Impact Hub Donostia komunitatea pertsona berritzaile, ekintzaile, aktibista, sortzaile eta profesionalen nazioarteko sare baten parte da. Sare horren helburu behinena da gizartean inpaktu positiboa sortzea lankidetza-proiektuen bidez. Berrikuntza-laborategia, negozioen inkubagailua eta coworking-gunea da aldi berean, eta lan egiteko, partekatzeko, ikasteko eta konektatzeko ekosistema bat sorta da bertan. Eta orain, komunitate horrek bat egin du Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin, erakunde bazkide gisa.

Ongi etorriak!

Partekatu albiste hau