Gaur goizean Euskal Berrikuntzaren Agentzia, Innobasquek “Bidean” ziurtagiria jaso du Bai Euskarari elkartearen eskutik. Ezagutze honek aitortzen dio “erakundeari eta bertako pertsonei eskuratzeko egin duten lana; era berean, animatu nahi ditu alor sozio-ekonomikoan eragin dezaten”.

Leire Bilbao, Innobasqueko zuzendariak, azpimarratu du ziurtagiri honek Euskara Batzordeko aurtengo helburua betetzen duela eta agentziako euskararen erabilera enprensa esparruan eta erakundearen barnean sakontzeko bultzada dela.

Bestalde, Rober Gutiérrez, Bai Euskarariko zuzendariak, berrikuntzari ekingo diotela esan du, eta lantzen ari diren plan estrategikoan berrikuntzak bere leku duela euskara gero eta gehiago areagotzeko eta erabilera empresa eta berrikuntza arloan hedatzeko.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago