kudeaketarako.

-Europako etorkizuneko plataformak ‘edge computing’-erako: metasistema eragileak

-‘Cloud to Edge to IoT’ teknologien lidergoa koordinatzea eta babestea

-Konputazio-teknologietarako eta sistemetarako ibilbide-orria

 

4. LEHENTASUNEZKO ARLOA: teknologia digitalak eta sortuberriak lehiakortasunerako eta Itun Berderako

Ziurrenik, jakingo duzu duela egun batzuk, Euskadiko fabrikarik handienak (Gasteizko Daimler enpresak) aldi baterako ekoizpena geldiarazi behar izan duela, erdieroaleen faltagatik. Eta ez da osagai horien hornidura falta duen fabrika bakarra. Izan ere, Asiako produktuekiko mendekotasuna Europako industriaren berreskurapenerako oztoporik handienetakoa da. Pandemian ikasitako ikasgaietako bat da: estrategikoak diren produktu edo zerbitzuetan, hirugarrenen mende egotea saihestu behar da.

Teknologia digitalen eta sortuberrien esparruan horrelako egoerak gainditzea eta saihestea da lehentasunezko laugarren arloaren helburua; izan ere, funtsezkoak dira lehiakortasunean lortzeko eta Itun Berdea betetzeko. “Osagai elektronikoak eta fotonikoak eta horien funtzionamendua definitzen duen softwarea funtsezko teknologia digitalak dira, zeinek sistema digital guztiak mantentzen dituzten. Sektore guztien digitalizazioa bizkortu ahala, industria gehienak osagai digitalak goiz eskuratzearen mende daude. Teknologia horiekiko mendekotasuna mehatxu argia da Europaren autonomiarentzat, batez ere ezegonkortasun geopolitikoko garaietan; izan ere, Europa kalteberatasun arriskuan jartzen du”, nabarmendu du Europako Batzordeak.

Arlo honetan aurten aurreikusitako deialdiak honako hauek dira:

Kontsumo baxuko prozesadore seguruak ‘edge computing’-erako (abangoardiako konputazioa)

-Kode irekiko hardwarea oso kontsumo baxuko prozesadore seguruetarako

-Elektroniko funtzionala ekonomia berderako eta zirkularrerako

-Komunikazio optikoko osagai aurreratuak

-Zirkuitu integratu fotoniko aurreratuak

-Europako sare adimendunetan ekintzak koordinatzea

-Adimen artifiziala, datuak eta robotika Itun Berderako

-Adimen artifiziala, datuak eta robotika lanean

-Robotika kognitiboaren muga bultzatuz

-Robotikan bikaintasun zentroen Europako sarea

-Akademia-industria foroa teknologia berrien inguruan

-Spintronika aurreratua

-Fabrikazio bioadimentsurako teknologiak eta gailuak garatzea

-Hurrengo belaunaldiko detekzio kuantikoaren teknologiak

-Kanadarekin nazioarteko lankidetza   

-Konputazio kuantikoko teknologia sortuberrietan inbertsioa

-Teknologia kuantikoei buruzko ekimena, “Quantum Technologies Flagship Initiative” babestu eta koordinatzea

-Eskala handian lehen ordenagailu kuantikoak garatzeko elkartearen esparru hitzarmena

-Teknologia kuantikoetarako oinarrizko zientzia

-Eskala handian simulazio kuantikoari buruzko plataformen teknologiak garatzeko elkartearen esparru hitzarmena

-Komunikazio kuantikoen eremuan elkartearen esparru hitzarmenak

-Merkatuan sartzeko detekzio kuantikoaren teknologiak

-Proba eta esperimentazio irekirako eta teknologia kuantikoen produkzio pilotuaren gaitasunetarako elkartearen esparru hitzarmenak

-Konputazio kuantikoaren plataformetarako software-ekosistema indartzea

 

5. LEHENTASUNEZKO ARLOA: garapenean autonomia estrategiko irekia, espazioan oinarritutako azpiegiturak, zerbitzuak, aplikazioak eta datu globalak zabaldu eta erabiltzea

Espazioko teknologiaz ari garenean ohikoena da, besteak beste, Marte arakatzera bidalitako robotetan pentsatzea, baina ez da hain urrun joan behar sektore horren balio estrategikoa egiaztatzeko. Pentsatu, adibidez, geolokalizazio-sistemen doitasunean, iragarpen klimatikoen fidagarritasunean edo satelitearen bidez telebista ikusten ematen dituzun tarteetan. Eta hori dagoeneko erabiltzen duguna besterik ez da, beraz, EBrentzat ezinbestekoa da aberastasuna eta enplegua sortzeko ahalmen handia duen industrian kokatzea. Infinitura arte eta urrunago, esango luke Buzz Lightyearrek 😉

Arlo honetan aurten ondorengo deialdi hauek aurrez ikusten dira:

-Muturretik muturrera satelite bidezko komunikazio-sistemak eta horiei lotutako zerbitzuak

-Etorkizuneko espazioko ekosistemak: operazioak orbitan, sistemen kontzeptu berriak

-Europako espazioko jaurtigailu estrategikoak berrerabiltzea (teknologiak eta operazioak lantzea, hegaldi-proben demostrazioa barne)

-Kostu txiki eta bultzada handiko propultsioa Europako espazioko jaurtigailu estrategikoetarako

-Copernicusen klima-aldaketaren zerbitzuaren bilakaera

-Copernicusen atmosferako zaintza-zerbitzuaren bilakaera

-Copernicusen segurtasun eta larrialdiko zerbitzuen bilakaera

-Zeharkako domeinu telematikoetarako Copernicusen bilakaera

-Espazioko grabimetriarako teknologia kuantikoak

-Mendekotasunik eza eta Europako lehiakortasunerako espazioko teknologiak

 

6. LEHENTASUNEZKO ARLOA: teknologia digital eta industrialen garapen etikoa, gizakian oinarritutakoa

Teknologia berriak azkar barneratzen badira, ahalmena izugarria da osasun-laguntza hobetzeko, industria jasangarriagoa lortzeko edo mugikortasun berdeagora iristeko. Baina, aldi berean, arriskuak ditu, hala nola eskualde edo gizarte-estratuen arteko eten digitalak, datu sentiberak oker erabiltzea edo balizko diskriminazio-kasuak algoritmoak sortzean dagoen tartearengatik.

Lehentasunezko arlo honetan landutako ekintzek gizarteratzearen arloan EBren helburuak babestuko dituzte, beraz, Europako gizarte-balioekin eta balio etikoekin, baita jasangarritasunarekin ere lerrokatutako garapen teknologikoaren ikuspegiak sustatuko dira. Gainera, ekintza hauek Europako industrien erronkak lantzen eta kalitatezko lanpostu iraunkorrak sortzen lagunduko dute.

Arlo honetan aurten ondorengo deialdi hauek aurrez ikusten dira:

-Sendotasun egiaztagarria, efizientzia energetikoa eta gardentasuna konfiantzazko adimen artifizialerako

-Europan adimen artifizial, datu eta robotika fidagarriei dagokienez, koordinatu, kontzientziatu, normalizatu eta horiek onestea.

-Adimen artifizialean bikaintasun-zentroen Europako sarea

-Adimen artifizialean genero, arraza eta beste aurreiritzien aurkako borroka

-Informaziorik ezaren aurka borrokatzeko adimen artifiziala erabiltzea

-Interneten datuen konfiantza eta subiranotasuna

-Trustworthy open search and discovery

-Belaunaldi berriko interneteko erkidegoa (Next Generation Internet, ING) sortu eta zabaltzea

-Belaunaldi berriko interneten nazioarteko lankidetza – Beka transatlantikoen programa

-Belaunaldi berriko interneten berrikuspen teknikoa

Errealitate hedatuaren modelizazioa

Guztiontzako errealitate areagotua – Haptikoa

Telepresentzia kolaboratibo hedatua

Komunikabideetarako berrikuntza, errealitatea hedatua barne

-Etika, elkarreragingarritasuna eta errealitate hedatuaren eragina

-Europako I+Gerako jabetza intelektuala kudeatzeari buruzko sentsibilizazioa

-Europako industriaren lehiakortasuna bultzatzeko normalizazioa sustatzea

-Tokiko erkidegoen eskearen arabera konponbide berritzaileak probatzea

-Enpresen beharretan oinarrituta, industria eta mundu akademikoaren artean ezagutza-truke berriaren pilotajea

-Arteak bultzatutako erabilera eta diseinu esperimentalak

-Digitalaren eremu tematikoan kontaktu-puntu nazionalen nazioz haraindiko jarduerak babestea

-5.0 industriarako eskulanaren abileziak

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago