Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.  

 

LARRIALDIKO PROGRAMA ETA EKIMEN BERRIAK ETE-EI LAGUNTZEKO COVID-19

SPRI Taldeak webgune batean jasoko ditu euskal enpresarentzat SPRI Taldeak berak bultzatuko dituen jarduketa guztiak, baita Eusko Jaurlaritzako hainbat sailek sustatu eta kudeatuko dituzten laguntza berriez baliatzeko aukera ere.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritza

 

COVID-19AREN ERAGINA ARINTZEKO EREMU EKONOMIKOAN SALBUESPENEZKO NEURRIEN PLANA

Talka-plana, 200.000 milioi euroraino mugiaraziko dituena koronabirusaren krisiaren inpaktu ekonomiko eta soziala arintzeko; horietatik 117.000 milioi sektore publikotik etorriko dira osorik (17.000 milioi, sektore kalteberentzat), eta gainerakoa baliabide pribatuen mobilizazioarekin osatuko da.

7/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 12koa, COVID-19aren eragin ekonomikoari erantzuteko premiazko neurriak hartzeko dena

8/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 17koa, COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko ezohiko eta premiazko neurriei buruzkoa

11/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 31koa, zeinaren bidez premiazko neurri osagarriak hartzen diren gizartearen eta ekonomiaren esparruan COVID-19ari aurre egiteko

Deitzailea: Espainiako Gobernua

 

ACELERA PYME

Acelera Pyme ataria ETEei eta autonomoei laguntzera bideratuta dago, COVID-19ak beraien jardueran duen eragina arintzeko. Acelera PYME atarian enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei laguntzeko martxan jartzen ari diren neurri guztiak jasoko dira. Informazio-leihatila bakar bat, gure ekoizpen-sare gehienak bertara jo ahal izateko klik bakar batean. Ataria sektore pribatuaren lankidetzara irekita dago, eta ETEen eta autonomoen digitalizazio eta telelanerako irtenbideak sustatzeko erakunde laguntzaileek haien eskura jartzen dituzten baliabideak elkartzen ditu. Acelera PYME atarian ETEek eta autonomoek honako hauek aurki ditzakete: finantzaketa-konponbideak eta laguntza ekonomikoa, irtenbide teknologikoak, aholkularitza, egungo testuinguruan kontuan hartu beharreko gomendioak zibersegurtasunaren arloan, eta ETEetan eta autonomoetan talentua sustatzeko jarduketak.

Deitzailea: Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa

 

COVID 19 DATA PORTAL 

Europako Batzordeak COVID-19ari buruzko Datuen Europako Plataforma abiarazi du gaur, eskuragarri dauden ikerketa-datuak azkar bildu eta partekatu ahal izateko. ERAvsCorona Ekintza Planaren  parte den Plataforma honek Europako eta mundu osoko ikertzaileei laguntzen die koronabirus pandemiaren aurkako borrokan.

Koordinatzailea: Europako Batzordea 

 

KORONABIRUSA: IKERKETA ETA BERRIKUNTZA

Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko eta beste agerraldi batzuetarako prestatzeko ikerketa- eta berrikuntza-ekimen eta proiektu guztiei buruzko informazioa duen ataria. Europako Batzordeak ekintza, deialdi eta laguntza bereziak abiatu ditu koronabirusaren ikerketa sustatzeko, eta horiek webgune honetan daude jasota.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

EUROPAKO BATZORDEAREN ARAUAK ETA NEURRIAK NEKAZARITZAKO PRODUKTUEN MERKATURATZEA ARAUTZEKO ETA LAGUNTZEKO

Merkatuan esku hartzeko neurriek nekazaritza-merkatuak egonkortzea eta krisia ez larriagotzea dute helburu, baita eskaria suspertzea eta EBko nekazaritza-sektoreei merkatuaren aldaketetara hobeto egokitzen laguntzea ere. Merkatuen antolaketa bateratuari buruzko Erregelamenduan (“MAB Erregelamendua”) jasotzen dira, eta merkatu bakarraren barruan EBko nekazaritzari dagokion esparrua ezartzen du. Merkatuan esku hartzeko neurriak Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (FEAGA) bidez finantzatzen dira.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

GARAPEN TEKNOLOGIKO INDUSTRIALERAKO ZENTROAREN (CDTI) LAGUNTZAK EGUNERATZEA

Orrialde honetan jasotzen dira, data adierazita, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroaren (CDTI) laguntza eta tresnei aplikatzen zaizkien deialdien eta prozeduren epeei buruz hartzen diren ebazpenak. Programa bakoitzean gertatzen diren aldaketak webgune honen eduki espezifikoan jasoko dira, programa horrekin erlazionatuta.

Deitzailea: CDTI

 

PANDEMIETARAKO LARRIALDIKO EROSKETA-PROGRAMA (PEPP)

Koronabirusaren krisia gainditutzat jo arte aktibo publiko eta pribatuak erosteko 750.000 milioi euroko balioa duen programa.

Deitzailea: Europako Banku Zentrala

 

BIZKAIA COVID 19AREN AURREAN: BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN INFORMAZIOA ETA NEURRI BEREZIAK

Bizkaiko Foru Aldundiak webgune bat aktibatu du osasun-krisiaren harira onartzen ari den neurriak jasotzen dituena arlo hauetan: asistentzia, zergak, ekonomia, zerbitzu publikoa eta herritarren arreta. 

Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia 

 

SARS-COV-2 ETA COVID-19 GAIXOTASUNARI BURUZKO IKERKETA-PROIEKTUEN EZOHIKO FINANTZAKETARAKO INTERES-ADIERAZPENEN PRESAZKO ESKAERA

SARS-CoV-2 eta CoVid19 gaixotasunari eta horiek kutsatutako pertsonengan duten eraginari buruzko ezagutza sustatzen duten proposamenak, interes-adierazpenaren formatuan, jasotzea espero da, pazienteari tratamendu eraginkorra emateko eta/edo osasun publikoko prestakuntza eta erantzuna emateko. Proposamenek urgentziazko egoerara egokituak izan behar dute eta, beraz, Osasun Sistema Nazionalean berehala inplementatu eta martxan jartzeko aukera eman behar dute, zehatzak, goiztiarrak eta egungo egoerari aplikagarriak izango diren emaitzekin. Proposamen horiek gaur egun dauden jardueretatik abiatuta egin daitezke.

Deitzailea: Carlos III.a Osasun Institutua

DREAMERS FACTORY 

The Dreamers Factory-k berrikuntza-ahaleginak arintzen laguntzen die enpresei. Horretarako, ETEak eta korporazioak startupekin konektatzen dituzte, biak hazaraziko dituzten sinergiak sortzeko. Dinamika horri esker, lehenengoek beren proiektuetako batzuk kanpora atera ditzakete, eta beraien hazkundean eragina izango duten startup eta teknologiak aurkitu; eta startupek, berriz, beren ideiak eta ezagutza teknologikoa balio bihurtzeko prozesua bizkortzeko aukera dute. COVID-19aren aurrean, doako webminarrak antolatzen ari dira, eta horietan esperientziak partekatu eta tresnak eskaintzen dituzte enpresek krisiari aurre egiteko plan bat hedatu dezaten.

Antolatzailea: ESEUNE Business School

  

Apirilaren 27an

WEBINARRA: COVID-19AREN GARAIETAN NIRE LANTALDEA MOBILIZATZEKO GAKOAK

Distantziatik eta antsietate- eta ziurgabetasun-egoera honetan lider izatea konplexua da. Gaur egungo egoeran lantaldeak motibatzeko egin beharreko ekintzak ardatz hartuta, doako webinar hau antolatu du Deusto Business School-ek eta Jon Segovia irakasleak emango du.

Antolatzailea: Deusto Business School

 

Apirilaren 28an

WEBINARRA: EKONOMIA ZIRKULARRA ETA LANBIDE BERRIAK · COIIB

Lehen online mintegia, “Ekonomia Zirkularraren barruan STEAM lanbideetarako karrera-aukerak” zikloari hasiera emango diona. Zikloak hainbat webinar eskainiko ditu, eta, horietan, aditu ezagunen parte-hartzea izango dugu: beraien ikuspuntuak emango dizkigute karrera zientifiko eta teknologikoetako tituludunek etorkizun profesionalerako dituzten aukerei buruz. Ordubeteko webinar honetan, #postcoronavirus garaian etorkizun handieneko eremuei buruz hausnartuko da bertaratutakoekin, enplegagarritasun, birziklatze profesional eta negozio zirkularrerako aukerei dagokienez.

Antolatzailea: Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargoa

 

HOBETO PRESTATUTA: POST-COVID MUNDURAKO OSASUN-SISTEMAK INDARTZEA

Europak pandemia baten esperientzia kolektibo, partekatu eta tragikoa duenez denbora errealean, zer egin daiteke gure osasun-sistemak honelako krisiekiko erresistenteagoak izan daitezen? Zer hutsune kritiko eta akats konpondu behar dira eta zer ikas daiteke COVID-19aren hedapena arrakastaz geldiarazi duten herrialdeetatik? Zer ekar lezake etorkizunak osasun-arloko koordinaziorako eta eskumenetarako EB mailan, historikoki estatu kideek beretzat erreserbatu eta gorde duten eremu horretan?

Antolatzailea: Science Business

 

Apirilaren 28ra arte

BERRIKUNTZAREN HOBEKUNTZARAKO LAGUNTZAK (ÁLAVA INNOVA) 2020

ETEek, zentro teknologikoek, unibertsitate-zentroek, fundazioek eta enpresa-elkarteek enpresan berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko proiektuak eta/edo ekintzak egin ditzaten bultzatzeko eta sustatzeko laguntzak. Arabako ETE, autonomo edo teknologia-zentro eta/edo ikerketa-zentroentzat.

Deitzailea: Arabako Foru Aldundia

 

Apirilaren 29an

WEBINARRA BERRIKUNTZAZ: BERRIKUNTZAREN EGINKIZUNA JOKALEKU BERRIAN

Leire Bilbao, Innobasqueko zuzendaria, moderatzaile dela, Jon Azuak ─berrikuntzan aditua, think tank e-novatinglab plataformaren lehendakari eta sortzailea eta Innobasqueko Zuzendaritza Batzordeko kidea─ eta Emiliano Lopez Atxurrak ─Petronor eta Tecnaliako lehendakaria eta Innobasqueko lehendakariordea─ Covid-19ak eragindako jokaleku berrian berrikuntzak duen eginkizuna aztertuko dute.

Antolatzailea: Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

 Apirilaren 30ean

WEBINARRA: ZIBERSEGURTASUNA ENPRESAN

Ekimen honen helburua zera da: gure enpresa-ingurunean martxan dauden sare, sistema eta baliabide informatikoen segurtasunak dituen mehatxu nagusien eraginaren inguruan kontzientziatzea. Horren harira, intrusioak edo sartze bidegabeak identifikatzen eta gertakarien aurrean erreakzionatzen ikasi behar dugu, baita konfidentzialtasuna bermatzen eta informazioa zaintzen ere.

Antolatzailea: Basque Cybersecurity Center 

 

WEBINARRA: OSASUN-ALARMAN ENPRESA TXIKI ETA ERTAIN BERRITZAILEEI LAGUNTZEKO CDTI-REN NEURRIEI BURUZKOA

Euskal Parke Teknologikoetako enpresei zuzendutako webinarra, osasun-krisian zehar enpresa txiki eta ertain berritzaileei laguntzeko CDTIk kudeatzen dituen neurriei buruzkoa; enpresetan berrikuntza egiteko premiazko neurri-sorta azalduko da bertan.

Antolatzailea: APTE

 

Apirilaren 30era arte

JOSE IGNACIO ARRIETA ENPRESA ETA GIZARTE SARIA

Deialdia irekita sari honetarako hautagaiak aurkezteko; helburua da euskal enpresen, enpresa-elkarteen eta enpresa-munduari lotutako pertsonen Gizarte Erantzukizuneko jarduera aipagarriak aitortzea, baita horiek euskal gizartearen garapen sozial eta ekonomikoari eta ongizate, hezkuntza eta kulturari egiten dioten ekarpena ere.

Antolatzailea: Estrategia Empresarial 

 

WEBINARRA: ENPRESA-ESTRATEGIAK KORONABIRUSAREN GARAIETAN: CRISIS TRENDS 2020

Kontsumo-gizartea eta nazioarteko marka askoren biziraupena kolokan jarri duen krisialdi honen aurrean enpresek izan duten portaera baldintzatzen duten funtsezko faktoreak errepasatzeko online saioa.

Antolatzailea: Zorraquino

 

Maiatzaren 14ra arte

“GIPUZKOA INDUSTRIA 4.0: PRODUKTU ETA ZERBITZUEN GARAPENA” PROGRAMA. GIPUZKOA 2020

Fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 industriaren merkatura zuzentzen diren produktu, teknologia edo aplikazio berriak garatzera zuzendutako proiektuetarako laguntzak, berrikuntza dakartenak, hau da, produktu edo prozesu (edo bien konbinazio) berriak edo hobetuak garatzea, erakunde eskatzaileak eskaintzen dituen produktu edo prozesuetatik nabarmen desberdinak direnak. Proiektuek Europako Batasunak “garapen esperimental” gisa definituriko kategorian sartu behar dute; laguntza-programa honen araudiaren 1. oinarrian dago deskribatuta.

Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

 

Maiatzaren 15era arte

DEIALDI ALDEANIZTUNA COVID-19RAKO KONPONBIDEAK AURKITZEKO. ECHO ALDIA– TXERTORIK GABEKO BIZITZA

Eureka gobernuen arteko berrikuntza-sareak deialdi bat egin du ikertzaileek nazioarteko partzuergoak sor ditzaten COVID-19aren ikerketan lankidetza indartzeko. Proiektuek ─Austria, Kanada, Danimarka, Frantzia, Herbehere, Espainia (CDTI) eta Turkiako ikerketa finantzatzeko agentzia nazionalen bidez finantzatuko dira─ bi herrialdetako bi erakunde izan behar dituzte gutxienez. Eurekak behar espezifikoak lantzen dituen ikerketa lagundu nahi du, desinfekzioa, diagnostikoa, osasun digitala eta terapeutikoa barne.

Deitzailea: Eureka Sarea

 

Maiatzaren 21era arte

BERRIKUNTZA ETA INBERTSIO AURRERATUA SUSTATZEKO 2I PLANA

Erakunde eskatzailearen lehiakortasuna edozein arlotan (prozesua, produktua, antolaketa, parte-hartzea, merkatua, jabetzaren babesa) berrikuntza teknologikoko nahiz ez-teknologikoko proiektuen bidez hobetzea helburu duten jarduerak eta inbertsio aurreratuak, baldin eta erakundearen negozio-ereduarekin koherenteak badira eta eragin handia badute.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

Maiatzaren 25era arte

GIPUZKOAKO ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA SAREA 2020

Ikerketa eta garapena bultzatzeko programa, I+G eta inbertsio proiektuak babestuz. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean sartutako erakundeak izango dira onuradunak. Diru-laguntzak honako hauek osorik edo zati batean finantzatzeko izango dira:

a) I+G proiektuak lankidetzan, enpresetako I+G unitateak buru direla.
b) Enpresen I+G unitate berriak sortzea.

c) Ekipamendu eta azpiegitura zientifiko-teknologikoetan inbertitzeko proiektuak.
d) I+G proiektuak, batez ere fabrikazio aurreratu, energia eta biozientzien/osasunaren arloetan.

Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

 

Maiatzaren 28ra arte

ENPRESA-LIDERGORAKO ESTATU-PROGRAMA. ENPRESA-BERRIKUNTZAKO EKIMEN ESTRATEGIKO SEKTORIALETARAKO LAGUNTZAK. ZIENTZIA ETA BERRIKUNTZAKO MISIOEN PROGRAMA  

Ekimen estrategiko handiak, I+G arloan intentsiboak eta lankidetza publiko-pribatuan garatuak, Espainiako ekonomiarentzat kritikoak diren ekoizpen-sektoreen desafioak identifikatu eta konpontzeko joera eta erronka zientifiko-tekniko berrienak barne hartzen dituztenak, babestea.

Deitzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa

 

Maiatzaren 31ra arte

INNOBIDEAK KUDEABIDE

Kudeabide programa Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien baterako proiektua da, eta erakunde horiek elkarrekin egindako gogoetatik eta enpresei laguntzeko programak garatzen aurretiaz izandako esperientziatik abiatuta sortu da, euskal enpresei laguntza koordinatua emateko lehiakortasun-abantailak eraiki ditzaten. Euskal enpresen lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzea, Kudeaketa Aurreratuaren metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzen eta ezartzen lagunduz, hasierako kontraste baten bidez, eta proiektu pilotuak eta/edo finkatze-proiektuak garatuz

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, SPRI Taldea, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiak eta Euskalit

 

Ekainaren 1era arte

ENPLEGU-ESKAINTZA: ZUZENDARI ZIENTIFIKOA. ENERGIA ELEKTROKIMIKOA METATZEA

ENERGIA ELEKTROKIMIKOA METATZE-eremuan (EES, ingelesezko siglen arabera) zuzendari zientifiko posturako hautagai-zerrendak jasotzeko epea ireki da; zuzendari hori energia elektrokimikoa metatzeko baterietarako eta gailuetarako abangoardiako teknologiak garatzeaz arduratuko da. CIC energiGUNE energia metatzeko ikerketa-zentroa da, metatze elektrokimiko eta termikoa ardatz dituena, eta egoitza Euskadin duena. Bere eginkizuna nazioarteko panoraman funtsezko eginkizun bat betetzea da, energia metatzeko teknologien sektorean, eta horrela Euskadiko industria-lehiakortasunari laguntzea. CIC energiGUNEk puntako ikerketa instalazioak ditu, ekipamendu aurreratuenak, esperientzia handiko zuzendaritza-taldea eta baita zientzialari, enpresaburu eta aditu industrial nabarmenek osatutako batzorde zientifiko bat ere. CIC energiGUNE Europako bost ikerketa-zentro garrantzitsuenen artean dago jorratzen dituen ikerketa-arlo gehienetan.

Deitzailea: CIC EnergiGUNE

 

BBK EKIN

Bizkaiko ekintzaileentzat, soil-soilik beren enpresa-proiektua garatzen jardun dezaten. BBK Ekin enpresa-proiektuei laguntzeko programa da, beren enpresa Bizkaian martxan jartzeko eta honela Bizkaiko ekonomiaren garapena sustatzeko konpromisoa duten ekintzaileei zuzendua. Hautaturiko proiektuek ekintzaileentzako laguntza-programa sendoaz baliatuko dira, eta 2 urtez hileroko diru-kopuru bat jasoko dute beraien ardura bakarra proiektua garatzea eta enpresa abian jartzea izan dadin.

Deitzailea: BBK

 

Ekainaren 16ra arte

M-ERA.NET 2020: MATERIALETAN IKERKETAK ETA BERRIKUNTZAK EGITEKO FINANTZAKETA-LAGUNTZA BERRIAK

M-ERA.NET 2020 deialdiak 20 milioi euroko aurrekontua du materialen gaineko I+G+b proiektuak finantzatzeko, baldin eta horietan herrialde edo eskualde biko edo gehiagoko enpresek edo erakundeek parte hartzen badute.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritza

 

Ekainaren 17ra arte

EUROPEAN DATA INCUBATOR

European Data Incubator-ek (EDI) 5 milioi euroko funtsa du Europan datuen ekonomia sustatzeko, eta Big Dataren eta enpresa txiki eta ertainen eremuan etorkizun oparoko 35 startup-en bila dabil bere hurrengo inkubazio-txandan parte hartzeko. EDI inkubazio-programa bat da, Europa osoko 20 bazkidek zuzendua, eta startupei eta ETEei hazteko aukera ematen die, Europako korporazio handiago batek aurkezturiko erronka errealen bidez, 100.000 eurorainoko finantzaketa eta aholkularitza pertsonala eskainiz. Programak 8 hilabeteko iraupena du, 2020ko irailetik 2021eko apirilera arte. Hiru hazkuntza- fase trinkotan banatzen da, non konbinatzen diren online saioak eta bilerak Bilbon eta Berlinen.

 

Ekainaren 30era arte 

HAZINNOVA

Hazinnovak berrikuntzan lehen esperientzia eskaintzen die enpresa txikiei. Hazinnova zerbitzu berri bat da ETEak berrikuntza egin dezan erraz, azkar eta doan, lana antolatzeko era berrietan edo bere produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko metodo berrietan. Agente edo eragileen sare bat –tokiko garapen-agentziek, klusterrek, merkataritza-ganberek eta enpresa-elkartek osatua– enpresen zerbitzura dago prozesu osoan laguntza emateko prest, inolako kosturik gabe beraientzat eta administrazio-karga minimoarekin. 

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Spri eta Innobasque

 

Irailaren 4ra arte

VII. ADA BYRON SARIA

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak Ada Byron sariaren VII. ediziorako deialdia egin du, arlo zientifiko eta teknologikoan emakumeek egiten duten lana ikusarazteko, arlo horietan emakumeen bokazioak sustatzeko eta teknologiak gizartearen hazkunderako eta etorkizunerako duen garrantzia nabarmentzeko.  Sariak, 2019. urtetik, bi kategoria ditu: absolutua (3.000 euroz hornitua) eta gaztea, 35 urtez behekoentzat (1.000 euroz hornitua). Hautagai bakoitzak bere burua aurkez dezake, edo beste edozein pertsonak edo erakundek aurkez dezake. Deialdia irailaren 4ra arte egongo da zabalik, eta eskabideak bide elektronikoz baino ez dira aurkeztuko. Saria ForoTech-Ingeniaritzaren eta Teknologiaren Deustuko Astearen zortzigarren edizioan emango da; hau maiatzetik urrira aldatu da, zehazki urriaren 28tik 30era izango da.

Deitzailea: Deustuko Unibertsitatea

 

Urriaren 21ean

ELKARGIREN XXXI. ENPRESA-TOPAKETA. Donostian

XXXI. Enpresa Topaketa urriaren 21ean izango da, Donostiako Kursaal jauregian. Interes handieneko jardunaldia prestatzen ari gara dagoeneko, eta aurten ospatzen den 40. urteurrena ere gogoratuko da bertan.

Antolatzailea: Elkargi

 

Urriaren 28tik 30era

INGENIARITZA ETA TEKNOLOGIAREN VIII. DEUSTO ASTEA, FOROTECH

Unibertsitatearen, enpresaren eta ikasleen arteko topaketa-foroa, ingeniaritza eta teknologia herritarrengana hurbildu gura duena, baita ikerketa eta garapen teknologikoko bokazioak sustatu ere, bereziki emakumeen artean.

Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea

 

Urriaren 26-28an

INDUSTRIAL TECHNOLOGIES 2020.  Mainz-en, Alemanian

Teknologia industrialek funtsezko zeregina dute Europako industrian. Europar Batasunaren lehiakortasunerako funtsezko oinarriak ematen dituzte, ekonomiaren sektore guztiak eratzen dituzte eta gizarte-erronkak konpontzen eta etorkizun iraunkorra izaten laguntzen dute. IndTech2020-k plataforma bat eskaintzen die ikerketa-erakunde, industria eta politiken formulazioan interesaturiko alderdiei, etorkizuneko joerak, erronka teknologikoak eta Europako etorkizuneko industria- eta ikerketa-politika taxutzeko eta indartzeko beharrezkoak diren urrats gehigarriak eztabaidatzeko funtsezko teknologia bideratzaileen esparruan, hala nola nanoteknologiak, material aurreratuak, bioteknologia eta fabrikazio aurreratua, ekonomia iraunkor eta berderantz trantsizio sozialki bidezko baten gogoetak eginez.

Antolatzaileak: Alemaniako Hezkuntza eta Ikerketa Ministerio Federala (BMBF); Projektträger Jülich (PtJ) proiektuen kudeaketa; Europako Batzordea (EU-COM); Enterprise Europe Network (EEN) Renania-Palatinatua – Sarre eta DECHEMA e.V. Ingeniaritza Kimikoaren eta Bioteknologiaren Alemaniako Elkartea; Karlsruhe (PTKA) proiektuen kudeaketa eta VDI Technologiezentrum GmbH (VDI-TZ).

 

Azaroaren 18-19an

BASQUE INDUSTRY 4.0: THE MEETING POINT. BECen (Barakaldo, Bizkaia)

Ekitaldi multidiziplinarra, non uztartzen diren estrategia, iritziak, teknologia, esperientziak eta tailerrak, baita harremanak sustatu ere, horrek gai egiten duelarik edozein sektoretako enpresentzat. Interesgarria da unibertsitate, teknologia-zentro, aholkularitza eta ingeniaritzako enpresentzat, herri-administrazio eta industria-eremura orientaturiko zerbitzu-enpresentzat, eta, azken batean, laugarren industria-iraultzari dagozkion alderdiak lehen eskutik ezagutu nahi dituzten pertsona guztientzat. Basque Industry 4.0 produkzio-bitarteko eta -sistemetan adimena sartzearen aldeko apustua da, baita produktu eta prozesu berrietan sortzen ari diren gaitasunak eta teknologiak aprobetxatzearen, material aurreratuak balio erantsi handiagoko soluzioetan edo hobetutako prozesuetan sartzearen, erabilitako baliabideen efizientzia eta iraunkortasunaren eta balio erantsi handiko zerbitzuen integrazioaren aldekoa ere.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen Saila eta SPRI Taldea

 

Azaroaren 23tik 27ra

MAKINA ERREMINTAREN BIENALA 2020. BECen

Europako azokarik garrantzitsuenetako bat makina-erremintaren eremuan, edizio bakoitzean punta-puntako teknologien erakusleiho eta sektore osoarentzat topagune bihurtzen dena.

Antolatzaileak: Bilbao Exhibition Centre eta AFM (Advanced Manufacturing Technologies) 

 

Azaroaren 27ra arte

H2020 PROGRAMAREN EUROPAKO IKERKETAKO TRAKZIO-PROIEKTUENTZAKO LAGUNTZAK. 2020KO DEIALDIA

Horizon(te) 2020 Programaren bigarren faseko deialdietara Europako Ikerketako Trakzio Proiektuak aurkezteko laguntzak; proiektuen buru Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente edo eragileek izan behar dute, eta laguntzak Sare horretan integraturiko eragile zientifiko-teknologikoentzat dira.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

Abenduaren 31ra arte

KOI (ICO) TURISMO-SEKTOREA ETA LOTUTAKO JARDUERAK COVID 19/THOMAS COOK

Mailegu-lerro berri honen xedea honako hauetarako finantza-beharrei erantzutea da: jarduerak eta inbertsioak, ekipamenduaren erosketa eta leasinga, digitalizaziorako zerbitzuak, eta aurrez aurrekoa ez den lanerako konponbideen hornidura.

Antolatzailea: Kreditu Ofizialeko Institutua (ICO)

 

CARE & INDUSTRY AGAINST CORONA

Koronabirusaren aurkako neurriak eta konponbideak bultzatzeko plataforma; dagoeneko Europako 168 erakunde bildu ditu; izan ere, Europako eragile guztiak batzea du helburu, eskaintzak eta eskaerak elkartzeko, ezagutzak eta ikuspegiak partekatzeko eta neurriko laguntzaren ikuspegi orokorra emateko nork bere eskualdean. Pandemia konpondu ondoren beharko den laguntza prestatzea da kontua.

Antolatzaileak: Enterprise Europe Network eta Europako Batzordea

 

2021eko martxoaren 23ra arte

ETE-EN DIGITALIZAZIOA SUSTATZEKO BALIABIDEAK EMATEN DITUZTEN ERAKUNDEEKIN LANKIDETZAN ARITZEKO GONBIDAPEN OROKORRA

ETEen digitalizazioa sustatzeko baliabideak emango dituzten erakundeak hautatzeko deialdia; Red.es-ek bere laguntza emango die.

Deitzailea: Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa

 

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago