OGP Euskadi Gobernu Irekirako Aliantzak elkarlanean egingo du Gobernu Irekiaren 2021-2023 Plan berria. Inkesta bat prestatu da, edonork aurkez ditzan plan honetan sartu beharko liratekeen eremuei buruzko proposamenak. Generoa, gizarteratzea, eskubide digitalak edo informaziorako eskubidea izan daitezke horietako batzuk. Parte hartzeko epea zabalik izango da irailaren 13ra arte.

Urrian behin betiko proposamenak aukeratuko dira, eta azaroan plana idatziko da, abenduan nazioarteko OGPera aurkeztu ahal izateko, horren parte baita Euskadi, politika publikoak egiterakoan gardentasuna, lankidetza eta parte-hartzea sustatzeko. OGP Euskadi Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatzen dute.

Inkestan parte hartzeko esteka honetan klikatu egin behar da.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago