Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak gutxienez 600.000 euro bideratuko ditu I+G+b finantzatzeko Europako programaren bigarren fasean (Horizonte 2020) ikerketa-proiektu traktoreak aurkezteko laguntzetara. Zientzia, Teknologia eta Ikerketaren Euskal Sareko kideek zuzendu behar dituzte proiektu horiek. Deialdi honetara aurkezteko epea zabalik dago 2020ko azaroaren 27ra arte. 

Laguntza horiek jaso ditzaketen proiektuek Horizonte 2020 programaren Ikerketa eta Berrikuntza Ekintzak edo Berrikuntza Ekintza proiektuaren lehen fasea aurkeztu eta gaindituta izan behar dute. Proiektuak 4 milioi eurotik gorako kostua izan behar du guztira, eta laguntza eskatzen duen sareko eragileak koordinatuta egon behar du. Gainera, onuradun izateko, aurkeztutako proiektuak gutxienez euskal enpresa baten parte-hartzea izan behar du.

Argibide gehiago esteka honetan.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago