Apirilaren 29an ia 400 lagunek baino gehiagok jarraitu dute Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatutako webinar edo web mintegia: ‘Berrikuntzaren eginkizuna jokaleku berrian’. Ekimen horrekin, Innobasquek hausnarketa-prozesu bati ekin dio, bere kide diren 900 erakunde baino gehiagoren parte-hartzeari irekita, krisiari aurre egiteko; izan ere, Leire Bilbao zuzendariak adierazi duenez, “bat-batean arlo publikoaren eta pribatuaren lehentasunak aldatu diren herrialde batean, enpresa, erakunde eta gizarte sarea berreraikitzera behartzen gaituen” krisia da.

Lehen gonbidatuak Jon Azua, Enovating Lab think tankeko lehendakaria eta Keralty Taldeko senior lehendakariordea, eta Emiliano Lopez Atxurra, Petronor, Tecnalia eta Ibil enpresetako lehendakaria, izan dira, biak ere Agentziaren zuzendaritza-batzordeko kideak. Biak ala biak bat etorri dira Bilbaorekin, alegia, berrikuntzak “pandemiaren aurretik baino ere garrantzi handiagoa izango duela”. “Epe laburrean suspertu eta Europan koka gaitezen giltza da; berria izango den Europa, egoera honetatik sortutako aldaketa askori aurre egin beharko baitie, baina gure erreferentzia- eta konkurrentzia-eremu izaten jarraituko duen Europa”, azpimarratu dute.

Leire Bilbaok jardunaldiaren aurkezpenean azpimarratu duenez, krisi sanitarioak eta horren ondorio sozioekonomikoek behartutako “berreraikuntzari” aurre egin behar izatea “aukera gisa hartu behar da ikasi eta birplanteatzeko, bai gure industria eta zerbitzuak babesteko eta aukera berriak bilatzeko estrategiak, eta bai orain agerian jarri diren ahuleziak”. Erronka horietarako “errealitate berrira bideratuko gaituzten soluziobide berritzaileak” beharko dira, ezinbestean “I+G+b arloko inbertsioak, publikoak zein pribatuak, desblokeatzea” eskatzen dutenak.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago