Mondragon Unibertsitateak, Berriprocess eta Kanbanize Spain-ekin elkarlanean, Basque Project Management IV. Biltzarra antolatu du urriaren 14an Arrasateko (Gipuzkoa) Mondragon Goi Eskola Politeknikoan. Aurrez aurre eta online egingo den topaketan, egungo enpresa-erronkei erantzuteko gai diren antolakunde arinetarantz aurrera egiteko tresnak eta gakoak partekatuko dira. 

Biltzarra 9:30etik 13:00etara izango da, sarrera doakoa eta bertan aurrez aurre egoteko aukera izango da, edukiera mugatuarekin, edo Internet bidez jarraitu ahal izango da. In situ egon nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali beharko dute helbide honetara: [email protected], Gaian honako hau jarrita: “BPM Jardunaldia, aurrez aurreko formatuan”, eta telematikoki jarraitu nahi dutenek hemen eman dezakete izena.

Jardunaldia zuzendaritza edo proiektuen kudeaketa arloetako profilak dituzten eta beren antolakundeetan kudeaketa-jardunbide arinak aplikatu nahi dituzten pertsonei zuzenduta dago. Hainbat erronka espezifiko izango ditu ardatz: enpresa-kudeaketaren egungo erronkak ulertzea, balio arinak partekatzea enpresa-kultura aldatzeko funtsezko irtenbide gisa, eta antolakunde arin bat garatzeko Kanban Maturity Model tresna ezagutzea. Eredu horrek enpresaren antolakuntza-heldutasunaren maila identifikatzen du, eta ibilbide-orri bat ezartzen du, arintasun-maila handiagoa lortzeko jardunbideekin. Ulma eta Hispacold-en antolakuntza arin baten garapenean izandako kasu arrakastatsuen berri ere emango da.

PMP (Project Manager Professional) ziurtagiria duten pertsonek 3 PDU lortu ahal izango dute estrategiaren esparruan, biltzar honetan parte hartzen badute.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago