Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu. 

Esteka honetan agertzen den txostenak I+G-ra eta berrikuntzara bideratutako Europako, Espainiako eta Euskadiko laguntzak jasotzen ditu.  

INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA

Doako prestakuntza-moduluak honako esparru hauetan: negozio-eredu eta estrategiak, supply chain, talentua, negoziazio eta taldeak, berdintasuna, ikuskaritza lehiakorra, jabetza intelektuala eta kudeaketa ekonomikoa.

Antolatzailea: Spri Taldea

 

Martxoak 2

WEB-MINTEGIA: 5G TEKNOLOGIA ESPAINIAKO PARKE ZIENTIFIKO ETA TEKNOLOGIKOETAN HEDATZEKO EKIMENA – APTE CONCECTA

5G teknologia Espainiako Parke Zientifiko eta Teknologikoetan hedatzeko ekimenari buruzko informazioa, APTE Conecta izenekoa, Espainiako Parke Zientifiko eta Teknologikoen Elkartearena (APTE).

Antolatzailea: APTE

 

Martxoak 3

I+G+b JARDUEREN GAINEKO KENKARI FISKALEI BURUZKO JARDUNALDIA

Jardunaldia martxoaren 3an izango da, 12:00etan, Teams bilera-plataformaren bidez. Honako hauek hartuko dute parte: EQAko I+G+b teknikari koordinatzaile Alejandro Martínez Díaz eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Berrikuntzaren Sustapeneko idazkari nagusi Ángel Pérez Riveras.

Antolatzailea: EQA

 

Martxoaren 4ra arte

ADIERAZPEN INTERESGARRIAK GARAIA OPEN INNOVATION. EKIMENAREN 2. EDIZIORAKO

Datorren martxoaren 4an amaituko da ekimen honetan parte hartzeko epea; Garaia Open Innovation berrikuntza irekiaren esperientzia aitzindaria da, eta haren helburua da lankidetza-berrikuntzaren bidez negozio-aukera berriak sortzea, dibertsifikatzea eta euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea. Garaia Open Innovation-ek lankidetza-aukerak ahalbidetzen ditu, hain zuzen ere, euskal enpresen beharrei berariaz erantzuten dieten eta epe laburrean merkatura iritsiko diren produktuak, zerbitzuak eta negozio berriak sor ditzaketen aukerak. Garaia Open Innovation-ek proposatzen du Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileek intereseko adierazpenak egin ditzatela, euskal enpresen beharrei erantzungo dieten teknologiak, jabetza intelektualeko aktiboak eta negozio-kontzeptuak proposatzeko. Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileen ekarpenak euskal enpresen artean zabalduko dira, eta enpresek haien teknologia- eta negozio-ahala ebaluatuko dute.

Antolatzailea: Mondragoneko Garaia Teknologia Parkea, Isea S. Coop-ekin lankidetzan

 

Martxoak 4

EMAKUME EKINTZAILEAK. ZAILTASUNAK ETA AUKERAK PANDEMIAN

Emakumeen Eguna alor ekonomiko eta enpresarialetik ospatzeko topaketa birtuala. Jardunaldian zehar bi mahai biribil egingo dira, non tokiko enpresako, zientziako eta jasangarritasuneko profesional entzutetsuek emakumeek alor horretan egiten duten lanaren inguruan eztabaidatuko duten. Emakumeek krisiari aurre egiteko beste modu bat dute? Zailtasun-plus bat dute pandemiaren testuinguruan? Horiek dira emakumeen testigantza inspiratzaileekin jorratuko diren galderetako batzuk.

Antolatzaileak: Ekonomia Bultzatzeko saila, Donostiako Sustapenaren bitartez

 

Martxoak 4 eta 5

WEB-MINTEGIA: NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN ETA INGURUMENAREN ETORKIZUNEKO AUKERA DIGITALAK

Ekitaldi birtual hau tresna eta irtenbide digitalen hornitzaileentzat eta nekazaritzako elikagaien, basogintzaren eta ingurumenaren sektoreetan lan egiten duten Europa osoko enpresentzat da. Xedea da ezagutzen eta esperientzien trukea sustatzea, etorkizuneko joerei eta teknologiei buruzko informazioa ematea eta lankidetza sustatzea I+G, teknika- eta enpresa-esparruetan. Programak hitzaldiak eta tailerrak izango ditu, hizlari adituekin. Bertaratuek, halaber, aukera izango dute bi egunetan b2b bileretan parte hartzeko.

Antolatzailea: DIVA partzuergoa, Enterprise Europe Network sarearekin lankidetzan.

 

Martxoak 9

RIS3 PRESTAKUNTZA. OSASUNAREN BIOZIENTZIEI BURUZKO IKASTAROA

Bitarteko agenteei eta Innobasqueren bazkideei dago zuzenduta. Osasunaren arloko eta, oro har, eskualdearen garapenaren arloko ikerketa- eta berrikuntza-jardueren garrantzia eta rola azpimarratuko dira. Biozientziaren sektoreak Euskadiko enpresei ematen dizkien aukerak jorratuko dira, bereziki COVID-19aren pandemiaren testuinguruan. Horrez gain, Euskadik arlo horretan dituen lehentasun estrategikoak ere ezagutaraziko dira, eta jarduera horiek osasun-sistema publikoan eta tokiko ingurunean (Euskadi) aurrera eramaten dituzten erakundeen sarearen berri emango da. Gainera, kasu praktikoak eta teknologia horiek Euskadiko enpresa industrialetan garatzeko laguntza-tresnak jorratuko dira.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Innobasque

 

HORIZON EUROPE JARDUNALDIA: AUKERAK EUSKADIKO I+G+B-RENTZAT

Saioan Horizon Europe esparru-programa berriaren berritasun nagusiak aurkeztuko dira, baita Euskadiko enpresen parte-hartzea sustatzeko mekanismoak ere nazioarteko I+G+b proiektuetan. HORIZON EUROPE Europar Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programa berria da 2021-2027 aldirako. Esparru Programa berri horrek aukera bikaina ematen dio Euskadiri nazioartean hazteko I+G+b sistema gisa.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Garapen Tekniko Industrialaren Zentroarekin (CDTI) lankidetzan

 

Martxoak 10

RIS3 PRESTAKUNTZA. I+G+b KONTZEPTUEI BURUZKO IKASTAROA.

Bitarteko eragileentzat eta Innobasqueko bazkideentzat.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Innobasque

 

Martxoak 11

STEAM EUSKADI TOPAKETAK. “NOLA SUSTATU STEAM DIZIPLINEN ZEHARKAKOTASUNA IKASGELAN?

STEAM Euskadi Topaketak prestakuntzaren arloko web-mintegien ziklo bat da, non STEAM hezkuntzako funtsezko gaiak jorratzen diren, besteak beste hainbat ikasgairen integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, nesken arteko bokazio teknologikoak edo nola gehitu aniztasuna ikasgelarako jardueren diseinuan. Saioak YouTube plataformako zuzeneko ekitaldiak izango dira, 17:30ean. UPV/EHUren, Hezkuntzarako APPen Azokaren eta Don Boscoren (“Una mano STEAM solidaria”) proiektuak aurkeztuko dira.

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila, Innobasquerekin lankidetzan.

 

DEMO DAY: THE FUTURE GAME. Bilboko BBK aretoan

The Future Game, proiektuaren Demo Day delakoa Bizkaiko 30 gaztek abiarazi duten proiektua da, planeta salbatzeko xedearekin. 100 hautagaitza baino gehiagoren artean aukeratu dituzte, eta gazte horiek ikaskuntza-esperientzia horretan hartu dute parte, zeinaren xedea baiten gazteei gaitasunak ematea eta gizarte- eta ingurumen-eragin positiboa bideragarritasun ekonomikoa bezain garrantzitsua izango den ideia eta enpresak sustatzea. Izena emateko  hemen sartu behar da, eta ekitaldia streaming bidez jarraitzeko hemen. Edozein zalantza edo galdera argitzeko mezu elektroniko bat bidali ahal da helbide honetara: [email protected]

Antolatzailea: BBK Kuna

  

EKONOMIA, ENPRESA ETA GENEROAREN V. JARDUNALDIAK: EMAKUMEAK DIGITALIZAZIOAREN GARAIAN

Digitalizazioari eta bere eraginei buruzko jardunaldia, aintzat hartuta genero-ikuspegia, eta, zehazki, telelanaren arrakala digitala deritzona, telelana Hainbat arlotako adituek hartuko dute parte, eta, horrela ikuspuntu akademikoak eta praktikoak izango dituzte, baita juridikoa, ekonomikoa eta enpresarena ere. Halaber, solasaldi bat egongo da parte-hartzaile guztiekin.

Antolatzaileak: Irati Basoredo, Eider Larrazabal Astigarraga, Itziar Villafañez Pérez, EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila Saileko irakasle eta ikertzaileak

 

SAREKO FOODTURE SAIOA

Zalantzaz betetako mundu batean, non zaila den planak egitea eta zer egin eta nola jokatu jakitea, ziurgabetasunaren kudeaketa funtsezkoa da enpresentzat. Ez da ahaztu behar aldaketen testuinguru bat aukeraz betetako itsasoa dela. Elikadura-industria prest dago elikadura-segurtasuna zalantzan jarriko duten mehatxu berriei aurre egiteko? Zientziak hurrengo elikadura-krisia ekidin ahalko du? Nola bermatu ahal da kalitateko lehengaien hornikuntza prezio lehiakorrean? Itsasoko biologia-laborategiak izango dira munduko kala berriak? Nola ari dira aldatzen pertsonen ohiturak, aurreikuspenak eta beharrak? Nola eskaini ahal diet esperientzia ona nire bezeroei, eta nola lor dezaket haien konfiantza ingurune automatizatu batean, harreman zuzenik gabe? Zeintzuk izango dira gakoak berrikuntza arinaren kultura nire negozioan ezartzeko? Zein aukera-agertoki irekitzen da berrikuntzarentzat eta elikaduraren negozioarentzat?

 Antolatzailea: Azti

 

Martxoak 11, apirilak 15 eta maiatzak 13

WEB-MINTEGIA: PRESTAKUNTZA LANEKO MODU ETA TRESNA DIGITAL BERRIAK ERABILTZEN IKASTEKO, BERRIKUNTZA PROIEKTUAK LANKIDETZAREN BIDEZ DISEINATZEKO ETA DINAMIZATZEKO 

Hiru saioko ikastaro honetan tresna digitalak eta sareko kultura berri bat eskainiko dira, lankidetzako berrikuntza-proiektuak aktibatzen, diseinatzen, garatzen eta gauzatzen jarraitu ahal izateko. Izen-ematea hemen.

Antolatzailea: Hazi

 

 

 

Martxoak 12

RIS 3 EUSKADI. INGURUMEN-KALITATEA

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Innobasque

 

Martxoak 22

HELBURU ANITZEKO OPTIMIZAZIO EBOLUTIBOKO DOKTOREGO ONDOKO BEKA

Matematika Aplikatuko Euskal Zentroa doktorego ondoko bekadun baten profila ari da bilatzen, helburu anitzeko optimizazio ebolutiboaren ikerketa arloan lan egiteko (errendimendu-adierazleak, paralelismoa, eskala handiko arazoak).  Kontratuaren iraupena 2 urtekoa izango da. Ikertzaile gazteak ari dira bilatzen, doktoregoa amaituta dutenak kontratua hasi aurretik. Lehentasuna emango diote Konputazio Zientzietako eta horrekin lotutako alorretako doktoregoei.

Deitzailea: BCAM

 

Martxoak 25

STEAM EUSKADI TOPAKETAK.“STEAM HEZKUNTZA: BIZIKIDETZA ETA ANIZTASUNA LANTZEKO BIDEA”

STEAM Euskadi Topaketak prestakuntzaren arloko web-mintegien ziklo bat da, non STEAM hezkuntzako funtsezko gaiak jorratzen diren, besteak beste hainbat ikasgairen integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, nesken arteko bokazio teknologikoak edo nola gehitu aniztasuna ikasgelarako jardueren diseinuan. Saioak YouTube plataformako zuzeneko ekitaldiak izango dira, 17:30ean. San Martin HLHIren proiektua (STEAM proiektua ikuspegi inklusibotik) eta Suspergintza Elkartearen proiektua (Haritu) aurkeztuko dira.

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila, Innobasquerekin lankidetzan.

 

Apirilaren 12tik 16ra arte

HANNOVER MESSE 2021en EDIZIO DIGITALA

Koronabirusaren pandemiak bizkortu egin du industriaren digitalizazioa, baina agerian utzi du, halaber, hornidura-kate globalen zaurgarritasuna. Nazioarteko industria inoiz ez bezalako astindua jasaten ari da. Honako hau da oinarrizko galdera: zer estrategia, neurri eta lankidetzak bermatuko dute industriaren lehiakortasuna? HANNOVER MESSE 2021en edizio digitalak emango ditu erantzunak apirilaren 12tik 16ra bitartean. Hura izango da, “Expo, Conferencias, Networking” bere hiru zutabeekin, nazioarteko industriaren topaketarako plataforma nagusia. 

Antolatzailea: Hannover Messe

 

Apirilak 29

GARAIA OPEN INNOVATION. 2. EDIZIOA.. Garaia Teknologia Parkean.

Garaia Open Innovation berrikuntza irekiaren esperientzia aitzindaria da, eta haren helburua da lankidetza-berrikuntzaren bidez negozio-aukera berriak sortzea, dibertsifikatzea eta euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea. Garaia Open Innovation-ek lankidetza-aukerak ahalbidetzen ditu, hain zuzen ere, euskal enpresen beharrei berariaz erantzuten dieten eta epe laburrean merkatura iritsiko diren produktuak, zerbitzuak eta negozio berriak sor ditzaketen aukerak.  

Garaia Open Innovation-ek proposatzen du Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileek intereseko adierazpenak egin ditzatela, euskal enpresen beharrei erantzungo dieten teknologiak, jabetza intelektualeko aktiboak eta negozio-kontzeptuak proposatzeko. Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileen ekarpenak euskal enpresen artean zabalduko dira, eta enpresek haien teknologia- eta negozio-ahala ebaluatuko dute. Apirilaren 29an, batzar bat egingo da Garaia Teknologia Parkean, eta bertan izango dira bai euskal enpresak, bai Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileak, baldin eta haien proposamenak hautatu badira.

Antolatzailea: Mondragoneko Garaia Teknologia Parkea, Isea S. Coop-ekin lankidetzan

 

INDUSTRIA-JABETZAREN DIAGNOSTIKO-ZERBITZU BERRIA

OEPMren zerbitzua; enpresak dituen aktibo ukiezinen analisia egiten du, lehiakortasunean eta bereizkuntzan oinarritutako kudeaketa-estrategia bat ezartzea sustatzeko gomendioak eman ahal izateko.  Industria Jabetzaren diagnostiko-zerbitzua izeneko zerbitzu berri honek Industria Jabetzaz (IJ) sentsibilizatzeko eta hartara hurbiltzeko tresna bat izan nahi du, Industria Jabetzaren eskubideak (IJE) erabiltzen ez dituzten edo modu eraginkorrean erabiltzen ez dituzten ETE berritzaileentzat eta enpresa-unitateentzat. Horrela, bi helburu lortzen dira: batetik, enpresa-sareek IJE-ei buruz duten ezagutza eta ulermena areagotzea, eta haien erabilera egokia sustatzea; eta, bestetik, IJE-en kudeaketa egokiaren garrantzia erakusten da, enpresak, txostenean jasotako gomendioetatik abiatuta, ekintza-plan eraginkor bat zehaztu ahal izan dezan eta etorkizuneko erabaki estrategikoak har ditzan. Zerbitzu horren kostua 894,70 €-koa da, baina % 75era bitarteko dirulaguntzak daude. Horiek aldez aurretik eskatu behar dira.

Antolatzailea: Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa

 

Maiatzaren 15era arte

BURDINOLA IKERKETA-SARIAREN XVIII. EDIZIOA

Burdinola Ikerketa Saria erreferentzia bat da ikerketaren profesionalen artean, eta haren irabazleen zerrendan Espainiako jarduera zientifikoko izen handiak agertzen dira. Edizio honetarako aukeratutako gaia Nanomedikuntza da: nanodiagnostikoa, medikuntza birsortzailea eta terapia pertsonalizatua. Hautagaitzak aurkezteko azken eguna maiatzaren 15a izango da, eta ekainaren 15a baino lehen ezagutuko da epaimahaiaren erabakia, Burdinola Ikerketa Sariaren XVIII. edizioaren irabazlearen izenarekin.

Antolatzailea: Burdinola

 

Ekainak 15-17

FOOD 4 FUTURE WORLD SUMMIT. Bilbon

Datozen urteetan, Bilbo izango da teknologia berrien, konponbideen eta automatizazio-sistema berrien bitartez elikaduraren eta edarien industria eraldatzeko Food 4 Future Wolrd Summit berrikuntza-ekitaldiaren egoitza. Bizkaiko hiriburuan elikadura-sektoreko balio-kate guztiko profesionalak bilduko dira, industriaren eraldaketan mugarria izango diren konponbide teknologiko berriak, berrikuntzak eta joerak aurkezteko. Kongresu handiena da Europa mailan kontsumo-joera eta -ohitura berriak ezagutzeko, baita industria efiziente eta jasangarriagoa lortzeko kasu arrakastatsuak eta teknologiaren aplikazioak ezagutzeko ere. Hori guztia 280 aditu baino gehiagoren eskutik, foro bertikalen bitartez industria-segmentu bakoitzerako: Meat Forum, Beverage Forum, Bakery, Sea Food, Dairy eta Agro

Antolatzailea: Azti

 

Ekainak 23 eta 24

IKERKETA ETA BERRIKUNTZARI BURUZKO EUROPAKO JARDUNALDIAK 

Jardunaldien hirugarren edizioak Horizon Europeren hasiera ofiziala ekarriko du berekin, Europar Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzako programa berria 2021-2027 aldirako. Jardunaldien gaia lankidetza da; beraz, arlo guztietako profesional adituak bilduko dira loturak ezartzeko eta etorkizun distiratsuagoa sortzeko. Konferentziek bi eguneko iraupena izango dute, eta politikariak, ikertzaileak, enpresariak eta herritarrak elkartuko dituzte, eztabaidatzeko eta Europako ikerketa eta berrikuntzaren etorkizunari forma emateko.

Antolatzailea: Europako Batzordea

 

Partekatu albiste hau