Eusko Jaurlaritzak Elkarlan Sarien seigarren edizioa deitu du, balio publiko partekatua sortzea sustatzen duten eta pertsonen eta kolektiboen ahalduntze-prozesuak aktibatzen dituzten proiektu berritzaileak aitortzeko. Sariek osasun, ingurumen, garapen ekonomiko, ikaskuntza eta gizarte-kohesioaren alorretan eragiten dute. Hautagaitzak aurkezteko epea datorren urriaren 5ean bukatuko da. 

6.000 euroko lau sari emango zaizkie hobekien baloratutako proiektuei, eta 3.000 euro gehiago jasoko dituzte jardunbide egokien transferentzia-prozesuan aplikatzeko. Hautatutako proiektuek kanpo-aholkularitza ere jasoko dute beste eragile batzuei transferitzeko prozesuan, beste lurralde-eremu edo gune batzuetan aplikatzeko, baita proiektuaren zabalkunderako ere. 

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia sari horien epaimahaiko kide da, eta horien diseinuan lagundu zuen.

Elkarlan sariek balio publikoa elkarrekin sortzeko proiektu berritzaileak eta horien sustatzaileak aitortzen dituzte, baita parte-hartzea bultzatzen duten formula horien transferentzia ere beste eragile batzuengana, Euskadin balio publikoa elkarrekin sortzeko ikaskuntza- eta lankidetza-sare bat finkatzeko. Ikuspegi hori OGP Euskadi 2018-2020 (Open Government Partnership) ekintza-planaren 3. konpromisotik dator. Gobernu irekirako aliantza da, eta horren parte da Innobasque, Eusko Jaurlaritzarekin, hiru foru-aldundiekin eta Bilboko, Gasteizko eta Donostiako udalekin batera.

*Hautagaitza bat aurkezteko, egin klik hemen.

*Beste edizio batzuetan saritutako proiektuak ikusteko, egin klik hemen.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago