Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako kide den Imatek ingeniaritza-enpresak penintsulako kostaldeko 50 hondartza baino gehiagoren edukiera eta distantzia soziala kontrolatzen duen sistema berritzaile bat garatu du. Software propioa da, eta, bainatzeko guneetan jarritako sentsoreen bidez, hareatzetan zenbat pertsona dauden kontrolatzea ahalbidetzen du denbora errealean. Hondartzetan jarritako semaforoen bidez, edukiera-maila adierazten da.

Proiektu honek eragin bikoitza du: udan hondartzetan distantzia soziala bermatzeko diseinatuta dago; baina hiriko sentsore adimendunen (Smart City) sarean berrerabil daiteke gero sentsorika, zirkulazioa neurtzeko eta mugikortasunari eta hirien egoerari buruzko datuak lortzeko.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago