Leire Bilbaok, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren zuzendariak, Etorkizuneko Metropoliak nazioarteko mintegian parte hartu du gaur. Mintegi hori Bilbao Metrópoli 30ek antolatu du, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan (Innobasqueko kide diren erakundeak). “Berritzea etorkizunari konfiantzaz begiratzea da” esan du hiri sortzaileei buruzko nazioarteko aholkulari Charles Landryri hitza eman baino lehen. Hark Administrazio Sortzailearen Proiektua eman du ezagutzera.

Mintegia birtualki egiten ari da apirileko azken aste honetan zehar eta bihar bukatuko da. Horren bidez, hiri-erronka globalei lotutako ekimenak aztertzen ari dira: Falling Walls Project, Social Progress Index, Lovaina-Berrikuntzaren Europako Hiriburua, Administrazio Sortzailearen Proiektua eta The Children’s Friendly City Proyect. Horretarako, hainbat herrialdetako ospe handiko adituen parte-hartzea izaten ari da.

Bilbaok honako hau adierazi du: “mundua aldatu da, baina ez soilik pandemiaren ondorioz”. Pandemiak eraldaketa hori arindu eta agerikoago bihurtu besterik ez du egin. Uste du mundua hiperkonektatuta dagoela, gero eta konplexuagoa dela eta oso arin egiten duela aurrera. Bere hitzetan, aldaketa demografikoak, sozialak, globalizazioa, ingurumen-krisia eta agertzen ari den kultura digital berria dira eragin garrantzitsuko aldaketa sakonak sortuko dituzten makrojoera nagusiak.

Esku-hartzean zehar, Bilbaok honako hau nabarmen du: “berrikuntza-prozesuak gaur egun inoiz baino irekiago daude enpresa txiki eta ertainentzako, eta ohiko erronkei konponbidea bilatzeko ahalegin horretan guziontzako lekua dago. Gehien berritu duten enpresek aukera izan dute hilabete hauetako ezustekoei eta zailtasunei hobeto erantzuteko”, ziurtatu du. Horregatik, Innobasquek “kultura berritzailearen balioak helarazten dizkio gizarte osoari”.

 

Partekatu albiste hau