Iñigo Urkullu lehendakaria, Innobasqueko ohorezko presidentea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiarekin eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako batzordekide Cristina Uriarterekin batera, Berrikuntzaren Euskal Agentziako ordezkaritza batekin (Manuel Salaverria presidentea barne) bildu da gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egoitzan. Bertan izan dira Leire Bilbao zuzendari nagusia eta honako hauek osatutako Zuzendaritza Batzordearen ordezkaritza: Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea; Nuria Gisbert, CIC EnergiGUNEko zuzendari nagusia; Iñigo Ucín, Mondragon Korporazioko presidentea; Lourdes Moreno, Bolueta Engineering enpresako zuzendari nagusia; eta Eduardo Zubiaurre, Confebaskeko presidentea. Innobasqueren 2021-2024 Plan Estrategiko berriaren xehetasunak aurkeztu dizkiote lehendakariari. Plan hori Zuzendaritza Batzordeak onartu zuen ekainaren 3an, Bilbon, eta agentziako kide diren erakundeei aurkeztuko zaie ekainaren 16an, Batzar Nagusian. Euskadi Europako berrikuntzako lurralde aitzindari gisa kokatzen laguntzea da, oraindik ere, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren asmo handiko helburua.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.