Gure berrikuntza-agenda Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta laguntza-deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu. 

 

NEXT GENERATION EU

750 000 milioi euroko larrialdi-tresna, finantza-merkatuetan atzemandako funts berriekin EBren aurrekontuaren finantza-ahalmena aldi baterako bultzatzeko helburua duena. Atzemandako funtsak EBren programen bidez bideratuko dira, bizirauteko baliabideak zaintzeko, ekonomia berreskuratzeko eta hazkunde iraunkor eta erresilientea sustatzeko beharrezkoak diren berehalako neurriak bultzatzeko.

 

COVID 19 DATA PORTAL 

Europako Batzordeak COVID-19ari buruzko Datuen Europako Plataforma sortu du, eskuragarri dauden ikerketa-datuak azkar bildu eta partekatu ahal izateko. ERAvsCorona Ekintza Planaren parte den plataforma honek Europako eta mundu osoko ikertzaileei laguntzen die koronabirus pandemiaren aurkako borrokan.

Koordinatzailea: Europako Batzordea 

 

KORONABIRUSARI BURUZKO EUROPAKO IKERKETA-EREMUAREN PLATAFORMA 

Plataforma leihatila bakarra da, eta koronabirusaren inguruan estatu bakoitzeko eta Europar Batasuneko finantzaketa-aukerei buruzko informazio osoa ematen du. Etengabe eguneratutako informazioa eskaintzen du Horizon(te) 2020 deien ─berariazkoen edo Koronabirusagatik finantzatuta abian dauden proiektuei buruzkoen─ epe-luzapenei buruz, maiz egiten diren galderak eta beste esteka erabilgarri batzuk. Herrialdeetako korrespontsalekin lankidetzan, estatu kideetako eta Europako beste herrialde batzuetako jarduera nazionalei, finantzaketa-aukerei, ekimenei eta proiektuei buruzko atal bat du plataformak. 

Antolatzailea: Europako Batzordea

 

KORONABIRUSA: IKERKETA ETA BERRIKUNTZA

Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko eta beste agerraldi batzuetarako prestatzeko ikerketa- eta berrikuntza-ekimen eta proiektu guztiei buruzko informazioa duen ataria. Europako Batzordeak ekintza, deialdi eta laguntza bereziak abiatu ditu koronabirusaren ikerketa sustatzeko, eta horiek webgune honetan daude jasota.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

EUROPAKO BATZORDEAREN ARAUAK ETA NEURRIAK NEKAZARITZAKO PRODUKTUEN MERKATURATZEA ARAUTZEKO ETA LAGUNTZEKO 

Merkatuan esku hartzeko neurriek nekazaritza-merkatuak egonkortzea eta krisia ez larriagotzea dute helburu, baita eskaria suspertzea eta EBko nekazaritza-sektoreei merkatuaren aldaketetara hobeto egokitzen laguntzea ere. Merkatuen antolaketa bateratuari buruzko Erregelamenduan (“MAB Erregelamendua”) jasotzen dira, eta merkatu bakarraren barruan EBko nekazaritzari dagokion esparrua ezartzen du. Merkatuan esku hartzeko neurriak Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (FEAGA) bidez finantzatzen dira.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

COVID-19. ETE-EI LAGUNTZEKO PREMIAZKO PROGRAMA ETA EKIMEN BERRIAK

SPRI Taldeak webgune bat prestatu du eta bertan jaso ditu euskal enpresarentzat SPRI Taldeak berak bultzaturiko jarduketa guztiak, baita Eusko Jaurlaritzako hainbat sailek sustatu eta kudeatuko dituzten laguntza berrietara sarbidea ere.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritza

 

ACELERA PYME

Acelera Pyme ataria ETEei eta autonomoei laguntzera bideratuta dago, COVID-19ak beraien jardueran duen eragina arintzeko. Acelera PYME atarian enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei laguntzeko martxan jartzen ari diren neurri guztiak jasoko dira. Informazio-leihatila bakar bat, gure ekoizpen-sare gehienak bertara jo ahal izateko klik bakar batean. Ataria sektore pribatuaren lankidetzara irekita dago, eta ETEen eta autonomoen digitalizazio eta telelanerako irtenbideak sustatzeko erakunde laguntzaileek haien eskura jartzen dituzten baliabideak elkartzen ditu. Acelera PYME atarian ETEek eta autonomoek honako hauek aurki ditzakete: finantzaketa-konponbideak eta laguntza ekonomikoa, irtenbide teknologikoak, aholkularitza, egungo testuinguruan kontuan hartu beharreko gomendioak zibersegurtasunaren arloan, eta ETEetan eta autonomoetan talentua sustatzeko jarduketak.

Deitzailea: Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa

 

GARAPEN TEKNOLOGIKO INDUSTRIALERAKO ZENTROAREN (CDTI) LAGUNTZAK EGUNERATZEA

Orrialde honetan jasotzen dira, data adierazita, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroaren (CDTI) laguntza eta tresnei aplikatzen zaizkien deialdien eta prozeduren epeei buruz hartzen diren ebazpenak. Programa bakoitzean gertatzen diren aldaketak webgune honen eduki espezifikoan jasoko dira, programa horrekin erlazionatuta.

Deitzailea: CDTI

 

BIZKAIA COVID 19AREN AURREAN: BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN INFORMAZIOA ETA NEURRI BEREZIAK

Bizkaiko Foru Aldundiak webgune bat aktibatu du osasun-krisiaren harira onartzen ari den neurriak jasotzen dituena arlo hauetan: asistentzia, zergak, ekonomia, zerbitzu publikoa eta herritarren arreta.  

BIZKAIKO FORU-ALDUNDIAREN LAGUNTZA-ESKULIBURUA

KRISIAREN ONDOREN, BIZKAIKO LURRALDEA SUSPERTZEKO PREMIAZKO PLANA

Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia 

 

COVID ACTION PLATFORM

Enpresa-komunitatea ekintza kolektibora deitzeko, pertsonen bizitza babesteko, negozioen jarraipena errazteko eta Covid-19ari erantzuteko laguntza mobilizatzeko plataforma globala. Plataforma Osasunaren Mundu Erakundearen laguntzarekin sortu da, eta industriako enpresa eta talde guztiei irekita dago, bai eta interesa duten beste alderdi batzuei ere, baterako ekintza integratu eta informatzeko helburuarekin.

Antolatzailea: World Economic Forum

 

Irailaren 21 eta 22an

ONLINE ETA AURREZ AURREKO IKASTAROA: EMAKUMEEN ETA NESKATILEN AURKAKO SEXU-INDARKERIARI BURUZKO GOGOETAK ETA DISKURTSOA

Ikastaro honen bidez, gizarteko hainbat eremutan eta eragile sozializatzaile garrantzitsu batzuen (komunikabide, fikzio, literatura, publizitate, sare sozial eta beste batzuen) bidez sexu-indarkeriaz egiten diren narratibak aztertu eta hausnartu nahi dira. Errepresentazio edo irudikapen horiek, askotan, imajinarioak errepikatzen dituzte, alde batetik, estereotipatuak eta erredukzionistak, eta, bestetik, emakumeen bizitzarako mugatzaileak direnak, sexu-beldurra eta izu-ikara sartzen dizkietelako, gizarte-kontrolerako mekanismo gisa.

Antolatzailea: Emakunde

 

Irailaren 22an

WEBINARRA: “FABRIKAZIO AURRERATUA SUSTATZEA EUROPAN NAZIOARTEKO LANKIDETZAREN BIDEZ”

MANUMIX proiektuaren emaitzak jakinaraziko dira; fabrikazio aurreratuko berrikuntza-politikak ebaluazioaren eta ikaskuntzaren bidez hobetzeko sortutako proiektua da. Maurizio Gattiglio Manufuture-EUko High-Level Groupeko lehendakariak parte hartuko du, eta Europako industria sustatzeko gakoak aurkeztuko dizkigu. Europako manufaktura-industriaren eraldaketa bultzatzen duen plataforma teknologikoa da Manufuture-EU. 

Antolatzailea: MANUMIX Interreg Europe Partzuergoa

 

Irailaren 23an

BILTEGIRATZE ENERGETIKOA ETA DIGITALIZAZIOA, TRANTSIZIO ENERGETIKORAKO FUNTSEZKO FAKTOREAK

Webinar honetarako, Energiaren Institutu Teknologikoko (EIT/ITE) hiru ikertzaile izango dira. Nazioarteko zentroa da, eta bere proiektuak eta zerbitzuak energia-sektoreko enpresa eta erakunde publikoetara bideratzen ditu, arlo guztietan: smart grids, ibilgailu elektrikoa, energia-biltegiratzea, energia berriztagarriak, green building, efizientzia industrian, smart metering, etab.

Antolatzailea: Donostia Smart Klusterra, Donostia Sustapenakoa

 

COVID-19A ERAKUNDEETAN. LAGUNTZA PSIKOSOZIALA PANDEMIAN ZEHAR

 

Pertsonen eta taldeen osasun psikosoziala babesteko orientazioa, eta behar duten euskarria ematea beren jarduera baldintza egokietan berrekiteko. Honako hauek aztertuko dira: erreakzio psikologikoak pandemia baten aurrean, babes psikosoziala krisialdian, eta laguntza psikosozialerako tresnak.

Antolatzailea: Osarten

 

Irailaren 24ra arte

INNOBIDEAK-PERTSONAK PROGRAMA. 2020

Programa honek langileen parte-hartzea sustatzen du enpresan. Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak ematen ditu, euskal enpresek pertsonen kudeaketa-eredu berrietan aurrera egin dezaten, baita enpresaren kudeaketa edo jabetzan ondorengotza planifikatzen ere. Gainera, lantaldeek teknologia berriak eta 4.0 industria sartzeko behar dituzten trebetasunak identifikatzeko aukera ematen du.

Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

INNOBIDEAK-LEHIABIDE PROGRAMA. 2020

Programa honen helburua enpresen lehiakortasuna hobetuko duten ekintzak sustatzea da, produktu, zerbitzu eta/edo merkatuaren dibertsifikazio handiagoa lortzera bideratutako proiektuak babestuz.

Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

INNOBIDEAK-KUDEABIDE 2020

Programa honek Kudeaketa Aurreratuko Ereduen ezarpena bultzatzen du enpresetan. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen ditu euskal enpresek behar dituzten ezagutzak eta metodoak txerta ditzaten euren gaitasunak eta baliabideak ordenatzeko, arrazionalizatzeko, lehenesteko eta, ondorioz, optimizatzeko. Era berean, laguntza ematen du aukerak identifikatzeko eta Administrazioek enpresei eskaintzen dizkieten tresnak ahalik eta modu eraginkorrenean erabiltzeko.

Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

Irailaren 24an

CIRCULARSEAS Online WORKSHOP 2&3

Jardunaldi honetan, Interreg Atlantic Area europar programak finantzatuta CIRCULARSEAS proiektuaren 2 eta 3 workshop-ak gauzatuko dira. Horietan, Euskadiko ekonomia zirkularrean eta 3D inprimaketa-teknologian sakonduko da, BRTA eta Leartiker Polymer R&D-ren aurkezpenekin. Gainera, itsas sektorerako produktu jasangarriak identifikatzeko eta negozio-eredu berriak sortzeko lan egingo da. Horretarako, Mater Museoa, Ternua, Indart3D eta Eco-REC eta Ekomodo-ren laguntza izango da, eta euren esperientziak partekatuko dituzte.

Antolatzailea: Leartiker

 

ADIMEN ARTIFIZIALARI BURUZKO JARDUNALDIA: APLIKAZIOAK, JOERAK ETA ETORKIZUNEKO ERRONKAK

Adimen Artifizialaren aplikazioak, joerak eta etorkizuneko erronkak jorratuko dira jardunaldi honetan, eta adituak eta ospe handiko enpresak izango dira bertan, hala nola Nektiu, IBM, SHERPA, Ibermatica edo Tecnalia. Bertan, euren iritziak eta esperientziak partekatuko dituzte, Adimen Artifizialaren garapenak eskaintzen dituen aukera profesionalak eta etorkizunean eskain ditzakeenak aztertuko dituzte.

Antolatzaileak: Bilboko Merkataritza Ganbera eta ESIC Business & Marketing School

 

AURREZ AURREKO JARDUNALDIA: JABETZA INDUSTRIALA ETA INTELEKTUALA ELKARLAN-ESPARRUAN

Produktu berriak garatzeko edo, besterik gabe, produktuen zorroa hobetzeko edo zabaltzeko enpresen arteko lankidetza errealitate bat da. Lankidetza horietan garrantzitsua da lankidetzarako erreferentzia-esparru bat izatea, JIren (Jabetza Industrial eta Intelektualaren) atal espezifiko bat izango duena. Izan ere, JI-ak, enpresen aktibo garrantzitsuenetako bat izanik, esklusibotasun-eremu bat sortzea ahalbidetzen duten eskubide batzuk ematen ditu. Jardunaldi honetan, lankidetza baten esparruan JIrekin eta haren kudeaketarekin lotutako alderdi garrantzitsuenetako batzuk landuko dira, hala nola I+G akordio bat, zerbitzuak emateko akordio bat, etab. Besteak beste, honako gai hauek landuko dira: aurretik zeuden ezagutzen tratamendua, lortuko diren emaitzen jabetza, emaitzen ustiapena, akordioen negoziazioa, etab. Partaide gutxiko jardunaldia izango da, interakzioa ahalbidetuko duena eta zalantzak argitzeko eta esperientziak partekatzeko bide emango duena.

Antolatzailea: PT Garaia

 

Irailaren 24-25ean

BISCAY BAY STARTUP CAMPUS

Euskal proiektu berritzaileenen bila dabiltza, BBSC Awards enpresa berritzaileen lehiaketaren 3. edizio honetan 17.500 euroko saria emateko. BBSC Awards-ek edozein industriatan eragin globala duten eta early stage fasean dauden era guztietako soluziobide teknologiko eta humanistikoak saritzen dituzte.

Antolatzailea: Startup Campus

 

Irailaren 25era arte

GAUZATU INDUSTRIA 2020

Programa honek oinarri teknologikoa duten eta/edo berritzaileak diren enpresa txiki eta ertainak (ETE) sustatzen laguntzen du, Euskadiren garapen teknologikoan eta berrikuntzan duten eragina handitzeko, eta, beraz, une honetan hain garrantzitsua den sare ekonomikoaren produktibitatea hobetzeko. Programa horren helburua, gainera, aurten 100 milioi euroko eta 500 enpleguko inbertsio induzitua ahalbidetuko duena, garapen teknologikoa eta berrikuntza sustatzea da, Euskadiko aberastasun ekonomikoa eta soziala sortzen laguntzeko asmoz, hartara, enpresa hartzaileek lehiakorrak izaten jarrai dezaten, lehendik dauden lanpostuak sendotu ditzaten eta enplegu gehiago sortzeko gai izan daitezen. Dirulaguntza itzulgarriak dira, inbertsioekiko proportzionalak, eta gehienez 150.000 eurokoak sortzen den enplegu bakoitzeko, edo 100.000 eurokoak hasierako langile-kopuruari eusteko, eta urteko bost kuotatan itzuli beharko dira.

Deitzailea: Ekonomia Garapen eta Ingurumen Saila

 

WEBINARRA: ELIKADURA-SEKTOREAREN ERRONKA ESTRATEGIKOAK: KONTSUMITZAILEA & MERKATUA

Jardunaldi honetan, Euskadiko Elikaduraren Clusterreko Behatoki Estrategikoak Elikagaien eta Edarien Sektoreko Joera eta Kasuei buruzko 2. txostena aurkeztuko du, baliabideen ─landa barne─ kudeaketan teknologia prediktiboak aplikatzen ari diren enpresen esperientzia inspiratzaileekin; adibideak erakusteko nola ari den aldatzen erosketa-esperientzia, edo upategiak nola ari diren jasangarritasuna beren balio bereizgarri bihurtzen; osasun arloko azken aurkikuntzak elikadura-sektoreari aplikatuta, tokiko produktuaren arrakasta, kanal laburrak eta deliveryaren hurbiltasuna edo booma eta e-commerce-aren forma berriak. Horiek izango dira saio honetan jorratuko diren gaietako batzuk, eta horien artean ez da faltako COVID-19arekin batera dirudienez geratzeko etorri diren driverren bilakaera.

Antolatzaileak: RIS3 Euskadi, Euskadiko Elikaduraren Clusterra eta Innobasque

 

WEBINARRA; FINANTZA JASANGARRI ETA ERRESILIENTEAK: EPE LUZEKO ERRENTAGARRITASUN-ARRISKUEN KUDEAKETA

“OCDEren enpresa- eta finantza-ikuspegiak” aurkeztuko da. Urteroko argitalpena da, eta datu bereziak aurkezten ditu, baita biharko negozio, finantza eta inbertsioen munduari forma ematen ari zaizkion joeren, positibo zein negatiboen, analisia ere. COVID-19 pandemiak finantza-zeregina kontuan hartzeko premia larria jarri du agerian. Merkatuek susperraldi iraunkorrari laguntzen nahiz erresilientzia sustatzen eragiten dute, bai finantza-sisteman bertan eta bai sistema ekonomiko eta sozialak dinamikoagoak izan daitezen eta kanpoko talkak jasateko gai izan daitezen ere.

Antolatzailea: OCDE

 

Irailaren 30era arte

DOKTORETZA-IKASLEENTZAKO POSTUETARAKO DEIALDIA

Industria-arloko doktoretza-beka, gainbegiratutako sailkapen orokortuan. Doktoretza-ikasleak proiektu industrial batean lan egingo du BCAMek eta BBVA Data Analyticsek gainbegiratuta.

Deitzailea: BCAM

 

NEGOZIO-EREDU BERRIEN BIZKAIKO 5 PROIEKTUREN DEIALDIA

Beren hazkundea bizkortu nahi duten Bizkaiko 5 enpresa nahi dira. Zure enpresa lehiakorragoa izatea gura baduzu eta fakturazioa handitu nahiko bazenu, zure negozio-eredua berritzen lagunduko dizugu. Zerbitzu hau interesatzen zaizu Bizkaiko ETE bat bazara, 5 eta 100 enplegu artekoa eta industria, eraikuntza, garraio edo industriari, turismoari edo handizkako merkataritzari lotutako zerbitzuen sektorekoa baldin bazara.

Deitzaileak: Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia eta Bizkaiko Foru Aldundia

 

TXEKEO TEKNOLOGIKOAK 2020

Programa honen helburua enpresek, kanpoko eragile teknologiko baten laguntzarekin, berrikuntzan lehen urratsak eman ditzaten sustatzea da. Kontua da arazo jakin bati irtenbidea ematea produktu batean edo ekoizpen-prozesu batean, edo, gutxienez, soluzio hori planifikatzea berrikuntza-proiektu bat planteatuz, edo 4.0 Industriaranzko lehen urratsak proposatuz.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

KIO/ICO LERROA: COVID-19AK KALTETUTAKO ETE ETA AUTONOMOENTZAKO ABAL-LERROAREN 5. ZATIA

Kreditu Ofizialeko Institutuak abal-lerroaren bosgarren tartea abian jarri du, eta horren onuradunak COVID-19aren ondorio ekonomikoak pairatzen dituzten enpresa txiki eta ertainak eta autonomoak izango dira. Honako hauek sartzen dira KOI/ICOren abalen lerroaren bosgarren tartean: enpresei eta autonomoei emandako maileguak; turismo-sektoreko eta horri lotutako jardueretan dabiltzan enpresa txiki eta autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei emandako maileguak; eta erabilera profesionalerako errepideko garraiorako ibilgailu motordunak erosteko enpresei eta autonomoei emandako finantzaketa.

Deitzailea: ICO/KOI

 

SUSPERTZE ADIMENTSUA PROGRAMA 2020

Enpresaren jarduera digitalizaziorantz, ekonomia zirkularrerantz eta ingurumen-inpaktuaren murrizketarantz birbideratzen lagunduko duten eta COVID-19ak eragindako osasun-krisi egoera kudeatzeko ezarritako alarma-egoeraren ondoren enpresen jarduera suspertzeko balioko duten proiektuak garatzeko laguntzak dira.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

EUROPAKO IKERKETA KONTSEILUAREN (ERC) KONTSEILU ZIENTIFIKORAKO HAUTAGAIAK BILATZEA

Kontseilu Zientifikoak, European Research Councilen (ERC) zuzendaritza-organoak, finantzaketa zientifikoaren estrategia eta metodologiak zehazten ditu. Europako komunitate zientifikoaren izenean jarduten du, sormena eta ikerketa berritzailea sustatzeko. ERC Kontseilu Zientifikoa osatzeko pertsonak bilatzen ari da. Europako Batzordeak ezarritako Identifikazio Batzorde independente bat Europako Ikerketa Kontseiluaren Kontseilu Zientifikoan parte hartzeko hautagai izan daitezkeenen bila hasi da.

Deitzailea: Europako Ikerketa Kontseilua.

 

BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIAKO EUROPAKO ERAKUNDEAREN (EIT) GOBERNU-BATZORDERAKO HAUTAGAIAK BILATZEA

Berrikuntza eta Teknologiaren Europako Institutua lau kide berri hautatzen ari da Gobernu Batzorderako. Interesa Adierazteko Deialdia zabalik dago 2020ko irailaren 30era arte. EITren Administrazio Kontseiluko lau kide berri hautatzeko prozedura interes-adierazpenetarako deialdi honekin hasten da. Kide bakoitzak lau urteko agintaldia du, berritu ezin dena, eta kideak modu pertsonalean izendatzen dira, modu independentean eta interes publikoaren mesedetan. Deialdia 2020ko irailaren 30ean itxi ondoren, zuzendaritza-batzorde batek aurkezpenak ebaluatuko ditu eta puntuaziorik altueneko hautagaiak elkarrizketatuko ditu. Ondoren, Zuzendaritza Batzordeak hautagaien zerrenda labur bat prestatuko du kide berri gisa proposatuak izateko. EITren Administrazio Kontseiluak zerrenda mugatua ebaluatu eta onartuko du, eta Europako Batzordeari igorriko dio. Batzordeak 2021ean hartzea espero den erabaki baten bidez izendatuko dira Administrazio Kontseiluko kide berriak. Bere izendapenetan, Batzordeak kontuan hartzen du goi-mailako hezkuntzaren, ikerketaren, berrikuntzaren eta enpresa-esperientziaren arteko oreka, baita oreka geografikoa eta genero-oreka ere.

Deitzailea: Berrikuntza eta Teknologiaren Europako Institutua 

 

1. BBK FAMILY LEHIAKETA: KONTZILIAZIORAKO ESPERIENTZIA BERRITZAILEAK

BBK FAMILYK ezagutzen ditu familien beharrizanak, eta orain bereziki familia eta lana bateragarri egiteko formula berriak bilatzea da horietako bat. Adibidez, egun batzuk edo lanaldiaren zati bat telelanean jardutea; sartzeko eta irteteko ordutegietan malgutasuna; enpresaren barruan, eta beharrean diharduzun bitartean, umeak ingurune seguru batean lagatzeko guneak sortzea, … Horregatik, “1. BBK FAMILY lehiaketa: kontziliaziorako esperientzia berritzaileak” antolatu du, enpresa, ikastetxe, guraso-elkarte eta gizarte-erakundeei zuzenduta.

Deitzailea: BBK Fundazioa

 

Urriaren 1ean

III. BERRIKUNTZA-JARDUNALDIA ZAINTZAN ETA ADIMENEAN OINARRITUA

Webinar hau berrikuntzarako zaintza teknologikoaren eta adimen lehiakorraren aplikazioan izandako esperientziak eta arrakasta-kasuak ezagutzeko da. Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren partaidetza du.

Antolatzailea: Azaro Fundazioa

 

Urriaren 1 eta 2an

COTEC PORTUGAL INNOVATION SUMMIT

Europako Industriaren Berpizte prozesuaren ondorioei buruzko biltzarra, % 100 digitala, eraldaketa sakona jasaten ari diren manufaktura-industriaren sektoreak gainditu eta ekonomia eta gizarte osora hedatzen ari baitira ondorio horiek. Leire Bilbaok, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak, parte hartuko du.

Antolatzailea: Cotec Portugal

 

Urriaren 2ra arte

2020KO GLOBAL INNOVATION DAY-RAKO BERRIKUNTZA-KASU PRAKTIKOEN DEIALDIA

Euskadiko berrikuntza-kasu praktiko onenen bila dabil Innobasque. Zure erakundeak (dela enpresa, I+G eragilea, elkartea, ikastetxea, erakunde publikoa, …) berrikuntza bat jarri badu abian COVID-19a planteatzen ari den moduko aldaketek eragindako erronkei aurre egiteko, urriaren 2ra arte daukazu hautagaitza aurkezteko eta Global Innovation Day ekimenaren bederatzigarren edizioan parte hartzeko. Jasotako bost proposamen onenak azaroaren 2an, Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatuta, egingo den ekitaldian jakinaraziko dira. Hautatutako gainerako hautagaitzak Innobasqueko kasu praktikoen bankuan sartuko dira.

Deitzailea: Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

Urriaren 2ra arte (Epea luzatuta)

BIDERATU BERRIA 2020 PROGRAMA: KRISI-EGOERAN DAUDEN ENPRESAK BERREGITURATZEKO ETA BULTZATZEKO LAGUNTZAK

Aurrerakin itzulgarrien bidez gauzatuko diren laguntzak, sustatu egingo dira industria- eta finantza-arloa berregituratzeko eta berrabiarazteko neurriak, krisialdian dauden enpresei epe ertain eta luzera bideragarritasuna itzultzeko, eta neurriok berregituraketa-planen barruan egon behar dute.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Ingurumen Saila

 

INDARTU 2020 PROGRAMA: INBERTSIO PRODUKTIBOA EGITEN DUTEN, LEHIAKORTASUNA HOBETZEN DUTEN ETA GARAPEN EKONOMIKOA DAKARTEN ENPRESENTZAKO LAGUNTZA-PROGRAMA

Laguntza hauek lurralde-edukiko diskriminazio positiboko ahalegin bat suposatzen dute, langabezia-egoera larriago nozitzen ari diren eskualde jakin batzuetara bideratuta, dela krisi ekonomikoak eragin handiagoa izan duelako horietan, dela horien garapena zailtzen duen egiturazko hondatze-egoeran daudelako. Enpresentzako (handi zein ETEentzako) itzuli beharrik gabeko laguntzak dira enplegua sortzen duten aktiboetan inbertsioak egiteagatik, betiere Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean, Oiartzualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoan urteko langabezia-tasaren batez bestekoa %20 gainditzen duten beste udalerri batzuetan kokaturik badaude.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Ingurumen Saila

 

Urriaren 9an

KONEKTA BIZKAIA ENPRESA. Bilbon

KONEKTA Bizkaia Enpresa Bizkaiko lurraldeko startup eta ETEen arteko topaketa-foroa da, elkarren ezagutzan sakontzea eta enpresa-lankidetzarako harreman berriak sustatzea xede duena. Honako helburuokin planteatzen da: Bizkaiko ETEen berrikuntza sustatzea startup-ekiko harremanaren bidez; lankidetza-ingurune eta dinamiken zabalkunde eta finkatzea, horien bidez negozio-aukera berriak, berrikuntza-proiektu eta erakunde ezberdinen arteko sinergietan oinarrituak, identifikatuz.

Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

Urriaren 9ra arte

BERDINTASUNERAKO EMAKUNDE SARIRA HAUTAGAITZAK AURKEZTEKO DEIALDIA 2020

Berdintasunerako Emakunde Sariak publikoki aitortzen du emakume eta gizonen berdintasunaren alde lan egiten nabarmendu diren pertsona fisiko edo juridikoen, publiko edo pribatuen jarduna; emakumeen lana aintzatesten eta horiek ahalduntzen alderdi esanguratsuen hobekuntza ekarri duten ekintzak, lanak edo proiektuak egiten dituztenak dira, edota beren ibilbidearekin emakumearen zeregina balioesteko eta duintzeko, edo Euskal Herrian sexuen arteko eskubide eta aukeren berdintasunaren sustapenean ekarpen nabarmena egindakoak. Argibide gehiago Irekian.

Deitzailea: Emakunde

 

Urriaren 14an

IV. BILTZARRA: BASQUE PROJECT MANAGEMENT: ERAKUNDE ARINEN GARAPENA

Arrasateko Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren instalazioetan egingo da. Ekitaldia online ere jarraitu ahal izango da. Helburu nagusia da ulertzea zein diren enpresak erakunde bizkor bihurtzera eroaten dituzten gakoak, eta nola eman irtenbidea gaur egun dituzten erronka eta desafioei praktika horien bidez.

Antolatzaileak: Mondragon Unibertsitatea eta Innobasque

 

Urriaren 15era arte

DEIALDI BERRIA 2020 EUSKAL INDUSTRIARENTZAKO EKODISEINUAREN, EKONOMIA ZIRKULARREKO FROGAPENAREN ETA EKOBERRIKUNTZAREN ALORREKO PROIEKTUETARAKO

Deialdi berri honen helburua da industriako materialen efizientzia handitzea eta produktuen iraunkortasuna eta ekodiseinua berrikuntzaren bidez bultzatzea, zeren “Euskadiko Ekonomia Zirkularraren 2020rako Estrategiaren” eta Europako Itun Berdearen funtsezko ardatzak baitira. IHOBE sozietate publikoaren 2020ko laguntzen deialdiaren hasierako aurrekontua 850.000 € dira, eta hiru sostengu-ildo biltzen ditu:

–   ekodiseinua eta ekonomia zirkularreko frogapena, 30.000 €-rainoko laguntzarekin proiektu bakoitzeko,

–   ekoberrikuntza estrategikoa (100.000 €-raino proiektu bakoitzeko), eta

–   ekoberrikuntzako proiektuen diseinu bikaina (10.000 €-raino entregatutako proiektu bakoitzeko)

Deitzaileak: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila eta Ihobe

 

BASQUE DIGITAL INNOVATION HUB (BDIH) – KONEXIO 2020

Euskal industriarentzako laguntzak, teknologia digitalekin esperimentatzeko Basque Digital Innovation Hub (BDIH) eta Europako Digital Innovation Hub-etan (DIHs).
BDIH sareak elkarrekin biltzen ditu proba eta baliozkotze arloko azpiegiturak, lantegi pilotuak eta know-how espezializatua hainbat arlotan: Fabrikazio Gehigarria, Robotika Malgu eta Kolaboratiboa, Zibersegurtasuna, Makina Adimendun eta Konektatuak, Material Aurreratuak eta Datuetan oinarritutako konponbideak, denak ere oinarrizkoak 4.0 Industriarako. Sare horrek aukera ematen die ETEei erraz eskuratzeko 4.0 Industriak dakartzan erronkei aurre egiteko behar diren gaitasun zientifiko eta teknologiko berritzaile eta bikainak, horrela  bidea zabalduz ETEei eta gainerako enpresei eboluzionatzeko eta lehiakorrago bihurtzeko.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Ingurumen Saila 

 

Urriaren 21ean

ELKARGIREN XXXI. ENPRESA-TOPAKETA. Donostian

XXXI. Enpresa Topaketa urriaren 21ean izango da, Donostiako Kursaal jauregian. Interes handieneko jardunaldia prestatzen ari gara dagoeneko, eta aurten ospatzen den 40. urteurrena ere gogoratuko da bertan.

Antolatzailea: Elkargi

 

Urriaren 22ra arte

RENOVE INDUSTRIA 4.0 

Makina eta ekipamendu aurreratu berriak erosteko laguntza-programa.
Renove Industria 4.0 programaren helburua makineria berrian eta ekipamendu aurreratuan inbertsioak sustatzea da, bai hardwarean bai softwarean, industria-inguruneak modernizatzeko helburuarekin, fabrikazio aurreratuaren esparruan 4.0 industriako proiektuei aurre egin edo horiei ekin ahal izateko.

Deitzailea: Ekonomia Garapen eta Ingurumen Saila

 

RENOVE MAKINA INDUSTRIALAK

EAEko ETE industrialak berraktibatzeko eta modernizatzeko talka-tresna. Beren ekoizpen-ekipamenduetan modernizazio-maila handia lortzeko eta segurtasunaren eta ingurumenarekiko errespetuaren arloko prestazioak hobetzeko behar duten bultzada da, lehiakortasun-maila handiagora iristea lortuz.

Deitzailea: Ekonomia Garapen eta Ingurumen Saila

 

Urriaren 28tik 30era

INGENIARITZA ETA TEKNOLOGIAREN VIII. DEUSTO ASTEA, FOROTECH

Unibertsitatearen, enpresaren eta ikasleen arteko topaketa-foroa, ingeniaritza eta teknologia herritarrengana hurbildu gura duena, baita ikerketa eta garapen teknologikoko bokazioak sustatu ere, bereziki emakumeen artean.

Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea

 

Urriaren 26-28an

INDUSTRIAL TECHNOLOGIES 2020. Mainz-en, Alemanian

Teknologia industrialek funtsezko zeregina dute Europako industrian. Europar Batasunaren lehiakortasunerako funtsezko oinarriak ematen dituzte, ekonomiaren sektore guztiak eratzen dituzte eta gizarte-erronkak konpontzen eta etorkizun iraunkorra izaten laguntzen dute. IndTech2020-k plataforma bat eskaintzen die ikerketa-erakunde, industria eta politiken formulazioan interesaturiko alderdiei, etorkizuneko joerak, erronka teknologikoak eta Europako etorkizuneko industria- eta ikerketa-politika taxutzeko eta indartzeko beharrezkoak diren urrats gehigarriak eztabaidatzeko funtsezko teknologia bideratzaileen esparruan, hala nola nanoteknologiak, material aurreratuak, bioteknologia eta fabrikazio aurreratua, ekonomia iraunkor eta berderantz trantsizio sozialki bidezko baten gogoetak eginez.

Antolatzaileak: Alemaniako Hezkuntza eta Ikerketa Ministerio Federala (BMBF); Projektträger Jülich (PtJ) proiektuen kudeaketa; Europako Batzordea (EU-COM); Enterprise Europe Network (EEN) Renania-Palatinatua – Sarre eta DECHEMA e.V. Ingeniaritza Kimikoaren eta Bioteknologiaren Alemaniako Elkartea; Karlsruhe (PTKA) proiektuen kudeaketa eta VDI Technologiezentrum GmbH (VDI-TZ).

 

Urriaren 30era arte

PILOTU

PILOTU laguntza-programa itzuli beharrik gabeko 50.000€rainoko diru-laguntza publikotan gauzatzen da, eta nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinuan eta garapenean parte hartzen duten euskal enpresei laguntzen die, proiektu horien bidez nazioartean duten kokapena hobetzen saiatzeko.

Deitzailea: SPRI taldea

 

SAKONDU 2020 LAGUNTZA-PROGRAMA

Sakondu programak laguntza ematen die oso nazioartekotuta dauden euskal enpresei presentzia txikia edo batere ez duten merkatuetan sar daitezen. Azken helburua enpresen lehiakortasuna hobetzea da, nazioarteko jardueran sakonduz, eta ikuspegi inklusiboago eta iraunkorrago batetik, jasangarritasuna negozio-ereduan eta nazioartekotze-estrategian txertatuz.

Deitzailea: SPRI taldea

 

ZABALDU 2020 LAGUNTZA-PROGRAMA

Programaren helburua da gutxi nazioartekotuta dauden enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzea eta garapen iraunkorra sustatzea nazioartekotze-prozesuan zehar. Deialdi honen aurretik eratutako mikroenpresentzat eta Euskadin kokatutako edo ekoizpen-instalazioak bertan dituzten enpresa txiki eta ertainentzat, baldin eta haien esportazio-jarduerak ez badu gainditzen 2019an izandako fakturazio osoaren % 50.

Deitzailea: SPRI taldea

 

TICCÁMARAS PROGRAMA. IKT-AK ETE-ETAN SARTZEKO LAGUNTZA. GIPUZKOA 2020

Programa honen helburua da ETEen ohiko jardueran IKTak sistematikoki sartu edo barneratzen laguntzea, beraien estrategian funtsezko tresna lehiakorrak izan daitezen, baita produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko eskaintzen dituzten aukerak maximizatzeko ere.

Deitzailea: Gipuzkoako Bazkundea

 

Azaroaren 2an

GLOBAL INNOVATION DAY 2020

Global Innovation Day ekimenaren bederatzigarren edizioa berrikuntzaren hitzordu handia da, euskal berrikuntzari balioa ematen diona, eta Euskadi lurralde berritzaile gisa kokatzen du, berrikuntza globalarekin lotu edo bat eginez. 

Antolatzailea: Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

Azaroaren 5-6an

UHINAK KLIMA-ALDAKETARI ETA ITSASERTZARI BURUZKO MUGAZ GAINDIKO IV. KONGRESUA. Irunen, Gipuzkoa

Uhinak mugaz gaindiko biltzarra da, klima-aldaketak eta muturreko fenomenoek Atlantikoko itsasertzean duten eraginari buruzkoa. Laugarren edizio honetan, klima-larrialdiak garrantzi berezia izango du, klima-aldaketaren ondorioek eta muturreko gertaerek berehalako jarduketak eskatzen dituzte eta.

Antolatzaileak: Azti eta Ficoba

 

Azaroaren 15era arte

XVII. BURDINOLA IKERKETA-SARIAK

Burdinola Ikerketa Saria erreferentzia bat izaten da ikerketako profesionalen artean. Edizio honetarako aukeratu den gaia: Nanoteknologia: aurrerapenak biomedikuntza pertsonalizatu eta birsortzailean. Hautagaitzak azaroaren 15era arte aurkez daitezke, eta abenduaren 30a baino lehen jakingo da epaimahaiaren erabakia XVII. Burdinola Ikerketa Sariaren irabazlearen izenarekin.

Deitzailea: Burdinola

 

Azaroaren 18-19an

BASQUE INDUSTRY 4.0: THE MEETING POINT. BECen (Barakaldo, Bizkaia)

Ekitaldi multidiziplinarra, non uztartzen diren estrategia, iritziak, teknologia, esperientziak eta tailerrak, baita harremanak sustatu ere, horrek gai egiten duelarik edozein sektoretako enpresentzat. Interesgarria da unibertsitate, teknologia-zentro, aholkularitza eta ingeniaritzako enpresentzat, herri-administrazio eta industria-eremura orientaturiko zerbitzu-enpresentzat, eta, azken batean, laugarren industria-iraultzari dagozkion alderdiak lehen eskutik ezagutu nahi dituzten pertsona guztientzat. Basque Industry 4.0 produkzio-bitarteko eta -sistemetan adimena sartzearen aldeko apustua da, baita produktu eta prozesu berrietan sortzen ari diren gaitasunak eta teknologiak aprobetxatzearen, material aurreratuak balio erantsi handiagoko soluzioetan edo hobetutako prozesuetan sartzearen, erabilitako baliabideen efizientzia eta iraunkortasunaren eta balio erantsi handiko zerbitzuen integrazioaren aldekoa ere.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen Saila eta SPRI Taldea

 

Azaroaren 19an eta 20an

BE @SMART MANUFACTURING MATCHMAKING 2020 – VIRTUAL EDITION

Industria 4.0ri buruzko brokerage event online, industria-eragiketa guztiak iraultzen eta biziberritzen ari dena. Enpresek erronka berriei aurre egin behar diete, baina laugarren industria-iraultzak eskaintzen dizkien aukerez ere baliatzen dira. SMM2020k ─zientzia eta industriako hitzaldi tematikoen, B2B saioen eta produktu eta proiektu berritzaileen erakusketa baten bidez─ aukera paregabea eskaintzen du Smart Manufacturing and Industry 4.0 arloan lan egiten duten zientzialari, ikertzaile eta enpresetako kudeatzaileak ezagutzeko. Halaber, aukera garrantzitsua da eguneratuta egoteko azken teknologia aurreratuei, erakundeen eta hirien berrikuntza-eskaerari, ETEen aplikazio berriei eta enpresa handiek dituzten erronka teknikoei dagokienez.  

Antolatzaileak: Calabriako (Italia) Enterprise Europe Network eta Innobasque

 

Azaroaren 27ra arte

H2020 PROGRAMAREN EUROPAKO IKERKETAKO TRAKZIO-PROIEKTUENTZAKO LAGUNTZAK. 2020KO DEIALDIA

Horizon(te) 2020 Programaren bigarren faseko deialdietara Europako Ikerketako Trakzio Proiektuak aurkezteko laguntzak; proiektuen buru Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente edo eragileek izan behar dute, eta laguntzak Sare horretan integraturiko eragile zientifiko-teknologikoentzat dira.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

INDUSTRIA-ZIBERSEGURTASUNERAKO LAGUNTZAK. 2020

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak, hobekuntzak bultzatzeko industria-enpresen eta zerbitzu teknikoetako enpresen zibersegurtasunean, industria-prozesuarekin lotutako diseinuan eta logistikan. Zibersegurtasunak industriarako funtsezko tresna dela erakutsi du, azkenaldian mundu osoko enpresak, administrazioak eta negozioak arriskuan jarri dituzten gertakari kritikoen ondorioz. Euskadiko industria-enpresen eta industriarako zerbitzu teknikoen enpresen segurtasuna hobetzen laguntzera zuzenduta daude, Internetera konektatutako inguruneetan. 

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

Azaroaren 30ean

EKOBERRIKUNTZA-PROIEKTUAK BIKAIN DISEINATZEKO LAGUNTZAK. 2020

Berrikuntzarako laguntzen Europako (edo beste esparru bateko) programetara aurkeztu beharreko proiektu-proposamenak garatzera zuzendua. Proposamen hauek, oro har, garapen teknologikoko maila ertaina edo altua (TRL) izango dute, baliabideen eraginkortasunera eta/edo berotegi-efektuko gasen isuriak murriztera bideratutako jarduera jasangarri bat sortzeko. Zehazki, EAEtik zuzendutako proiektuak lagunduko dira, berrikuntzarako Europako laguntza-programen fase bakarreko edo bigarren faseko laguntza-deialdietan (ETE tresna, Life, Europako Berrikuntza Funtsa, Ekonomia Suspertzeko Plana, Green Deal programa…) edo beste eremu geografiko batzuetako programetan (Hazitek Estrategikoa, CDTI Misioak…) aurkeztuko direnak.

 

Abenduaren 1 eta 2an

ENERGIA-ERAGINKORTASUNARI ETA ARKITEKTURAREN ETA HIRIGINTZAREN JASANGARRITASUNARI BURUZKO EUROPAKO XI. BILTZARRA (EESAP 11) eta ERAIKUNTZA AURRERATUARI BURUZKO NAZIOARTEKO IV. BILTZARRA (CICA 4)

Biltzarrean nazioko eta nazioarteko adituen hitzaldiak izango dira honako gai hauetan: teknologia eta COVID, negozio-ereduak, aliantza publiko-pribatuak, hiri-berroneratzea, eraginkortasun energetikoa, bigarren mailako materialak, besteak beste. Berrikuntza gisa, Biltzarraren babesleentzat, B2B online topaketetarako gelak eta merkataritza-informaziorako online guneak jarriko dira.

Antolatzaileak: Eraikune (Euskadiko Eraikuntzaren Klusterra) eta CAVIAR ikerketa-taldea 

 

Abenduaren 3ra arte

XPANDE DIGITAL PROGRAMA. BIZKAIA 2020

Programaren helburua da enpresen online kokapena hobetzea merkatu jakin batean marketin digitaleko tresnen bidez, honela beraien nazioarteko estrategia indartzeko. Horretarako, aholkularitza pertsonalizatua ematen da adimen lehiakorrean oinarrituriko metodologiarekin, xede den merkatuan enpresari Marketin Digitaleko Ekintza Plan bat eskaintzeko aukera izan dezagun. Bizkaiko ETE eta autonomoetara zuzenduta.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

Abenduaren 31ra arte

KOI (ICO) TURISMO-SEKTOREA ETA LOTUTAKO JARDUERAK COVID 19/THOMAS COOK

Mailegu-lerro berri honen xedea honako hauetarako finantza-beharrei erantzutea da: jarduerak eta inbertsioak, ekipamenduaren erosketa eta leasinga, digitalizaziorako zerbitzuak, eta aurrez aurrekoa ez den lanerako konponbideen hornidura.

Antolatzailea: Kreditu Ofizialeko Institutua (ICO)

 

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ARRANTZAREN ETA AKUIKULTURAREN SEKTORERAKO LAGUNTZAK. IKERLARIEN ETA ARRANTZALEEN ARTEKO ELKARTEENTZAKO LAGUNTZAK

Ikerlarien eta arrantzaleen arteko ezaupideen transferentzia sustatzea dute helburu, eta erakunde zientifiko independente baten edo gehiagoren eta arrantzaleen edo arrantzale-erakunde baten edo gehiagoren arteko sareak, elkartze-akordioak edo elkarteak sortzera bideratuko dira; erakunde teknikoek ere parte hartu ahal izango dute.

Deitzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Saila

 

Urtarrilaren 26ra arte

EUROPAKO ITUN BERDEAREN DEIALDIA

Europako Batzordeak 1.000 milioi euroko aurrekontua duen deialdi bat jarri du abian, klima-krisiari erantzuten eta Europako ekosistemak eta biodibertsitatea babesten lagunduko duten berrikuntza- eta ikerketa-proiektuak finantzatzeko. Deialdia Horizon(te) 2020 esparru-programaren barruan dago, eta gaur, irailak 18, hasiko da hautagaitzak aurkezteko epea; koronabirusaren krisialditik Europa suspertzea bultzatuko du, erronka ekologikoak berrikuntza-aukera bihurtuz. 

Deitzailea: Europako Batzordea

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago